Etiquetak Zerbitzu Pribatuak
Etiketak: Zerbitzu Pribatuak
Ostalaritzan gehiegikeriekin amaitzeko beharra plazaratu dugu gaur Donostian egindako elkarretaratzean
Aste santuko oporraldia datorren honetan, LAB sindikatua adi dago, lan kargaren gorakadarekin batera sektorean lan-esplotazio egoerak gertatzeko arriskua ere areagotuko baita. Bada, halakorik gertatuz gero salaketa publikoa sustatuko dugu. Elkarretaratzea egin dugu eguerdian Donostiako Bulebarrean, eta ostalaritzan probintziako hitzarmen duina behar-beharrezkoa dela azpimarratu dugu.
Lau aste bete dira Gipuzkoako DHL enpresan mobilizazioak hasi genituenetik
DHL enpresan hitzarmen berria sinatu gabe dagoen honetan, kalera irtetea erabaki genuen. Duela lau aste ekin genien mobilizazioei eta, gaur gaurkoz, bide beretik jarraitzen dugu: bi kontzentrazio eta kotxe-karabana bat gauzatu ditugu dagoeneko eta, gaur, martxoaren 31ean, beste kontzentrazio bat deitu dugu: 13:00tatik 13:30etara bitartean, lan-zentroaren parean aurkituko gaituzte, gure lan-baldintza duinen alde egiten.
Bizkaiko bulegoetako langileak hitzarmen duinaren aldeko borrokan
Bizkaiko bulego eta bulegoetako 30.000 langileok 10 urte baino gehiago daramatzagu hitzarmenik gabe. 10 urte baino gehiago, soldatak izoztuta. 10etik gora gure lan-baldintzak nahiz erosahalmena nola okertzen diren ikusiz. Egoera are larriagoa da bizi dugun krisiarekin, inflazioarekin eta bizitzaren garestitzea neurrigabea aintzat hartuta.
Gipuzkoako transitarioen hitzarmena sinatzea #LortuDugu
2018az geroztik Gipuzkoako Transitarioak, aduana guneetan salgaien nazioarteko garraioan dabiltzan langileok, hitzarmenik gabe egon dira. Lau urtez luzatu den negoziazioaren ondoren, pasa den martxoaren...
Martxoaren 26an mobilizatuko dira Bizkaiko merkataritzako langileak, denbora librearen balioa azpimarratzeko
Gaur egin da Bizkaiko merkataritzako lan hitzarmena negoziatzeko 28. bilera. Bileraren aurretik, mobilizazioa egin dugu Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluan, larru eta oinetakoen, ehungintzakoaren eta merkataritza orokorreko sektoreetan hitzarmen duina aldarrikatzeko. Ia 11.000 langile ari dira lanean hiru sektore hauetan, 2014tik hona ez da lan hitzarmenik berritu eta 2019an hasi genituen negoziazioak. Akordiorik gabe amaitu da gaurko bilera, eta ondorioz, mobilizazioak iragarri ditugu.
Homologazioaren aldeko astebeteko grebari hasiera eman diote Osakidetzako garbitzaileek
Gaur hasi dute Osakidetzako garbitzaileek homologazioaren defentsan deitutako greba astea. Horrela, mobilizazioak egin dituzte Gasteizen, Olagibeleko Osasun Zentroan; Barakaldon, San Eloy ospitaletik Gurutzetara; Donostian, ospitalean eta Zumarragan, ospitalean.
Astebeteko greba deitu dugu Osakidetzako garbiketan, homologazioaren defentsan
Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa-zerbitzuko langileek 5 urte daramatzate hitzarmenik gabe, eta enpresekin 50 bilera inguru egin dituzten arren, hasieran bezala daudela salatzen dute. Horrela, gaur mobilizazioa egin dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, eta astebeteko greba iragarri dute, otsailaren 27tik martxoaren 5era, homologazioaren defentsan.
Borrokarako prestasuna erakutsi dugu Gipuzkoako Eraikin eta Lokalen Garbiketan, soldata arrakalarekin...
Gaur, otsailaren 9an, bi urte eta gero, Gipuzkoako Eraikin eta Lokaletako Garbiketako Hitzarmena negoziatzeko mahaia bildu da. LABen ustez, denbora gehiegi pasa da azken mahaiaren bilera egin zenetik, langileei inolako eskaintzarik egin gabe, ezta borrokarako ere. Horregatik, egoerarekin kezkatuak, abenduan, Gipuzkoako garbitzaileen egoera salatzearekin batera, LABetik konpromiso publikoa hartu genuen trantsizioko Hitzarmen bat helburu izanda, sektoreko langileak antolatu eta hitzarmena berriz ere negoziatzen hasteko baldintzak sortzearen alde lan egiteko, bai urte hauetan galdutako eros ahalmena berreskuratzeko baita datozenetako lan baldintzak hobetzeko ere.
Arabako ardogintzaren industriako aurreakordioa sinatzea #LortuDugu, hamarkadetan hobetu gabe zeuden alderdiak...
Gaur, otsailak 2, oniritzia eman dio LABek Arabako Ardogintza Industriako aurrekordioa sinatzeari. Atzoko egunez, sindikatuaren asanbladak baiezkoa eman zion aho batez. Akordio honekin jarraipena eman zaio iaz sinatutako hitzarmenari, % 4ko igoerak eta atzerapenak jasotzen baitzituen, KPIa -%0,5 izan zenean.