Etiquetak Federazioak

Etiketak: federazioak

USOAko gerentzia eta arduradun politikoen jarrera manipulatzailea salatzen dugu

Irmotasunez salatu nahi dugu Barakaldoko USOA tailerreko kudeatzaile eta arduradun politikoak (EAJ-PSOE) manipulatzen ari direla.

Fiskaltzak ikerketa zabaldu du Hondaleako lanen esleipen prozesuan salatu genituen ustezko...

Santa Klara uharteko lanen esleipenean ustez epiniko irrepulartasunak aurkitu ondoren, joan den ekainean Donostiako LABeko Sail Sindikaletik eskuraturiko informazioa Eneko Goia alkatearen eta Fiskaltzaren eskuetan utzi genuen, hauek hartu behar ziren neurriak har zitzaten. Eneko Goia alkateak horretarako inolako arrazoirik ez zuela ikusten esan zuen arren, Fiskaltzak diligentziak zabaltzea erabaki du.

Bilboko Argiak ABEEko langileen asanbladak borroka eredugarriaren ostean lortutako akordioa onartu...

Hainbat hilabetetako gatazkaren eta 95 eguneko grebaren ostean, Bilboko Argiak Aldi Baterako Enpresa Elkarteko (ABEE) langileak akordio batera iritsi dira eta grebari amaiera eman diote.

Tubacexen negoziatzeko borondaterik eza eta Eusko Jaurlaritzaren arduragabekeria salatzen ditugu

Enpresa-batzordeak uztailaren 26an, astelehenean, egindako eskaerari erantzunez, enpresa-zuzendaritzak eta batzordeak bilera bat egin genuen. Bileran, Zuzendaritzak proposamen bat helarazi zuen, eta Batzordearen ustez ez zen nahikoa, kaleratzeei eusten baitzien.

Borrokan jarraituko dugu Tubacex-en lanpostu guztiak bermatu arte

129 langileren kaleratzeak baliogabetzat jo dituzten EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak oso garaipen garrantzitsua dira. Epaiak hasieratik enpresa batzordeak, plantillak, Aiaraldeko eskualdeak eta jendarteak esandakoa babesten du; Tubacex-en ez dago inor soberan.

Sopelako EAJk lan-prekaritatea iraunarazi nahi du kiroldegian

Atzo, maiatzak 27, Sopelako Udalak kiroldegia kudeatzeko 20 urterako pleguak onartu zituen ohiko Osoko Bilkuran, EAJren eta PSEren botoei, bozketaren une erabakigarrian Elkarrekin Podemoseko zinegotzi bat ez egoteari eta alkatearen kalitatezko botoari esker.

Pankarta erraldoi bat jarri dugu Nafarroako Ospitalegunean, garbiketen iruzurra salatzeko eta...

Gaur goizean, LAB sindikatuko hainbat kidek pankarta handi bat jarri dute Nafarroako Ospitaleguneko Ama-Haurren Ospitalearen fatxadan, Iruñean. Pankarta horretan, garbiketako langileen “plantilla handitzea” eskatzen zen, eta ISS enpresa kontzesionarioak garbiketen zerbitzuan eginiko “iruzurra” salatzen zen. Pankartan ere ospitaleko garbitzaileek jasaten duten egoeraren erantzuletzat jotzen zen Osasunbidea.

Enplegu publikoa egonkortzeko Kidego eta Eskalen Lege proiektua Jaurlaritzaren beste txapuza...

Gaur LABeko zerbitzu publikoetako ordezkariak Gasteizko parlamentuko batzordean egon dira Jaurlaritzak aurkeztutako Kidego eta Eskalen Lege proiektua baloratzeko. EAEko eremu publikoan dagoen behin-behinekotasun maila jasangaitzari irtenbidea emateko Eusko Jaurlaritza aurrera eramaten ari den politika onartezina da. Lanpostu Deialdi Publikoek ez dute erretiratzen den langile kopurua asetzeko ez nahikoak direnean, behin-behinekotasunean dauden langileen egoera konpontzeko beste txapuza bat baino ez du aurkeztu, bere Kidego eta Eskalen Lege proiektu honen bi xedapen gehigarriekin.

Martxoaren 4rako greba deitu dugu EAEko zerbitzu sozialetan zaintza lanak aitortzea...

Pandemiak argi utzi du gizarte zerbitzuak zein garrantzitsuk diren bizitza mantentzeko. Orain arte, ordea, negozioa egiteko aukeratzat hartu izan dira botere ekonomikoen aldetik. Nabarmena izan da azken urteetan bai erabiltzaile zein langileen bizi kalitatea okerrera joan dela, pribatizazioak sortzen duen diru-gosea dela eta. Testuinguru honetan, Gorka Berasategi Zerbitzu Publikoen Federazioko idazkariak adierazpenak egin ditu Bilbon martxoaren 4ko greban parte hartzeko deialdia luzatuz.