Bilatu
lortudugu - Buscar resultados
Ez bazaude ados emaitzekin, saiatu berriz
Borrokari esker, Bizkaiko ehun-merkataritzan aurre-akordioa #LortuDugu
Lau urteko negoziazioaren ondoren, 10 greba egunen eta hamaika mobilizazioaren ondoren, lortu dugu patronala mugitzea eta azkenean aurreakordio bat lortzea.
Saltoki Logistika Arabatik kaleratutako ordezkari bat berriz hartzea #LortuDugu
Jakin dugu Gasteizko Lan Arloko Epaitegiaren epaia, LABek Saltoki Logistika Araba enpresan duen ordezkaria kaleratzea bidegabea dela aitortzen duena, eta, beraz, berriro ere lanera eta langileen ordezkari lanak egitera bueltatu daiteke.
Laminaciones Arreguin lan hitzarmen berria #LortuDugu
14 urtez lan hitzarmenik gabe egon ondoren eta azkena sinatu zenetik 17 urte eta hainbat negoziazio saiakera igarota, enpresak eta batzordeak Laminaciones Arreguiko Arabako lantegietan lan hitzarmen berri bat izateko akordioa lortu dute.
Interpretazio eszenikoen sektorerako EAEko lehen hitzarmen autonomikoa sinatzea #LortuDugu
LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok, Euskal Aktoreen Batasuna sindikatuarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Interpretazio Eszenikoaren sektorerako lehen hitzarmena sinatu dugu. Hitzarmen berri hau sinatuta, orain arte araututa ez zegoen sektorea erregularizatzea lortu da.
Jazarpenagatik eta langile baten osotasun fisiko eta moralerako eskubidea urratzeagatik 28.533,67€ ordaintzera kondenatu dute...
Langile batek supermerkatu katearen Bilboko Alde Zaharreko dendako nagusiaren partetiklaneko jazarpena jasan zuen, eta epaiak dioen bezala, “ez zen portaera episodiko hutsa, baizik eta, duten garrantziagatik, langilearen baliabide psikiko eta psikologikoak urra ditzaketen jarduerak.
Aurreakordioa sinatu dugu Gipuzkoako gozogintzaren industria eta merkataritzako hitzarmenean #LortuDugu
Hitzarmen honen indarraldia 2019tik bukatuta zegoen eta gaurkoan sektoreko langileei egonkortasuna eman, eros ahalmena bermatu eta lan baldintzak hobetuko dizkien hitzarmenaren iraunaldia luzatzea lortu dugu, eta ultraktibitate mugagabearekin, gainera.
Vicarli Handlingeko greba %20ko soldata igoerak dituen hitzarmena eta kaleratuta zeuden 5 lankideak berriro...
9 eguneko grebaren ondoren, langileek aldeko %95eko babesa eman diote datozen 5 urteetan KPIa bermatzen duen eta lan baldintzak nabarmen hobetzen dituen akordioari.
Andoaingo TKE enpresan lanaldia murriztu eta baldintza ekonomikoak hobetuko dituen akordioa #LortuDugu
Borrokak merezi duela ikusi ahal izan dugu berriro. Izan ere, negoziaketa luzearen eta 4 greba egun egin ostean, Andoaingo TKE enpresan lanaldia murriztu eta baldintza ekonomikoak hobetuko dituen akordioa lortu du enpresa-batzordeak Andoaingo TKE enpresan.
#LortuDugu Lan Ikuskaritzak Bacalao Giraldo enpresari eskatzea Datorrena azpikontrata berea dela aitor dezan
Langileen legez kanpoko lagapen egoera argitara eman dugu. Izan ere, pasa den martxoaren 27an jakin genuen Lan Ikuskaritzak Bacalao Giraldo enpresari errekerimendu bat egin ziola Datorrenan lan egiten duten pertsonak bereak bezala aitortzeko, hori guztia LABek ekainean erregistratu zuen eskarian oinarrituta. Beraz, orain arte Kontserbei, erdi-kontserbei eta arrain- eta itsaski-gaziei buruzko Estatuko hitzarmeneko lan-baldintzekin azpikontratatu gisa jarduten zuten langileak Bacalao Giraldoren plantillako kide izango dira, eta bertan indarrean dauden itun eta akordioak aplikatu beharko zaizkie, horrela, egun jasotzen dutena baino %40 gehiago kobratzera pasako dira.