Etiquetak Zerbitzu Pribatuak

Etiketak: Zerbitzu Pribatuak

Borrokarako prestasuna erakutsi dugu Gipuzkoako Eraikin eta Lokalen Garbiketan, soldata arrakalarekin...

Gaur, otsailaren 9an, bi urte eta gero, Gipuzkoako Eraikin eta Lokaletako Garbiketako Hitzarmena negoziatzeko mahaia bildu da. LABen ustez, denbora gehiegi pasa da azken mahaiaren bilera egin zenetik, langileei inolako eskaintzarik egin gabe, ezta borrokarako ere. Horregatik, egoerarekin kezkatuak, abenduan, Gipuzkoako garbitzaileen egoera salatzearekin batera, LABetik konpromiso publikoa hartu genuen trantsizioko Hitzarmen bat helburu izanda, sektoreko langileak antolatu eta hitzarmena berriz ere negoziatzen hasteko baldintzak sortzearen alde lan egiteko, bai urte hauetan galdutako eros ahalmena berreskuratzeko baita datozenetako lan baldintzak hobetzeko ere.

Arabako ardogintzaren industriako aurreakordioa sinatzea #LortuDugu, hamarkadetan hobetu gabe zeuden alderdiak...

Gaur, otsailak 2, oniritzia eman dio LABek Arabako Ardogintza Industriako aurrekordioa sinatzeari. Atzoko egunez, sindikatuaren asanbladak baiezkoa eman zion aho batez. Akordio honekin jarraipena eman zaio iaz sinatutako hitzarmenari, % 4ko igoerak eta atzerapenak jasotzen baitzituen, KPIa -%0,5 izan zenean.

Langile guztiontzako baldintza duinak aldarrikatu ditugu Donostiako esplotatzaileen tabernaren aurrean

Gipuzkoako ostalaritza sekulako sektore prekarizatua da: ehuneko handi bat ezkutuko ekonomian murgildurik dago, hitzarmenik gabe. Sinatu zen azken lan-hitzarmena 2010. urtean indargabetu zen eta, saiakerak egin diren arren, geroztik ez da berritu. Horrek, sektorea are gehiago prekarizatzen du, arduradun nagusia Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea izanik.

Zaintzen enpresak Pasaian duen adinekoen egoitzan langile guztien lan-baldintzak hobetzen dituen...

Zaintzenek Pasaian duen adineko egoitzako langileen batzordea enpresarekin akordio batera iritsi da, eta honako hobekuntza hauek lortu ditu bertan lan egiten duten guztientzat: soldatetan, %12,76 ko igoera izango dute; 2022ko atzerapenak jasoko dituzte, 2660,42 euro; eta aintzinatasuna, 4 euro igoko zaie. LABetik zorionak eman nahi dizkiegu enpresa-batzordeari eta langile guztiei, merezitako soldata igoerak eskuratu izanagatik. 40 langile inguruk egiten dute lan Zaintzenen Pasaiako egoitza honetan.

Eskola jangeletako langileen eskakizunei jaramon egitea eskatu diogu Jaurlaritzari

Gaur Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzaren aurrean mobilizatu gara Jokin Bildarratzen Hezkuntza Sailari exijitzeko jangelen aldeko benetako apustua egin dezala eta, lehenbailehen, bertako langileen ordezkariak elkarrizketa-mahai batera dei ditzala.

Bartzelonako fiskaltzaren aurrean deklaratuko dugu Glovoren kontra, otsailaren 2an

Irailean, Glovoren kontra bide penalari ekin geniola jakinarazi genuen. Otsailaren 2an, bide horretan pauso bat gehiago emango dugu. Fiskaltzak, Euskal Herrian LABek hasitako bidea Bartzelonako prozesuarekin batzea erabaki du eta horregatik joango gara bertara egun horretan.

Gaur LABeko bi kide deklaratzera deituak izan dira Gipuzkoako Helduen Egoitzetako...

Argi diogu Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Helduen Egoitzak kudeatzen dituzten Patronalak direla epaituak izan behar luketenak, egoilarren eta sektoreko langileen eskubideen urraketa etengabeagatik, Covid-19aren izurritearen aurrean erakutsi duten arduragabekeria eta bihotzgabetasunagatik.

Kutxabanki exijitzen diogu langile bakar batek ere ez dezala bakarrik lan...

Azken urteotan, LABek bi aldiz eskatu dio formalki Kutxabankeko Zuzendaritzari ez uzteko inori bakarrik lan egiten.

Nafarroako adineko egoitzetako langileen lan-baldintzak hobetzeko konpromisoa berresten dugu

Nafarroako adinekoen zentroen sektoreko langileek, LAB, ELA, eta UGT sindikatuen bitartez antolatuta, lan-baldintzak hobetzeko konpromisoa berretsi nahi izan dute gaur Iruñean egindako agerraldian.