Azaroaren 25ean indarkeria matxista gabeko lantokiak aldarrikatuko ditugu emakume* guztiontzat

Ekimen propioak egiteaz gain, Euskal Herriko Mugimendu Feministak “Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain. Autodefentsa feminista antolatu dezagun” lemapean azaroaren 25ean antolatutako mobilizazioekin bat egiten du LABek.