Etiquetak Jazarpen sindikala

Etiketak: jazarpen sindikala

“Ez da kasualitatea, borroka sindikal feminista gero eta indartsuagoa denean, erantzuna...

Iruñean LABen sindikalismo borrokalariaren kontra izandako polizia operazioaren harira, agerraldia egin dugu CEN Nafarroako Enpresaburuen Elkartearen aurrean, atxilotuek beraien eta sektore feminizatuetako zenbait delegatu eta langileen parte hartzearekin. Ostiralean hiriburu eta herrietan eta larunbatean Iruñean (17:00, Baluarte) mobilizatuko garela jakinarazi dute.

Atxiloturik zeuden sindikatuko bost kideak kalera atera dira, epailea bera ikusi...

Dei egin nahi diegu Nafarroako langileei parte har dezaten larunbatean Iruñean eginen den manifestazioan, borroka sindikalaren alde, patronalaren eta poliziaren muntaiaren aurka. Manifestazioa 17:00etan aterako da, Iruñeko Baluarte plazatik.

Patronala eta polizia eskuz esku aritu dira sindikalismo borrokalariaren aurkako operazioan

Operazio koordinatu batean, Espainiako Poliziak LAB sindikatuko 6 kide atxilotu ditu Nafarroan -bortz Iruñean eta bertze bat Altsasun-, martxoaren 8an CEN enpresaburuen elkartearen egoitzan eginiko protesta batengatik eta apirilaren 9an Garbiketen greba iragartzeko ISN enpresako kamioi baten gainera igotzeagatik.

Atxiloketak demokrazia batean ez gaudenaren seinale direla adierazi du Imanol Karrerak

LABeko sei kide atxilotu ditu gutxienez Espainiako Poliziak Iruñean, goizean, martxoaren 8arekin eta Nafarroako garbiketa sektorearen prekaritatearekin lotutako protesta ekintza batzuk aitzakia hartuta.

Tafallako Hermanitas egoitzan gertatzen ari den jazarpen sindikala salatu dugu

Hermanitas de los Ancianos Desamparados egoitzan kaleratutako langileak berronartzeko eskatu dugu. Hain zuzen ere, lanean bi urte baino gehiago eman dituzten zenbait langile kaleratu dituzte, inolako aurreabisurik gabe, burofax baten bitartez.

Sunsundeguiko langileek mobilizazioak egin dituzte, kategoria profesionalaren aitortza exijitzeagatik zigortu duten...

Altsasuko Sunsundegui enpresako langileak mobilizatu egin dira enpresa batzordearen babesarekin, LABeko delegatu bat lan eta soldata gabe zigortu ostean.

Mobilizatuko gara Elgoibarko Hansa-Flex enpresan gertatzen ari den jazarpen sindikala salatzeko

Datorren martxoaren 5ean, elkarretaratzea egingo dugu Elgoibarko Hansa-Flex enpresan ematen ari den jazarpen sindikala salatzeko, Albitxuriko industriagunean, aipaturiko lantegiaren aurrean.

[IRITZIA] “Gure lankidea berriz Tasubinsan nahi dugu”

LABeko ordezkari Oihan Ataunek iritzi artikulu bat idatzi du, Tasubinsako ordezkari baten kaleratzea salatzen, bai eta berriz onartua izan dadila exijitzen ere.

Elkarretaratzea egin dugu, Tasubinsak kalean utzi duen delegatua berriz har dezaten...

Berriz ere elkarretaratzea egin dugu Tasubinsa-ren bulego orokorren parean, enpresak LABeko delegatu bat kalean jarri duela salatzeko eta berriz har dezan eskatzeko. Elkarretaratzea Arazuri-Orkoien industrialdean izan da.