Etiquetak Euskal presoak

Etiketak: euskal presoak

Kartzela politika berria eta presoak etxeratze bidean jartzea eskatzen dugu

Sinatu dute EAEko espetxeen kudeaketaren inguruko transferentzia. Espetxe kudeaketaren transferentziak, pertsonak suntsitu eta erail dituen salbuespenezko espetxe politika anker eta krudela albo batera utzi eta espetxe politika eredu berri baterako aukerak irekitzen dituela uste dugu.

Euskal presoen eskubideen defentsan mobilizatu gara Bilbon

LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Bilbon, euskal presoen eskubideen alde, hileroko dinamikari jarraiki. Hain zuzen ere, Sare erakundearen Izan Bidea ekimenaren baitan egin dugu mobilizazioa, Plaza Eliptikoan.

Euskal presoen eskubideen defentsan mobilizatu gara Bilbon

LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Bilbon, euskal presoen eskubideen alde, hileroko dinamikari jarraiki. Hain...

Sindikatuok Izan Bidea ekimena babestu dugu Gasteizen kartzela-politika berria eskatzeko

LAB, ELA, ESK, STEILAS, CNT, HIRU sindikatuek, gaur Gasteizko Foruen Plazan egin dugun elkarretaratzearen bidez, bat egin dugu Izan Bidea ekimenarekin, espetxe-politika berri bat eskatzeko.

Sindikatuok bat egin dugu sakabanaketa politikaren aurka

Hainbat herritan adostutako eta adostuko diren mozioekin egin dugu bat. Hain zuzen ere, sakabanaketaren eraginez hildako 16 pertsonen herrietan mozioak aurkeztea dago aurreikusita.

Presoen afera konpontzeko bere ekarpena egiteko eskatu diogu Espainiko Gobernuko EAEko...

Bilboko LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, Hiru eta Etxaldek elkarretaratze bat egin dugu Espainiako Gobernu ordezkaritzaren aurrean, Plaza Eliptikoan, presoen eskubideen aldeko Sare-ren Izan Bidea ekimenaren barruan. Bertan, Espainiako Gobernuko EAEko ordezkari Denis Itxasori eta Espainiako Gobernuko Bizkaiko ordezkariorde Jose Vicente Reyesi helarazitako eskaeraren berri eman dugu. Hain zuzen ere, idatzi bat erregistratu dugu, sindikatuen izenean.

Ez dago inolako arrazoirik berehala euskal presoak Euskal Herriko kartzeletara ez...

LABek begi onez ikusten du eta bat egiten du Nafarroako Parlamentuak onartutako mozioarekin, dei egiten duena horrela nahi dute nafar presoak euren zigorra Iruñeko kartzelan bete ahal izatera. Presoak bergizarteratzeko helburuak horrela exijitzen du, legeak horrela zehaztu du eta baldintza teknikoak erabat egingarri egiten dute. Ez dago inolako arrazoirik berehala nafar presoak Iruñeko kartzelera ez eramateko. Lekualdatze hau ezarritako zigorra edozein izanda ere egin beharko litzateke, sakabanaketa modu bidegabe eta arbitrarioan ezarritako zigor gehigarria delako.

Urtarrilaren 9ko zein egunotako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu, euskal...

LAB sindikatuak bat egin du datozen egunotan presoen eskubideen defentsan antolatuko dituzten mobilizazioekin. Hala, Sarek sustatutako Izan Bidea dinamikaren baitan mobilizatu gara Bilbon, Donostian eta Iruñean, hainbat sindikaturekin batera. Garbiñe Aranburu idazkari nagusia Bilboko Plaza Eliptikoan egindako elkarretaratzean egon da, eta, bertan jakinarazi bezala, presoen afera konpontzeak lehentasun behar duela izan aldarrikatu du.

Presoen eskubideen aldeko aldarrikapenak kale eta lantokietara eramango ditugu

Datozen egunotako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dugu sindikatutik. Ostiralean, abenduak 18, Sareren IZAN BIDEA ekimenaren barruan, 12:00etan izango diren mobilizazioetan parte hartuko du LABek Bilbon (Plaza Eliptikoa), Donostian (Alderdi Eder), Iruñean (Espainiako Gobernu ordezkaritza) eta Altsasun (Udaletxe aurrean), beste sindikatu askorekin batera. Era berean, Sarek Euskal Herrian zehar deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia ere egiten du LABek. Bestalde, mobilizazio propioak deituko ditu LABek, “Etxean eta bizirik nahi ditugu” lemarekin.