Etiquetak Euskal Herria

Etiketak: Euskal Herria

Uruguaiko PIT CNT sindikatuarekin bildu gara, elkarren arteko harremanetan sakontzeko

Uruguai-ko PIT CNT zentral sindikaleko Nazioarteko harremanetarako idazkari Jorge Bermudez-en bisita jaso dugu. Euskal Herriko eta Uruguai-ko testuinguru ekonomiko, sozial eta politikoaren inguruan hitz egin eta bi sindikatuen arteko harremanetan sakontzeko baliatu dugu topaketa.

Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko

LAB sindikatuak planto egin ohi die inposatutako jai egunei, Euskal Herriarentzat lan egutegi propio bat aldarrikatzeaz gain. Hala, urriaren 12an, delako "Hispanitate Egunaren" ospakizuna inposatzen zaigun neurrian, egoitzak zabalik izango ditugu, eta ohiko ordutegi eta lan jarduerari eutsiko diegu.

Carles Puigdemont berehala askatzea eskatzen dugu, errepresioaren aurrean autodeterminazioa aldarrikatuz

Espainiako Estatuak gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea aitortu eta egikaritzeko aukerarik eman gabe jarraitzen du Euskal Herrian zein Katalunian, ez hori bakarrik, errepresioak ez du etenik.

Presoen eskubideen alde mobilizatu gara Bilbon

Udan egindako etenaldiaren ostean, hileroko dinamikari eman diogu jarraipena, eta Sare erakundearen Izan Bidea ekimenaren baitan egin dugu mobilizazioa, Plaza Eliptikoan, Espainiako Gobernuaren Delegaritzaren aurrean.

Askatasunen defentsan borrokatu zuten herritarrak izan ditugu gogoan Donostian

Frankoren tropa kolpistak Donostiara sartu zirela 85 urte bete dira. Oroitzapen eta omenaldi ekintza antolatu dugu irailaren 13aren etorrerarekin, Ijenteako frankismoaren biktimen oroimenezko monolitoan.

13/13 sumarioko auzipetuen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egiten diegu euskal...

Irailaren 12an, igandean, Donostian deitu den mobilizazioarekin bat egiten dugu. 13:30ean abiatuko da manifestazioa Donostiako Bulebarretik.

Bat egiten dugu Sarek “Ibilian ibilian” ekimenaren baitan larunbaterako Donostian deitu...

Sarek manifestazioa deitu du abuztuaren 21erako Donostian. “Ibilian ibilian, etxerako bidean” lemarekin, mobilizazioa 17:30ean abiatuko da Artzain Onetik. Bat egiten dugu mobilizazio honekin eta bertan parte hartzeko deia egiten dugu, kalera ateratzea garrantzitsua baita indarrean dagoen salbuespenezko kartzela politikarekin amaitzeko. Preso, iheslari eta deportatuak etxerako bidean jartzeko urratsak eman behar ditugu.

Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen defentsan mobilizatu gara Gasteizen

Azken hamar urteotan Euskal Herrian izan den aldaketaren araberako espetxe-politika berriak premiazkoak direla aldarrikatu dugu elkarretaratzean.

Garbiñe Aranburu: “Izenetatik harago, Espainiako Gobernuak zein politika egingo dituen ikusi...

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk elkarrizketa egin du Radio Euskadiko Boulevard saioan, eta, bertan, aktualitateko hainbat gairi buruz hitz egin du. Besteak beste, Espainiako Gobernuaren barruan egondako aldaketei buruz galdetu diote.