2026-04-22
HomeEkintza SindikalaSan Juan de Dios ospitaleko langileak borrokan, hitzarmen duin baten alde

San Juan de Dios ospitaleko langileak borrokan, hitzarmen duin baten alde

Badira hilabete batzuk San Juan de Dios ospitaleko langileok hitzarmen duin baten alde mobilizatzen ari garela. Arrazoiak askotarikoak dira. Enpresako zuzendaritzari duela urtebete baino gehiago aurkeztutako plataforma hautsa hartzen ari da, haien ezaxolazko jarreraren ondorioz. Eta bitartean, langileon egoerak bere horretan jarraitzen du: lan baldintzak izoztuta, eros ahalmena galtzen eta gero eta prekarizatuago.

Nahiz eta Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak zati handi batean finantzatzen gaituzten, eta publikoa izan beharko lukeen zerbitzua eskaintzen ari garen, langileok pribatizazioaren ondorio prekarizatzaileak jasaten ari gara egunero. Honenbestez, garbi dugu gure helburua langile publikoen lan baldintzekiko ekiparazioa dela, eta jakitun gara bide zaila izango dela. Hala ere, etsi gabe jarraituko dugu.

Hamaika saiakera egin arren, gaur-gaurkoz mobilizatzen jarraitzea beste biderik ez dugu ikusten. Asteazkenero, ospitaleko atarian elkarretaratzeak egiten ari gara, lehenago Osasun Sailaren eta Foru Aldundiaren aurrean egin bezala.

Langileok hitzarmen eta lan baldintza duinak behar ditugu. Gaurtik aurrera, enpresako zuzendaritzari eskatzen diogu utz dezala gure eskubideekin merkadeatzeari eta ekin diezaiola benetako negoziazio bati.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek salatu du foru aldundiek erreferentziazko prezioen indizea argitaratzeko izan duten atzerapen bidegabea, eta adierazi du EAJren eta PSEren politikek etxebizitzaren negozioa elikatzen jarraitzen...

Sindikatuak azpimarratu du klase ertain deiturikoarentzat bideratutako politikek etxebizitzaren merkatua puzten jarraitzea eta gero eta herritar gehiago etxebizitza eskuratzeko aukeratik kanpo uztea besterik ez...

Maiatzaren Lehena: Gerraren eta bizitzaren garestitzearen aurrean, langileen aldeko politikak aldarrikatuko ditu LABek Nafarroan

Iruñerriko 100 ordezkarirekin batera eta joan den martxoaren 17ko Greba Orokorraren egun arrakastatsuaren ondoren, Imanol Karerra Nafarroako LABeko bozeramaileak nabarmendu du "Langileok eragin" lelopean...

Taupada-markagailuak erosteko ekarpen ekonomiko garrantzitsu batek amaiera bikaina eman dio LABen eta Euskadi-Cubaren elkartasun kanpainari

LAB sindikatuak Kubako osasun-sisteman inbertitzeko 150.000 euroko ekarpen partikularra jaso zuen. Izan ere, LABek, duela gutxi, uharterako funtsak eta osasun materiala biltzeko kanpaina bat...