Bilatu
lortudugu - Buscar resultados
Ez bazaude ados emaitzekin, saiatu berriz
Sindikalki antolatzeko eskubidea ekarriko du Glovoko langileen lan harremanaren aitortzak, lan baldintzak duintzeko bidean...
Glovoko langileei ez ezik, plataforma baten bidez lan egiten duten langile guztiei ere mesede egingo dieten aldarrikapenak gorpuzteko aukera emango du Bilboko epaitegiaren epaiak. Lehen urratsa da kolektibo horiek duten babesgabetasun-egoera iraultzeko; lehen urratsa, langile-klasea sektore horietan sindikalki antolatu ahal izateko.
Bizkaiko Glovoko langileen lan harremanaren aitortza mugarri bat da, plataforma baten bidez lan egiten...
Bilboko 11. epaitegiak Bizkaiko ia 300 langileren lan-harremana aitortzen duen epaia eman du, eta Lan Ikuskaritzak ezarritako aldiak kotizatzera behartu du enpresa; 343.000 eurotik gora.
EAEko Auzitegi Nagusiaren PCB-ITPko kaleratzeen inguruko epaiak erakusten du enpresaren asmo bakarra langileen kontura...
Ezagutu dugun epaiak egiten duena LABek hasieratik defendatu duena frogatzea izan da, hau da, ez zegoela arrazoi justifikaturik 83 langile kaleratzeko. Kaleratze hauekin enpresak zuen asmo bakarra langileen kontura aberasten jarraitzea zela, covid-19a aitzakia moduan jarrita.
Huerta de Peralta enpresako greba bertan behera utzi dugu, zuzendaritzarekin akordio bat lortu eta...
Datozen maiatzaren 3an eta 5ean bi greba egun zeuden deituta, enpresak langileen gehiengoari egiten dion tratu txarra salatzeko eta langileen aldarrikapenak aintzat hartuko dituen eraginkortasun orokorreko itun baten alde egiteko.
Lanaldi partzialeko langileen 2019a baino lehenagoko pentsioak berriz kalkulatzeko atea ireki dugu #LortuDugu
2019a baino lehenago pentsioak erregularizatzeko eskatzen duen epaia helarazi berri du EAEko Auzitegi Nagusiak, LABek aurkeztutako erreklamazioak ontzat hartuz. Hortaz, Gizarte Segurantzari eskatu diogu epaia aintzat hartu eta langileen pentsioak ofizioz berrikus ditzala. Aldarri horrekin, mobilizazioa egin dugu Bilbon. Gizarte Segurantzaren egoitzan bertan.
Iruñeko Benecke Kaliko enpresan akordioa lortu dute, langileen borrokari esker #LortuDugu
Langileak joan den otsailaren 22az geroztik zeuden greba mugagabean, eta borroka dinamika bertan behera uztea erabaki dute, Landabengo industriagunean kokatua dagoen enpresaren zuzendaritzarekin akordioa lortu eta gero. 2022. urteko abenduaren 31 arte enplegua bermatzea adostu dute, besteak beste. Enpresa batzordeak, LABek buru, modu baikorrean baloratu du langileen batzarrak babestutako akordioa. "Borrokaren benetako fruitua ez da lortutako momentuko emaitza, erakutsitako batasuna baizik", adierazi du enpresa batzordeak, ohar batean.
“Langile bakar batek ere ez zuen lanera joan nahi” #LortuDugu
Beste hamaika enpresatako langileak bezala, Abadiñoko Transmisiones La Magdalenako (LAB 3, CCOO 1) langileek oso gaizki pasa zuten 2020ko martxo eta apirilean, COVIDaren kudeaketa dela eta. Lanera bueltarazi zituzten pandemiaren gogorrenean, ez jakintasun handiena zegoen unean. Patronal handien beharretara egindako irakurketak eta aholkuak egin zituzten publiko, bai Espainiako Lan Ministerioak zein Arantxa Tapiak. LABek salatu egin zuen egoera hori, Bilbon egindako agerraldian azaldu bezala. Epaia irabazi da, eta La Magdalenako gure delegatu Ander Ortuoste, Zigor Ena eta Iban Gallastegirekin hitz egiteko aprobetxatu dugu, haien balorazioaren berri izateko.
Lan Ikuskaritzak arrazoia eman digu, eta CLECE enpresa langileen heren bat baino gehiago finko...
LAB sindikatuak 2020ko abuztuaren 4an lege-iruzurreko kontratuak daudela zehaztuz egindako salaketaren ondoren, lan-ikuskaritzak arrazoia eman digu eta CLECE enpresa, martxoaren 15a baino lehen, lege-iruzurreko kontratuak dituzten 60 langile baino gehiago mugagabe egitera behartu du. Gainera, enpresari jakinarazi dio duela 20 urteko behin-behineko11 kontratu iruzurrean daudela. CLECE, Araban Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren zenbait lote kudeatzen dituen enpresetako bat da.
Auzitegi Gorenak arrazoia eman digu, Igorreko Kelvionek greba eskubidea urratu zuelako #LortuDugu
Kelviongo langileek 2018ko maiatzean eta ekainean 4 orduko lan-uzteak egin zituzten lankide baten kaleratzea salatzeko. Honen aurrean enpresak lantegiko hainbat bitarteko beste enpresa batera eraman zituen lanak bertan jarraitzeko asmoz. LAB sindikatuak irmoki salatu zuen greba eskubidearen urraketa hau, bai kalean ekintza sindikalaren bidez, bai epaitegietan. Orain jakin berri dugunez Espainiako Auzitegi Gorenak ekintza hau legez kontrakotzat jo du, Kelvion taldeak eskirolaje teknologikoa egin zuela ebatziz.