Etiquetak Ekintza politikoa

Etiketak: ekintza politikoa

Baiona-Miarritzen egingo dugu X. Biltzar Nagusia, mugaz gaindiko sindikalismoa praktikan jartzeko...

Baionan aurkeztu dugu ekainaren 16an eta 17an egingo dugun Biltzar Nagusia, “Bagara bagoaz” leloarekin. Ipar Euskal Herrian sortu eta 22 urtera, LABen egitasmoa indartu eta hedatzeko erabakiari jarraipena emateko egingo dugu biltzarra Lapurdin.

Jaurlaritzak onartu duen Gizarteratzeko eta Diru Sarrera Bermatzeko lege aurreproiektuaren aurrean,...

Aurreproiektu honen abiapuntua okerra dela deritzogu. Idoia Mendia egungo sistemaren “arrakastaz” mintzo zaigu eta LABen ustez diagnostikoa guztiz kontrakoa da. Egun EAEn dugun babes sistemak ez die egungo pobrezia eta prekarietate sozial egoerei aurre egiten. Porrot egin duen eredua da, egungo egoera kronifikatzen duen sistema den heinean.

Erroman izan gara, Munduko Federazio Sindikalaren biltzarrean

Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak eta Nazioarteko Harremanen arduradun Koldo Saenzek osaturiko LABeko ordezkaritza batek maiatzaren 6, 7 eta 8an ospaturiko Munduko Federazio Sindikalaren 18. kongresuan parte hartu du.

Hego zein Ipar Euskal Herrian mobilizatu gara Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin, zaintza...

Hainbat manifestazio egin ditugu, banaketa hirukoitzaren alde egiteko, "Altxa! Egin dezagun posible. Zaintza lanak, enplegua, ondasuna banatu" leloarekin. Mobilizazioak amaituta, espazio ludikoak antolatu ditugu, aldarrikapen eguna ere jai egun bilaka dadin.

Aldarrikapen egun ez ezik, jai egun ere bilakatuko dugu Maiatzaren Lehena

Hemen da Maiatzaren Lehena. Bilbo, Donostia, Eibar, Gasteiz, Baiona, Maule, Iruñea, Azkoien, Lizarra, Tafalla, Tutera, Doneztebe, Altsasu, Leitza... Hego zein Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan mobilizatuko gara, "Altxa! Egin dezagun posible. Zaintza lanak, enplegua, ondasuna banatu" leloarekin, eta horrekin batera, manifestazioen ostean, espazio ludikoak antolatuko ditugu.

Egoerak sakoneko aldaketak eskatzen ditu: enplegua, zaintza eta ondasunak banatzea

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuak egin dira publiko. Hego Euskal Herrian aurreko hiruhilekotik nabarmen egin du gora langabe kopuruak, 4.500 langabe gehiago, 124.400 langabe orotara.

Garbiñe Aranburuk adierazi du onartezina dela langileoi behin eta berriz eskatzea...

Naiz Irratian elkarrizketatu dute idazkari nagusia. Maiatzaren Lehenaren atarian hitz egin du, eta igandeko mobilizazioetan banaketa politiketan indarra jarriko dugula berretsi du.

Garbiñe Aranburu: “Beharrezkoa da birbanaketa-politikei buruzko eztabaida abiaraztea”

LABeko idazkari nagusia Radio Euskadiko "Boulevard" saioan elkarrizketatu dute, Maiatzaren Lehenaren bezperetan. Igandeko jardunaldiari dagokionez, sindikatuko ordezkariak adierazi du zaintza, enplegua eta aberastasuna banatzeko aldarria eramango dugula kalera.

Bat egiten dugu apirilaren 24an deitutako enpresa transnazionalen kontrako elkartasun feministaren...

Apirilaren 24an, berriz ere, feminismo antikapitalista, antirrazista eta antikoloniala eraikitzeko gure jarrera politikoa erakutsiko dugu, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren eskutik. Europan gerraren eta mugen industriaren aurka mobilizatuko gara. Salatu dezagun Europaren blindatzea eta ikusarazi ditzagun erresistentzia feministak.