Etiquetak Lan osasuna

Etiketak: lan osasuna

“In itinere” istripuak lan istripuak ere badira

Azkoienen 37 urteko langilea hil da moto istripuz lanera zihoala. 2021ean Euskal Herrian hildako 45. langilea da, horietatik 5 lanerako joan-etorrietan.

Lan heriotzen arrazoiak ikertzeko eskatzen dugu; lan-baldintzak, erritmoak eta ustiapen ereduak,...

LAB sindikatutik irmoki salatzen dugu Zambranan (Araba) baso lanetan ari zela gertatu den 38 urtetako langilearen heriotza. Hildakoa Castellongo Contrachapados Archena enpresarentzat ari zen lanean, Arabako Foru Aldundiaren azpikontrata.

Naftomar itsas-enpresa 81.000 euro ordaintzera zigortu dute amiantoaren ondorioz gertatu zen...

Duela gutxi jaso dugu Bilboko Lan arloko 5. Epaitegiko epaia. Honek, amiantoaren ondorioz sortutako gaixotasun baten eraginez hil zen merkataritza-ontzi bateko mekanikari baten oinordekoei 81.000 euro ordaintzera zigortzen du Naftomar itsas-enpresa.

Prekaritateak hil egiten duela azpimarratu dugu Jaurlaritzaren aurrean

40 langile hil dira gutxienez Euskal Herrian lanean edo lanaren ondorioz aurten, horietatik 5 abuztuan bertan. Horren aurrean, mobilizazioa egin dugu gehiengo sindikalarekin batera Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean. Laneko heriotzen aurrean patronala eta administrazioek duten erantzukizuna salatu dugu eta prebentzio neurri eraginkorrak eskatu ditugu odoluste hau gelditzeko.

Aurten lau langile hil dira jada altueratik erorita, saihestu zitezkeen heriotzak...

Odolusteak ez du etenik. Larunbatean behargin bat hil zen Derion, altueratik erorita. Konpontzen ari zen teilatutik erori zen. Aurten, gutxienez 40 langile langile hil dira lanean Euskal Herrian, horietatik 5, abuztuan. Honen aurrean, gehiengo sindikalarekin aterako gara kalera abuztuaren 24an, 12:00etan, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean (Gran Via, 85).

Lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugula aldarrikatu dugu Jaurlaritzaren aurrean

Laneko istripuak ez dira zerbait isolatua, ekonomia langile klasearen osasun eta bizitzaren gainetik jartzen dituen eredu produktiboaren isla baizik. Horrela, mobilizazioa egin dugu gehiengo sindikalarekin batera Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzaren aurrean, “Prekaritatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez” lemarekin. Lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugula aldarrikatu dugu bertan, eta neurri eraginkorrak eskatu dizkiegu administrazioei 6 egunetan 3 langile hil dituen eredu hau gelditzeko.

Zein pauso emateko prest daude administrazioak egoera eta eredu hiltzaile hau...

Atzo, abuztuak 17, langile bat hil zen Urretxuko Almacenes Usabiaga enpresan, femwich orga batek harrapatuta. 6 egunetako epean Euskal Herrian hiltzen den 3. langilea izan zen atzokoa. Izan ere, abuztuaren 16an Moyua enpresako 54 urtetako I.S.A. hil zen Ormaiztegin eta abuztuaren 12an, Donostiako Garbiketa Aldi Baterako Enpresa Elkarteko (ABEE) M.S.L. hil zen Gipuzkoako hiriburuan. Heriotza hauek salatzeko, gehiengo sindikalak mobilizazioa egingo du ostiralean, abuztuaren 20an, 12:00etan Donostiako Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean (Andia, 13).

Langile bi hil dira bost egunetan

Atzo, abuztuak 16, beste langile bat hil zen istripu ez traumatikoan. Moyua enpresako 54 urtetako I.S.A. hil egin zen Ormaiztegin. Bost egunetako epean lan istripuz hiltzen den bigarren langilea da, abuztuaren 12an Donostiako Garbiketa Aldi Baterako Enpresa Elkarteko (ABEE) M.S.L. hil baitzen Gipuzkoako hiriburuan. Gaur bertan salatu dute azken heriotza hau hildakoaren lankideek.

9 laneko heriotza urte hasieratik Euskal Herrian istripu ez traumatikoan

Atzo, abuztuak 12, beste lan istripu ez traumatiko hilgarri baten berri izan genuen. M.S.L. hil egin zen Donostian kale-garbiketa lanean ari zela, goizaldean. FCC eta Serbitzu enpresek osatutako Donostiako Garbiketa Aldi Baterako Enpresa Elkarteko (ABEE) langilea zen. Azken hildako honekin, gutxienez 37 dira Euskal Herrian lanean edo lanaren ondorioz hil diren langileak 2021ean. LAB sindikatutik, gure babesa helarazi nahi diegu hildako langilearen senide, lagun eta lankideei.