2026-01-14
HomeEkintza SindikalaPasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.

Sei hilabeteko borroka prozesuaren ondoren —108 greba egun, mobilizazioak eta urtebete baino gehiagoko negoziazioak izan dira—, ELAk eta LABek lortu dute Pasaiako udalak herritarrei eskaintzen dien Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzen zati handi bat hobetzea.

Honek esan nahi du soldaten %30eko igoera, atseden-egun gehiago, gutxienez astean 25 orduko kontratuak… eta beste hobekuntza batzuk lizentziei eta plus batzuei dagokienez.

43 langileko kolektibo hau prekarietate- eta diskriminazio-egoeran zegoen, azpikontratazioaren ondorioz euren lan-baldintzak administrazioan kategoria bereko eginkizunak egiten dituzten langileenak baino askoz okerragoak zirelako.

Oso positiboki baloratzen dugu Pasaiako udalak feminizatua dagoen eta soldata-arrakala pairatzen duen sektore baten baldintzak hobetzeko egindako apustua; izan ere, honek beren lana duintzen du eta prekarietatea murrizten laguntzen du.

Zaintza lanaren garrantzia eta zentralitatea aldarrikatzen ditugu, eta zerbitzu hau ematen duten pertsona guztien —gehienak emakumeak— lan-baldintzak duintzeko beharra. Zentzu honetan, zerbitzuaren publifikazioaren alde lanean jarraitzeko gure borondatea adierazten dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Bizkaiko metalean eskubideak irabazteko plataforma aurkeztu du

LABek Bizkaiko metalaren hitzarmena negoziatzeko gure plataforma aurkeztu du. Hitzarmen horrek 59.000 langile baino gehiagori eragiten die eta Bizkaiko industriaren sektore garrantzitsuenetako baten gutxieneko...

Arabako Foru Aldundiak haurtzaroko eta emakumeentzako baliabideak narriatu ditu

LAB sindikatuak Gizarte Ongizaterako Foru Institutuaren (GOFE) erabakiek eragindako ziurgabetasuna, prekarizazioa eta aurreikuspen falta salatu ditu. Erabaki horiek Hazten eta Sortuleku baliabideei eragiten diete,...

Korrikarekin bat egitera eta lantokietan berau sustatzera dei egiten die LABek langileei

Erabateko inplikazioa izango du LABek Korrikan; besteak beste, herriz herri martxan jarritako Korrika batzordeetan, sail sindikalen kilometroen bidez eta hiriburuetako kilometro sindikaletan parte hartuz. Ttipi-ttapa,...