Etiquetak Greba

Etiketak: greba

Donostiako kaleak hartu ditugu, helduen egoitzetarako kalitatezko arreta eredu bat aldarrikatzeko

Grebara deitu dugu gaur Gipuzkoako helduen egoitzetan, eta, mobilizazio egunaren harira, manifestazioa egin dugu Donostiako kaleetan zehar. Hain zuzen ere, Gipuzkoa plazatik abiatu dugu protesta, Aldundiaren egoitza paretik, foru erakundearen pasibotasunak eraman baigaitu grebara. Helduentzako beste arreta-eredu bat sortzeko beharra berretsi dugu, ereduaren erdigunean gure helduak jar daitezen, ez enpresa kudeatzaileen negozioa.

Lehen greba eguna Greba Enviser Servicios Medioambientales Ecovidrio enpresan, hitzarmen duinaren...

Enviser Servicios Medioambientales Ecovidrioko langileak Bizkaian beira jaso eta birziklatzeaz arduratzen dira eta gaur, greba eta mobilizazioak hasi dituzte enpresak uko egiten diolako lan-baldintza duinak aitortzeari. Mobilizazioa ere egin dugu enpresak Bilbon duen egoitzaren aurrean.

Urriaren 6rako grebara deitu ditugu Gipuzkoako helduen egoitzetako langileak

Bada garaia Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek euren funtsezko eginkizuna aitortuko duen hitzarmen bat izan dezaten, emandako lanari egokitutako arauketa eta konpentsazioen bidez. Hala, grebara deitu dugu Gipuzkoako Aldundiaren aurrean egindako agerraldian, Foru erakundearen eta patronalen pasibotasunak eta desadostasunak bultzatuta.

Gasteizen, Bilbon eta Donostian mobilizatuko gara bihar, EAEko Hezkuntzan deitutako grebaren...

EAEko Hezkuntzako sindikatuok aurrez aurreko itzulera seguru eta adostua exijitzeko grebara deitu dugu biharko. hala, mobilizazioak egingo ditugu 11:00etan, Gasteizen (Jesus Guridi Kontserbatoriotik), Bilbon (Arriagatik) eta Donostian (Alderdi Ederretik).

“Ez dugu emakume isil, otzan eta prekarizatuak izaten jarraitzeko asmorik; horregatik,...

Hezkuntza arloko azpikontratetako langileak, hots, garbiketa, eskola-jangela eta eskola-garraiokoak, Bilboko Arriagako plazan mobilizatu dira, LAB, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok deituta. Hain zuzen ere, sektoreko langileei dei egin diete irailaren 15ean EAEko Hezkuntza arloan iragarritako grebarekin bat egin dezaten, aurrez aurreko itzulera seguru eta adostuaren alde.

Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak segurtasuna bermatzeko eduki zehatzik ez duela proposatu salatu...

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berri Jokin Bildarratzekin izandako bileraren balorazioa egin du Irati Tobarrek, LABeko Irakaskuntzako ordezkariak: “Gu ez gara pozik atera bileratik. Gure helburua da premiazkoa den hori lortzea; ratioak aztertzea, langileen kolektiboz kolektibo, eta hor gehikuntza bat eman. Baliabideak egoteko dirua behar da, eta aurrekontuetan gora egin behar da. Bada, hau ez da mahai gainean jarri”. Hala, hitz ederretatik harago, Jaurlaritzak bilerara eduki zehatzik ez duela eraman kritikatu dugu.

Aurrez aurreko hezkuntza itzulera segurua eta adostua behar dugula aldarrikatu dugu...

EAEko ikastetxe zein haur eskoletara aurrez aurreko irakaskuntzara itzuli garen honetan, Hezkuntzako langileok Hezkuntza Sailari nahikoa dela esateko mobilizatu gara Gasteiz, Bilbo eta Donostiako Hezkuntza delegaritzen aurrean, irailaren 15eko grebaren atarian. Azpikontrataturiko garbitzaile, jangeletako zein garraioko langileek ere bat egin dute protestarekin.

EAEko Hezkuntza arloko azpikontratetako langileek grebara deitu dute irailaren 15erako

Hezkuntza arloko azpikontratetan ordezkaritza dugun LAB, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok grebara deitu dugu irailaren 15erako, Hezkuntzan deitutako grebarekin bat. Garbiketa, eskola-jantoki eta eskola-garraioetako langileak feminizatu, ikusezin eta prekarizatutako hiru langile kolektiboren parte dira.

EAEko Hezkuntzako sindikatuok irailaren 15eko greba erregistratu dugu, itzulera seguru eta...

EAEko Hezkuntza greba egunera deitu dugu irailaren 15erako, sindikatuok atzoko agerraldian iragarri bezala. Bada, grebaren erregistroa egin dugu gaur, eta aurrez aurreko itzulera seguru eta adostua exijitu dugu berriro. Mobilizazio egutegiaren hurrengo hitzordua irailaren 10ean izango da. Egun horretan,18:00etan, mobilizazioak egingo ditugu Hezkuntza Delegaritzen aurrean Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Hezkuntza Komunitatea ere gonbidatuz.