Etiquetak Prekarietatea hiltzailea

Etiketak: prekarietatea hiltzailea

Lan istripuen eta lan gaixotasunen odolusteak ez duela etenik salatu dugu...

Urtetik urtera, lan istripu eta gaixotasunen kopuruak, hobera egin beharrean, okerrera egiten du. 2020. urtea ez da salbuespena izan. Hala, lan-istripuak nabarmen ugaritu direla salatu dugu Bilbo eta Iruñeko kaleetan, euskal gehiengo sindikalak deituta. Jarduera ekonomikoak koronabirusaren testuinguruan izan duen geldialdiak eta horren ondoriozko krisi ekonomikoak ez dute geldiarazi lan istripuen odolustea; izan ere, aurten Hego Euskal Herrian, LAB sindikatuaren datuen arabera, gutxienez 71 pertsona hil dira lan-istripuz, eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarko zabortegian. Hau guztia gutxi balitz, ez dugu ezagutzen zenbat langile zendu diren lan gaixotasun batengatik, datu ofizialik ez baitira existitzen, baina, ikerketa guztien arabera, lan istripuz hildakoak baino ehuneko altuagoa da. Amiantoarekin erlazionatuta gutxienez 28 pertsona hil ziren iaz, eta koronabirusaren ondorioz zenbat langile hil diren ere ez dakigu.

Melesur enpresako langileak mobilizatu dira, urteko lehen lan heriotza salatzeko

Trapagarango Sistem Melesur Energia enpresako 36 urteko langile bat hil da Basurton, tentsio handiko dorre batean lanean ari zela. Urteko lehen lan heriotza izan da, eta, honen harira, zendutako langilearen lankideek elkarretaratzea eta greba egun bat egin dituzte. Lantegiaren aurrean egindako mobilizazioan, LABeko Industria arloko kide Zorion Ortigosak hartu du hitza, eta lan istripuaren atzean prekarietatea dagoela nabarmendu du, iaz izandako hildako kopuru nabarmena adibide. Gutxienez 71 langilek galdu zuten bizia iaz, eta Joaquin Beltranek oraindik jarraitzen du desagertua Zaldibarreko zabortegian.

2021ean lan istripuan hildako langileak

LAN ISTRIPUAN HILDAKO LANGILEAK:2007 - 2008 - 2009 - 2010 - 2011 - 2012 - 2013 - 2014 - 2015 - 2016 - 2017- 2018 - 2019 - 2020-2021 2021 Araba: 11 | Bizkaia: 22 | Gipuzkoa: 15 | Nafarroa: 20 | Iparraldea: 0 68 Prekaritateak eraildako 68. langilea DataLekuaLangileaLantokiaZergatia21/12/28Gasteiz--Auto harrapaketa, bizikleta...

Urteko lehen lan istripu hilgarria gertatu da Basurton, tentsio handiko dorre...

Trapagako Melesur enpresako langile bat hil da Basurton, tensio handiko dorre batean lanean ari zela. Hau da 2021an izandako lehen istripu hilgarria. 2020an, gutxienez, 72 langile hil ziren lanean eta Joaquin Beltranek desagertua jarraitzen du, otsailaren 6tik, Zaldibarko zabortegian.

59 urteko langile bat hil da Aianox enpresan, ondoezak jota

Orozkoko 59 urteko langile baten lan heriotzaren berri izan dugu. Hain zuzen ere, Murga herriko Aianox enpresan lanera sartu eta gutxira, goizeko 6:00ak pasata, gaizki sentitu eta bertan zendu da. Lan heriotz ez traumatikoa izan da, beraz; bihotzekoak jota, antza denez. heriotza honekin, gutxienez 71 langile hil egin dira Euskal Herrian urtea hasi zenetik, eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarreko zabortegian, otsailaz geroztik.

Lan heriotzen odolustea salatu dugu Arabako Foru Aldundiaren aurrean

Lan heriotzen sarraskiak ez du etenik. Aurten 70 langile hil egin dira, gutxienez, Euskal Herrian; eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarko zabortegian. Azken egunotan beste zenbait lekutan egin bezala Donostian ostiralean egindako elkarretaratzea adibide, Gasteizen mobilizatu gara euskal gehiengo sindikalak deituta, prekarietateak hil egiten duela salatzeko. Hain zuzen ere, Arabako Foru Aldundiaren aurrera eraman dugu lan heriotzen salaketa, eta instituzioei beste alde batera ez begiratzeko exijitu dugu bertan. Gogoan izan ditugu hildako langileak; Amurrioko Saretxoko obretan joan den asteazkenean hildako behargina, tartean.

Donostian mobilizatu gara, Jaurlaritzaren aurrean, lan heriotzen sarraskia salatzeko

Administrazioek ez dute lan heriotzen gaia agenda politikoan kokatzen, odoluste honen aurrean beste aldera begiratzen dutelako; egoera honen konplize bilakatu dira. Lan osasunari buruz hitz egiten dute, baina bultzatzen dituzten politikek prekarietatea bultzatzen dute. Pausu bat aurrera emateko ordua da. Arduradunak seinalatzea eta ordain dezatela exigitzen dugu. Horixe aldarrikatzeko eta salatzeko bildu gara Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan, egoera jasangaitza baita: honezkero, gutxienez 70 langile hil egin dira aurten lanean, eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarreko zabortegian.

70 dira honezkero urte hasieratik hildako langileak

Laneko heriotza berri bi izan ziren atzo. Batetik, atzo goizean, Amurrioko Saratxoko saihesbideko obretan egitura bat erori eta langile bat zauritu zuen. Langilea helikopteroz ebakuatu zuten Gurutzetako ospitalera eta bertan hil da. Bestetik, Orkoiengo Faurecia enpresan, Truck & Whell enpresako garraiolaria, gaizki sentitu eta bertan hil zen, istripu ez traumatikoan.

Mobilizaziorako deia egiten dugu lan heriotzen aurrean

Gaur hilak 15, garraiolari bat hil da A-15ean, Andoainen. Bestalde, atzo jakin genuen, urrian lanetik etxeko bidean zioala auto istripua izan ostean zauritu zen Papelera Zikuñagako 23 urteko langilea abenduaren 12an hil zela, istripuak eragindako lesioen ondorioz. Bada, datorren ostiralean, abenduaren 18an, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuekin batera mobilizazioa egingo dugu Donostian 11:00etan, Eusko Jaurlaritaren egoitzaren aurrean. Gaur, berriz, Azpeitian egin dugu protesta, euskal gehiengo sindikalak ere deituta, ostiralean hildako langilea gogoan.