Etiquetak Euskal Herria

Etiketak: Euskal Herria

Urtarrilaren 9ko zein egunotako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu, euskal...

LAB sindikatuak bat egin du datozen egunotan presoen eskubideen defentsan antolatuko dituzten mobilizazioekin. Hala, Sarek sustatutako Izan Bidea dinamikaren baitan mobilizatu gara Bilbon, Donostian eta Iruñean, hainbat sindikaturekin batera. Garbiñe Aranburu idazkari nagusia Bilboko Plaza Eliptikoan egindako elkarretaratzean egon da, eta, bertan jakinarazi bezala, presoen afera konpontzeak lehentasun behar duela izan aldarrikatu du.

Sindikatuek, alderdi politikoek eta eragile sozialek elkarretaratzeak deitu ditugu larunbaterako, “Bateragune...

Hainbat eragilek adierazpen bateratu bat sinatu dugu larunbatean, 12:00etan, herri guztietan antolatuko diren mobilizazioekin bat egiteko, "Bateragune auzia" delakoagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakiaren kontra. Erabakiaren larritasunak hausnarketa bateratua eta kolektiboa eragin du EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozialen artean

Presoen eskubideen aldeko aldarrikapenak kale eta lantokietara eramango ditugu

Datozen egunotako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dugu sindikatutik. Ostiralean, abenduak 18, Sareren IZAN BIDEA ekimenaren barruan, 12:00etan izango diren mobilizazioetan parte hartuko du LABek Bilbon (Plaza Eliptikoa), Donostian (Alderdi Eder), Iruñean (Espainiako Gobernu ordezkaritza) eta Altsasun (Udaletxe aurrean), beste sindikatu askorekin batera. Era berean, Sarek Euskal Herrian zehar deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia ere egiten du LABek. Bestalde, mobilizazio propioak deituko ditu LABek, “Etxean eta bizirik nahi ditugu” lemarekin.

Auzi politiko guztien amaiera exijitzen dugu, herrien erabakitzeko eskubideak eskatzen duen...

Bateraguneko epaiketa ez zen inpartziala izan, eta hori ez du LAB sindikatuak soilik esaten, Estrasburgoko auzitegiak hala ebatzi zuen, Euskal Herrian beti argi izan dugun baieztapena berretsiz. Bada, errealitateak fikzioa gainditzen jarraitzen du, Espainiako Auzitegi Gorenak Bateraguneko auzipetuak berriro epaitzeko hartutako erabakiarekin. Espainiak justizia modu injustuan erabiltzen jarraitzen du; herrien erabakitzeko eskubidea termino demokratikoetan konpontzeko eskaintzarik gabe jarraitzen du; eta jarraitzen du etengabe eskubide zibil eta politikoak bidegabeki urratzen.

Euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzeko eskatu dugu hainbat sindikatuk eta...

Iragan otsailaren 8an Etxerat elkarteak Donostian bilera bat egitera deitu zituen alderdi politiko eta sindikatuak, LAB barne. Bilera horretan honako hau planteatu nahi zen: "Espetxean dauden pertsona euskaldun presoek jasaten duten urruntzeari amaiera emateko premia eta, oro har, espetxe politikan oraindik indarrean dagoen salbuespen egoera gainditu beharraren premia". Bildu ginenok Etxeratekin konprometitu ginen, hauteskunde garaiaren ostean, adierazpen publiko bateratu bat egingo genuela. Bada, emandako hitzari jarraiki, adierazpen bateratua aurkeztu dugu Bilbon, eta, hedabideen aurrean egindako agerraldian, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu izan da.

Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoan izan ditugu

Azaroaren 20aren etorrerarekin, urtero moduan, gogora ekarri ditugu duela 36 eta 31 urte, hurrenez-hurren, erahildako Santi Brouard eta Josu Muguruza politikari abertzaleak. Bat egin...

Sindikatuak presoen eskubideen defentsan mobilizatu gara berriro Bilbon

LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Bilbon, euskal presoen eskubideen alde. Sare erakundearen Izan Bidea ekimenaren baitan egin dugu mobilizazioa, Plaza Eliptikoan.

Euskal presoak etxean eta bizirik nahi ditugu!

Asier Aginako euskal preso politiko ohiaren heriotza dela eta, LAB sindikatuak bat egiten du bere senideen, gertukoen nahiz berarekin ibilbidea partekatu zuten LABkideen saminarekin.

Mobilizazioaren beharra azpimarratu dugu, salbuespenezko espetxe politika bertan behera uzteko

Sindikatuak dei egiten die langileei euskal presoen eskubideen alde indarrak bildu eta mobilizatzen jarraitzeko. Datorren larunbatean Donostian SAREk antolatu duen mobilizazioan parte hartuko du LABek, bertan egongo dira Garbiñe Aranburu idazkari nagusia eta Aiora Imaz Batzordeko Exekutiboko kidea.