2024-07-25
HomeEkintza SindikalaBizkaiko ostalaritzako aurreakordioaren edukiak arriskuan, LAB estatalizazioaren kontrako borrokan berresten da

Bizkaiko ostalaritzako aurreakordioaren edukiak arriskuan, LAB estatalizazioaren kontrako borrokan berresten da

Bizkaiko Ostalarien Elkarteak aurreakordioan atzera egin du Espainiako estatuko AERM patronalak egindako inpugnazio mehatxuaren aurrean. Izan ere, azken honek Errestaurazio modernoa delakoa, ostalaritzako azpi-sektorerik prekarizatuena eta txirotuena, egungo baldintzetan mantendu nahi du. Aurreakordioari CCOOek emandako kolpearen ostean, honek beste labankada eman dio sektoreari.

2022an, ostalaritzako kate eta marka handiek (MCDonaldā€™s, Taco Bell, KFC, etab.) AsociaciĆ³n Empresarial Marcas de RestauraciĆ³n (AEMR) patronala sortu zuten, eta euren kateetan aplikatzeko hitzarmen estatal espezifikoa sinatu zuten CCOO eta UGT-rekin batera. Hitzarmen honen helburua enpresa hauek euren neurrira egindako lan araudia sortzea da, ostalaritzakoak baino baldintza eskasagoak aplikatu eta irabazi marjinak handitu ahal izateko. Lanaldi askoz altuagoa, Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren pareko ordainsariak, atseden gutxiago, plus negargarriak… Hitzarmen honek 140.000 langile inguru atera zituen ostalaritzako hitzarmen desberdinetatik eta beste honetara kondenatu.

Horrelako hitzarmen espezifikoak estatalizazio forma berri bat dira: herrialdeetako hitzarmen sektorialak gainditu eta enpresa zehatz batzuen neurrirako lan baldintzak arautzen dituzte estatu mailan, alfonbra gorria jartzen dieten sindikatuekin. Arropa eta zapaten eremuan ARTE patronala (Inditex, Primark, H&M…) egiten ari den jokaldi berbera da.

Bizkaiko ostalaritzako hitzarmen berriko negoziazioan, LAB sindikatuaren helburu nagusietako bat, sektoreko iruzurrak oztopatzeko neurriak lortzearekin batera, hitzarmen hau ostalaritzaren bazterretan prekarizatuen geratzen diren langileentzako babesgarri izan zedin da; bereziki riderrentzako eta Errestaurazio modernoaren baitako kateetako langileentzako. Eremu hauei dagokienez, lehenengoen kasuan erregulazioa falta da, eta bigarren kasuan hitzarmena estatala da eta, eta baldintzarik eskasenak eta abusu handienak jasaten dituzte. LABek azpimarratu du, gainera, hauek direla ostalaritzako jarduera arrazializatuenak, eta hori ez dela kasualitatea.

LAB bakarrik egon da mahaian estatalizazioaren kontrako borrokan: CCOO eta UGT Errestaurazio Modernoko Marken hitzarmenaren sinatzaileak dira eta ELAk albo batera begiratu du, akordioa baztertuz. Bide honetan, LABek etengabe ekarri ditu proposamenak mahaira eta hitzarmen hau soldata eguneratze huts bat baino gehiago izatea lortu du.

Bizkaiko negoziazio mahaian presente egon ez denez, AERM patronal estatalak burofax bidez hitzarmena inpugnatzeko mehatxua egin du legimitimitate falta argudiatuz. LAB sindikatuak hitzarmen honetan eta bide honetan sinisten du. Bestela, estatalizazioak eta kate handiek irabazten dute, eta langileok, galdu.

LABek salatzen du hau ez dela serioa: sindikatuek zein Ostalarien Elkarteak aurreakordio baten gainean lan egin dute, eta denek eduki dute testua aurrean edukiak ondo aztertu zein moldaketak egiteko.

Duela aste pare bat, CCOOk egin zuen atzera, inongo zentzurik ez zuten arrazoiekin. Hainbat edukirekin ezadostasunak agertzen zituzten, asteetan zehar horien inguruan mahaian ekarpenik egin ez zutenean. Euren arduragabekerian atzera egitea erabaki zutenerako, akordioa apurtuta zegoen, eta beraz, maiatzean soldatak igo ez izana izan zen lehen ondorioa. Bigarren ondorioa, patronalari atzera egiteko denbora eman izana izan da.

Orain, Bizkaiko Ostalarien Elkarteak egin du atzera, baina gaur ez dauka duela 3 aste ez zeukan informaziorik. AERM-ren mehatxuak eragindako beldurra da arrazoia, ez akordioaren edukia bera.

Blokeo honen aurrean, AERM ere mahaira deitu da, egon litezkeen legitimitate arazoak konpontzeko eta negoziazioarekin aurrera jarraitzeko. LABek ez daki ea patronal honek benetan duen mahaian parte hartzeko borondatea, ezta joatekotan zein jarrerarekin egingo duen ere, baina argi dauka bere interesak eta langileenak erabat kontrajarriak direla. Beraz, ziurgabetasun unea da oraingoa LABentzat: ez dago akordiorik, ez daki mahaia berrosatuko den, epe laburrean negoziazioak fruiturik emango duen… Edonola ere, LABek aurreakordioan bermatutako edukiak ez ditu auzitan jarriko, eta horiek bermatzeko borrokan jarraituko du.

LABek, duela hiru aste aurreakordio bat edukita, egoera honetaraino iritsi izanagatik haserrea eta amorrua adierazi du. Ostalaritzako langileek akordio bat behingoz lortzea merezi dute: 26.000 langileri aplikatzen zaie hitzarmen hau Bizkaian. 2020tik, ELA-CCOO-UGT eta patronalak sinatu zuten akordioa dela eta, soldatak izoztuta dauzkate. Iruzur eta abusuak etengabeak dira erregulazio eta kontrol falta direla eta. Hiru urte baino gehiago iraun du negoziazioak eta arazo horiei heltzen dien aurre-akordio bat zegoen itxita eta sinatuta.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere

LABek Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak langile publikoentzat (*) onartu berri duen %2ko soldata igoera salatzen du. Ikasturte honetan hiru greba eta hainbat mobilizazio egin ditugu soldata eta enplegua hemen erabakitzeko, bertan negoziatu eta adosteko. Hauek dira Jaurlaritzak agindutako azken neurriaren aurka azaltzen ditugun argudioak:

Prekaritateak dakarren lan segurtasun ezak hil egiten du

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko alderdi sindikal guztiak, ELA sindikatua izan ezik, pasa den uztailarean 10ean, IruƱean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (IruƱerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa helarazteko, gaur uztailak 24, elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan.
00:20:31

Osasun sistema publikoa indartzeko neurriak aurkeztu ditugu

Langileen gehiengorik gabe Osasun Itunik ez dago.