Etiquetak Ekintza politikoa

Etiketak: ekintza politikoa

Garbiñe Aranburuk Saharar errefuxiatu kanpamenduetara bisita egingo du

Garbiñe Aranburu eta Euskal Herriko beste emakumezko politikari eta ordezkari sozialak, bertako homologo sahararrekin bilduko dira. Euskal Fondoak eta Euskadiko Saharar Ordezkaritzak antolatu dute bidaia....

Nafarroako Gobernuak presioei amore eman eta berriz ere Lan Epaitegitik kanpo...

1996an, CEN patronalaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean sinatu zen “Nafarroako Lan Epaitegia” eratzeko akordioa; auzitegi horrek hasieratik baztertu du sistematikoki LAB sindikatua. Azken hilabeteetan demokratizatzeko eta berritzeko ireki den aukeraren aurrean, Gobernuak amore eman du CENeko enpresaburuen eta UGT eta CCOO sindikatuen presioen aurrean, ezer alda ez dadin.

Indarkeria matxistari aurre egiteko tresna eta protokolo eraginkorrak exijituko ditugu azaroaren...

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Honen harira, LABetik gure irakurketa plazaratu dugu eta egun horretan egingo ditugun mobilizazioen ezaugarritzea jakitera eman dugu. Aurten ere badugu zer borrokatu. Emakumeok* lantokietan aske izateko eskubidea aldarrikatzearekin batera, protokoloak sustatu ditzaten eskatuko dugu enpresetan. Sindikatuak ere txapak sortu ditu, emakume* langileek soinean eraman ditzaten, "Lantokietan aske!" leloarekin.

Gurean ere, hitzez ekiteko garaia!

Hemen da Euskaraldia. LABek arduraz, gogoz eta emozioz ekin dio ariketari. Sindikatuan ere lan munduan hizkuntzarekin ditugun inertziak astindu nahi ditugu eta etxe barruko prozesuetan eta lan munduan euskararen erabilera areagotzeko ahalegin kolektiboa egingo dugu.

“Borroka ere bada ahalduntze kolektiborako eta askapenerako ezinbesteko prozesua emakumeontzat”

Emakume pentsiodunen nazio batzarrean izan gara Gasteizen, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatuta, eta, bertan, Idazkaritza Feministako kide Eli Etxeberriak hartu du hitza.

Sindikatuok mendekuan eta gorrotoan oinarritutako espetxe politika salatu dugu Bilbon

"Iraganeko egoerara itzultzeko" nahiren aurrean, urtarrilaren 7ko manifestaziorako deia luzatu dugu.

Pentsio duinen alde azaroaren 19an mobilizatzeko eta pentsio sistema publiko eta...

Durangon elkartu da gaur LABeko Heldu eta Pentsiodunen Arloaren batzarra. 120 kidetik gora elkartu dira bertan, horietatik 35tik gora emakumeak. Batzarrean Igor Arroyo koordinatzaile orokorrak, eta Endika Perez Ekintza Sozialeko arduradunak hartu dute hitza, Lan Talde Nazionaleko Joxe Felix Aguilera eta Ane Mendibilekin batera.

Aktiboki parte hartuko dugu Euskaraldian eta berresten dugu urtean zehar ere...

Urteak dira LABek eta ELAk Euskalgintzaren Kontseiluarekin batera abiatu genuela lankidetza ildo iraunkorra. Euskaraldiak dirauen bitartean, ahozko kanpo- komunikazio konfederala euskara hutsean egingo dugu, eta abian ditugun borroka sindikalak proiektatzerakoan, borroka horien protagonista diren delegatu eta langileekin lanketa egingo dugu, Euskaraldiari atxiki eta aktboki ahobizi eta belarriprest izan daitezen.

Hego Euskal Herriko bi langiletik batek ez dauka diru-sarrera nahikorik

LABeko koordinatzaile orokor Igor Arroyok eta Ipar Hegoa Fundazioko Edurne Larrañagak prentsaurrekoa eskaini dute, euskal langileen lan eta bizi baldintzen argazkia jasotzen duen "Ikusmiran" azterketa aurkezteko. Era berean, ondasuna banatzeko lantokietan nahiz kalean borrokatzearen beharra nabarmendu dute, eta azaroaren 19rako Eskubide Sozialen Kartak deituriko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.