Etiquetak Nabarmendua (2)

Etiketak: Nabarmendua (2)

Epaiketa irabazi dugu Elecnor-en #LortuDugu

Movistarreko azpikontrata den Gasteizko Elecnor enpresan, lan sindikala oztopatzeko asmoz, sail sindikala osatzea ukatu zigun enpresan.

Hitzarmena sinatu dugu Arabako Zurgintzan; hobekuntza nabarmenak ekarriko dizkie sektoreko langileei...

2 urte eta erdiz luzatu den negoziazioaren ostean, sektoreko langileek badute eragin osoko hitzarmen berria. Gogorarazi nahi dugu sektore honetan 500 langilek lan egiten dutela eta asko sufritu dituztela 2008ko krisia baita pandemiaren egoera ere.

Lan Ikuskaritzak UDAPA-ren aurkako zigor-prozedura administratiboa irekitzea ebatzi du prebentzio-arloko arau-hausteengatik...

Joan den abenduan UDAPAko langile batek lan-istripu bat izan zuen Gasteizko lantokian, gaizki seinaleztatutako eta irekita zegoen zanga batera erorita. Erorikoaren ondorioz, langilea larri zauritu zen. LABek salaketa jarri zuen, enpresa batzordearen izenean.

MMI Prodeman akordioa #LortuDugu

Legorretako Maderas Mejoradas Industrial (Prodema) egurgintza sektoreko enpresako langileek bi astetan lanuzteak eta hiru asteko greba egin zuten beraien eskubideak bermatuko dituen hitzarmena lortzeko eta azkenean, lortu dute.

Naftomar itsas-enpresa 81.000 euro ordaintzera zigortu dute amiantoaren ondorioz gertatu zen...

Duela gutxi jaso dugu Bilboko Lan arloko 5. Epaitegiko epaia. Honek, amiantoaren ondorioz sortutako gaixotasun baten eraginez hil zen merkataritza-ontzi bateko mekanikari baten oinordekoei 81.000 euro ordaintzera zigortzen du Naftomar itsas-enpresa.

Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientean egondako langile guztien langabezia kotizazioak bermatuko...

ABEEEn indarraldian langileek eginiko epealdia, langabezia prestazioari dagokionez, kotizatutzat hartu behar den ala ez zehazteko jo genuen epaitegira, eta arrazoia eman digute. Horrenbestez, COVID-aren eraginez ABEEEan emaniko epealdia ohiko langabezirako kotizaturiko tartea izango da efektu guztietarako.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak kudeaketako lanpostuak arautzera zigortu du Haurreskolak Partzuergoa,...

Enplegua egonkortzeko bidean lehenengo urratsa sortu dugu. Kontsolidazio prozesua izan dadin ekarpenak egiten jarraituko dugu, eta lan-hitzarmen berriaren negoziazioan langileen baldintzak hobetzeko borrokan jarraituko dugu.

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpeko eskola-garraioko laguntzaileen eta jolastokiko zaintzaileen hitzarmena sinatu...

Kontratu prekarioak, partzialak eta feminizatuak dituen sektorea izan arren, gure eskubideak hobetzeko borroka egin dugula frogatu dugu, soldatari dagokionez langile lan-kontratudunekin parekatuz, greba-egunik egin beharrik gabe.

EAEko Ikastoletako Lan Hitzarmena berritzeko aurreakordioa sinatu dugu #LortuDugu

Covid 19aren pandemiaren ondorio ekonomikoek eta jaiotze tasaren jaitsierak baldintzatutako testuinguruan hasitako negoziazio-prozesuak fruituak eman ditu.