Etiquetak Garbiñe Aranburu

Etiketak: Garbiñe Aranburu

Garbiñe Aranburu: “Ez da erabaki politikorik egon pandemiaren ondorioei aurre egiteko”

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskal Telebistako "Egun On Euskadi" saioan izan da, aktualitateko gaiei buruz hitz egiteko. Besteak beste, pandemiak sortutako ondorioei buruz galdetu diote, neurri berriak eta gogorragoak jartzeko atarian daudenean. Zentzu honetan, pandemiaren kudeaketan kritikarako elementu asko daudela nabarmendu du; adibidez, osasungintzan: "Joko arriskutsu baten baitan mugitzen ari gara, neurriak zorroztu, neurriak malgutu, eta ez da erabaki politikorik egon pandemiaren ondorioei aurre egiteko".

Zaintza lanen aitortza politiko, ekonomiko eta soziala aldarrikatu dugu Gasteizen, Bilbon...

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zaintza arloko langileek egindako greba eguna dela-eta, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako kaleak hartu ditugu, "Zaintza lanak aitortu orain!" leloarekin, zerbitzu sozialen sistema eta kudeaketa publiko, unibertsal, doako eta kalitatezkoaren defentsan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Bilboko mobilizazioan izan da, eta zaintza sistema publiko bat eraikitzeko beharra nabarmendu du.

Garbiñe Aranburu: “Alderdien indar korrelaziorik ezean, kaleko presioa indartu behar da”

Garbiñe Aranburu: “Politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko...

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, aktualitateari buruz hitz egiteko. Beasteak beste, EAEko aurrekontuei buruz aritu da: "Aurtengo aurrekontuak egoera berezi batean datoz; pandemia baten erdian, osasun krisia oraindik gainditu gabe eta aurretik pairatzen genuen krisi ekonomiko eta soziala guztiz areagotu den momentuan. Horregatik, aurtengo aurrekontuek garrantzia berezia dute, eta guk esaten duguna da orain arteko politika publikoetan norabide aldaketa bat beharrezkoa dela; bestela, politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko da".

Garbiñe Aranburuk salatu du Jaurlaritzaren plana enpresen irabaziak salbatzeko dela, inolaz...

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk berretsi du Eusko Jaurlaritzaren neurriak patronalaren mesedetan direla, inoiz ez langileak babesteko, Gasteizko Gobernuak atzo aurkeztutako delako berpizte planari...