Etiquetak Lan istripuak

Etiketak: lan istripuak

Urteko lehen lan istripu hilgarria gertatu da Basurton, tentsio handiko dorre...

Trapagako Melesur enpresako langile bat hil da Basurton, tensio handiko dorre batean lanean ari zela. Hau da 2021an izandako lehen istripu hilgarria. 2020an, gutxienez, 72 langile hil ziren lanean eta Joaquin Beltranek desagertua jarraitzen du, otsailaren 6tik, Zaldibarko zabortegian.

59 urteko langile bat hil da Aianox enpresan, ondoezak jota

Orozkoko 59 urteko langile baten lan heriotzaren berri izan dugu. Hain zuzen ere, Murga herriko Aianox enpresan lanera sartu eta gutxira, goizeko 6:00ak pasata, gaizki sentitu eta bertan zendu da. Lan heriotz ez traumatikoa izan da, beraz; bihotzekoak jota, antza denez. heriotza honekin, gutxienez 71 langile hil egin dira Euskal Herrian urtea hasi zenetik, eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarreko zabortegian, otsailaz geroztik.

Lan heriotzen odolustea salatu dugu Arabako Foru Aldundiaren aurrean

Lan heriotzen sarraskiak ez du etenik. Aurten 70 langile hil egin dira, gutxienez, Euskal Herrian; eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarko zabortegian. Azken egunotan beste zenbait lekutan egin bezala Donostian ostiralean egindako elkarretaratzea adibide, Gasteizen mobilizatu gara euskal gehiengo sindikalak deituta, prekarietateak hil egiten duela salatzeko. Hain zuzen ere, Arabako Foru Aldundiaren aurrera eraman dugu lan heriotzen salaketa, eta instituzioei beste alde batera ez begiratzeko exijitu dugu bertan. Gogoan izan ditugu hildako langileak; Amurrioko Saretxoko obretan joan den asteazkenean hildako behargina, tartean.

Mobilizaziorako deia egiten dugu lan heriotzen aurrean

Gaur hilak 15, garraiolari bat hil da A-15ean, Andoainen. Bestalde, atzo jakin genuen, urrian lanetik etxeko bidean zioala auto istripua izan ostean zauritu zen Papelera Zikuñagako 23 urteko langilea abenduaren 12an hil zela, istripuak eragindako lesioen ondorioz. Bada, datorren ostiralean, abenduaren 18an, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuekin batera mobilizazioa egingo dugu Donostian 11:00etan, Eusko Jaurlaritaren egoitzaren aurrean. Gaur, berriz, Azpeitian egin dugu protesta, euskal gehiengo sindikalak ere deituta, ostiralean hildako langilea gogoan.

UDAPAko langileek lan-istripuen kontrako mobilizazioa egingo dute

Joan den abenduaren 11n, lan-istripu larria gertatu zen, patata ekoizten eta merkaturatzen duen UDAPA S.Coop. enpresaren instalazioetan. Zehazki, goizeko 5:30ak aldera, langile bat lanean hastera zihoala, egiten ari diren indusketa-lanei dagokien zanga batera erori zen. Istripuaren ondorioz, langilea ospitalera eraman behar izan zuten egindako zauri eta lesioen ondorioz.

Odolusteak ez du etenik

Indusaleko J.L.B. langile bat hil da abenduaren 7an, Muskizgo Petronor findegian. Lanera sartzera zihoala bihotzekoak eman, eta bertan zendu da. Honekin, gutxienez 65 langile hil dira Euskal Herrian urtea hasi denetik eta Joaquin Beltranek desagertua jarraitzen du Zaldibarreko Zabortegian duela 10 hilabetetik.

Lan istripuen pandemiaren aurrean, noiz hasiko da administrazioa neurri gogorrak hartzen?

Asteartean Aranaratxen izandako lan heriotzaren aurrean, dei egiten dugu LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuok datorren ostiralean, azaroaren 27an, 12:00etan, Iruñeko Tomas Caballero Parkean kokatuta dagoen Nafarroako Gobernuaren Lan Sailaren aurrean egingo dugun kontzentrazioan parte hartzera. Herritar eta langileak izan behar gara laneko heriotzek dakarten odoluste honen aurrean nahikoa dela esango dugunak.

Gernikako Laminados Losal enpresan izandako lan istripu larria salatu dugu, lantegi...

Pasadan larunbatean, urriak 24an, lan istripu larria eman zen enpresan, ordu gehigarrietan izandako istripua, larunbat batean, aste osoa lan egin ondorengo lan jardunaldi gehigarrietan.

Laneko garraiolarien istripuak salatzen ditugu

Atzo garraiolari bat hil zen Donostian, AP-8an Bilboko noranzkoan izan zuen lan-istripuan. LABetik gure babes eta elkartasunik zintzoena erakutsi nahi diegu hildakoaren senitarteko, auzokide eta gertukoei, eta langile-klaseari orokorrean. Honekin gutxienez 53 langile hil dira lanean Euskal Herrian urte hasieratik, horietatik 8 garraiolariak eta Joaquin Beltranek oraindik desagerturik jarraitzen du Zaldibarreko zabortegian.