Etiquetak Idazkaritza Feminista

Etiketak: Idazkaritza Feminista

Etxeko enpleguan ematen den klasismoa, arrazismoa eta matxismoa salatu ditugu

Sopelan, 71 urteko enplegatzaileak adin ertaineko etxeko langile bat bortxatu duela jakin dugu. Honek agerian uzten du, berriz ere, jendarte gisa emakume langileen sektore honekin dugun zor historikoa.

Emakumeon Mundu Martxak deitutako mobilizazioekin egin dugu bat, Tuterako erailketa matxista...

Feministok behin eta berriro diogu egiturazko arazo baten aurrean gaudela. Jendarte osoaren arazoa den hau emakumeon gorputzetan gorpuzten da. Nazkatuta gaude behin eta berriz berdina oihukatzeaz. Ez gara isilduko.

Sexu-genero trantsizioa abiatzeagatik kaleratu zuten Novadecoko langile baten berronarpena eskatzeko mobilizatu...

Kaleratzearen atzean bi arrazoi daude: alde batetik, aurreko udaberritik sexu-genero trantsizioa abiatu zuela eta, bestetik, pertsona hau hauteskunde sindikaletan LABeko zerrendan joan zela.

Erakunde publikoek berdintasun planak itxura egiteko baliatzen dituztela berretsi dugu, ez...

"Berdintasunerako barne planen egoera Hego Euskal Herriko erakunde nagusietan" txostena aurkeztu dute LAB sindikatuko Idazkaritza Feministako kide Eli Etxeberriak eta Izaskun Guarrotxenak. Ondorio nagusi bat atera dugu azterketatik: ekintzetan oinarrituta, instituzioek utzikeria erakutsi dute berdintasun-politika teorikoak errealitatera eramateko eta beren legeak betetzeko. Adibide zehatzak jarri dituzte, erakunde publiko desberdinak aztertu eta gero.

Sektorean indarkeria matxistaren aurrean jarduteko lehen protokoloa adostu dugu Bizkaiko Metalgintzako...

Bermeak eta neurriak egon behar dira salaketa jarri ahal izateko, emakumeen hitza zalantzan jar ez dadin. Urrats garrantzitsua da sektoreko enpresa txikienetako emakumeentzat, egoera horien aurrean babesgabeenak baitira.

“Lan munduan egunero ematen dira erasoak; gure lana da espazio seguruak...

Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Egunaren bezperan, sindikatuko kideei zuzendutako jardunaldi bat antolatu dugu Iruñean, eta, bertan, solasaldia egin dugu LABek borroka honetan dituen tresnak, baliabideak eta alternatibak mahai gainean jartzeko.

Azaroaren 25ean indarkeria matxista gabeko lantokiak aldarrikatuko ditugu emakume* guztiontzat

Ekimen propioak egiteaz gain, Euskal Herriko Mugimendu Feministak "Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain. Autodefentsa feminista antolatu dezagun" lemapean azaroaren 25ean antolatutako mobilizazioekin bat egiten du LABek.

Prekaritatea ere indarkeria matxista dela salatu dugu Bermeon, Salica kontserberaren aurrean

Indarkeria matxistaren kontrako egunaren bezperetan, Bizkaiko kontserberak indarkeria matxistarik gabeko lantokiak izatea aldarrikatzeko agerraldia egin dugu.

1.400 euroko gutxieneko soldatari bide emateko lanbide arteko akordioa proposatu diegu...

Sektore feminizatuetako langileek mobilizazio bana egin dute Bilbon eta Iruñean, patronalen aurrean. 1.400 euroko gutxieneko soldataren aldarriaz gain, gehieneko lanaldia arautzeko, soldata arrakala gainditzeko eta lanaldi partziala mugatzeko eskatu dugu.