Etiquetak Jazarpen sindikala

Etiketak: jazarpen sindikala

Lan baldintza duinen aldeko borroka ez dela delitua aldarrikatu dute auzipetutako...

Hainbat gatazketan salatutako langileek agerraldia egin dute, hainbat sindikaturen babesarekin, LAB tartean. Hain zuzen ere, Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren aldeko grebetan eta Tubacex, PCB eta Petronor enpresetako lan gatazketan euren eskubideen alde mobilizatzeagatik zigortu nahi dituzte. Bada, agerraldian, adierazpen bat aurkeztu eta hemendik aurrerako ekimenen berri eman dute; urtarrilaren 25ean Bilboko epaitegien aurrean egingo duten elkarretaratzea, kasu.

Arrigorriagako hauteskunde sindikaletan oinarrizko eskubideak urratu zirela ebatzi du epaitegiak #LortuDugu

Bozka eguna baino lehen, enpresaren zuzendaritzak banaka-banaka deitu zituen langile guztiak LABi bozka eman ez ziezaioten eskatuz. Honen aurrean, LABen hautagaiak salaketa jarri zuen

Hauteskunde sindikal libreak eskatu ditugu Saltoki Logistika Araban, enpresaren xantaien eta...

Enpresaren xantaia eta presioak amaitzea eskatzen dugu, baita aldi baterako langileen kaleratzeak gelditzea ere.

Mobilizazioa egin dugu Tuteran, Oleofat-eko gure hautagaia berronartzea eskatzeko

Tuterako La Serna industrialdean dagoen Oleofat enpresan hauteskunde sindikalak egitea sustatu genuen abuztu hasieran. Erantzun bezala, enpresak LABen hautagaia kaleratu zuen. Kaleratzea salatu eta gure hautagaia berriro lanean hastea eskatzeko mobilizazioa egin dugu Tuterako Foru Plazan.

Borroka sindikala ez dela delitua aldarrikatu dugu Barakaldoko epaitegien aurrean, eta...

Epaitegietan deklaratu behar izan du, Sestaoko eta Barakaldoko lantegietako kaleratze kolektiboak salatzeko borrokaren harira enpresako zuzendaritzak hartutako bide errepresibo eta judizialaren baitan.

ITP-PCB-ko enpresa batzordeak elkarretaratzera deitu du, zuzendaritzak kaleratzeen aurkako borrokarekin lotutako...

Barakaldoko epaitegian egingo du mobilizazioa bihar, 11:00etan, ITPC-PCBko langile eta LABeko kide Zigor deklaratuko duen egunean. Bide penaletik salatu dute.

Langileen arteko elkartasuna ez dela delitua aldarrikatu dugu Amurrioko epaitegiaren eta...

Gure babes osoa adierazi nahi diegu deklaratzera deitutako hiru pertsonei. Elkartasuna adieraztea izan da egin duten delitu bakarra eta Tubacex-eko grebalariei laguntzea.

Euskal Herriko eta Nazioarteko hainbat eragilek atxikimendua eman diote Iruñeko manifestazioari

Arlo desberdinetako hainbat eragilek bat egin dute larunbatean Iruñean egingo dugun manifestazioarekin (17:00, Baluarte), "Borroka sindikal feminista aurrera. El sindicalismo combativo no es delito" leloarekin.

Borroka sindikal feministarako inoiz baino arrazoi gehiago ditugula berretsi dugu

Mobilizazio eguna izan dugu Euskal Herriko hiriburu eta herrietan, larunbatean Iruñean (17:00, Baluarte) egingo dugun manifestazioaren bezperan, aste honetan gure sindikalismo borrokalariaren kontrako polizia operazioa salatzeko. Gasteizko mobilizazioan, Idazkaritza Feministako idazkari Eli Etxeberriak hartu du hitza, eta gobernuei eta patronalari mezu garbia luzatu die, polizia operazioa borroka sindikal feminista jopuntuan izan duela kontutan hartuta: "Ez duzue lortuko guk borroka uztea. Borrokan jarraituko dugu emakume guztiok lan baldintza eta bizi baldintza duinak izan arte".