Etiquetak Prekaritatea hiltzailea

Etiketak: prekaritatea hiltzailea

Lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugula aldarrikatu dugu Jaurlaritzaren aurrean

Laneko istripuak ez dira zerbait isolatua, ekonomia langile klasearen osasun eta bizitzaren gainetik jartzen dituen eredu produktiboaren isla baizik. Horrela, mobilizazioa egin dugu gehiengo sindikalarekin batera Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzaren aurrean, “Prekaritatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez” lemarekin. Lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugula aldarrikatu dugu bertan, eta neurri eraginkorrak eskatu dizkiegu administrazioei 6 egunetan 3 langile hil dituen eredu hau gelditzeko.

Zein pauso emateko prest daude administrazioak egoera eta eredu hiltzaile hau...

Atzo, abuztuak 17, langile bat hil zen Urretxuko Almacenes Usabiaga enpresan, femwich orga batek harrapatuta. 6 egunetako epean Euskal Herrian hiltzen den 3. langilea izan zen atzokoa. Izan ere, abuztuaren 16an Moyua enpresako 54 urtetako I.S.A. hil zen Ormaiztegin eta abuztuaren 12an, Donostiako Garbiketa Aldi Baterako Enpresa Elkarteko (ABEE) M.S.L. hil zen Gipuzkoako hiriburuan. Heriotza hauek salatzeko, gehiengo sindikalak mobilizazioa egingo du ostiralean, abuztuaren 20an, 12:00etan Donostiako Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean (Andia, 13).

Langile bi hil dira bost egunetan

Atzo, abuztuak 16, beste langile bat hil zen istripu ez traumatikoan. Moyua enpresako 54 urtetako I.S.A. hil egin zen Ormaiztegin. Bost egunetako epean lan istripuz hiltzen den bigarren langilea da, abuztuaren 12an Donostiako Garbiketa Aldi Baterako Enpresa Elkarteko (ABEE) M.S.L. hil baitzen Gipuzkoako hiriburuan. Gaur bertan salatu dute azken heriotza hau hildakoaren lankideek.

9 laneko heriotza urte hasieratik Euskal Herrian istripu ez traumatikoan

Atzo, abuztuak 12, beste lan istripu ez traumatiko hilgarri baten berri izan genuen. M.S.L. hil egin zen Donostian kale-garbiketa lanean ari zela, goizaldean. FCC eta Serbitzu enpresek osatutako Donostiako Garbiketa Aldi Baterako Enpresa Elkarteko (ABEE) langilea zen. Azken hildako honekin, gutxienez 37 dira Euskal Herrian lanean edo lanaren ondorioz hil diren langileak 2021ean. LAB sindikatutik, gure babesa helarazi nahi diegu hildako langilearen senide, lagun eta lankideei.

Neurri eraginkorrak eskatu dizkiegu administrazioei laneko heriotzen aurrean

Mobilizazioa egin dugu ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUrekin batera Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Bertan, abuztuaren 5ean Karrantzan lan-istripuan hildako F.J.M.T. 45 urtetako langilearen heriotza salatu dugu. Forestal Jocamar S.L.ko langilea urteko laugarren hildakoa izan zen Euskal Herrian basogintza sektorean. Prebentzio neurriak indartzea eskatu diegu administrazioei.

Urte hasieratik lau langile hil dira basogintzan Euskal Herrian

LAB sindikatutik irmoki salatzen dugu atzo arratsaldean, Karrantzan, baso lanetan ari zen langilearen lan heriotza. FORESTAL JOMACAR SL enpresako langilea zen, eta 45 urte zituen. Dagoeneko basogintza sektorean 4 langile hil dira aurten Euskal Herrian. Dagoeneko 35 langile dira, gutxienez, aurten lan istripuz Euskal Herrian hildakoak. Laneko azken heriotza honen aurrean, gehiengo sindikalak mobilizazioa egingo du abuztuaren 9an, Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean (Gran Via, 25), 12:30etik aurrera.

Laneko azken heriotza salatu dugu Iruñean, Garraio Departamentuaren parean

Ekainaren 21ean garraiolari bat hil zen Villatuertan, istripu ez traumatikoan. Euskal Herrian lanean hildako 28. langilea eta Nafarroan hildako 9.a. Garraioa sektore hilgarriena bihurtu da lehen sei hilabeteetan. Laneko heriotza hau salatzeko elkarretaratzea egin dugu beste sindikatu batzuekin batera Iruñean, Garraio Departamentuaren parean.