2026-04-16
HomeEkintza SindikalaOiongo kiroldegiko langileei zor dizkien soldatak ordaintzea eskatzen dio LABek Ocio Sport-i

Oiongo kiroldegiko langileei zor dizkien soldatak ordaintzea eskatzen dio LABek Ocio Sport-i

LAB sindikatutik gure gaitzespenik gogorrena adierazi nahi dugu Ocio Sport Riojako langileek bizi duten egoera kritikoaren aurrean, beren soldatak sistematikoki ez kobratzeari aurre egin behar baitiote.

Errealitate honek, onartezina izateaz gain, agerian uzten du zuzendaritzaren konpromiso falta larria enpresaren eguneroko funtzionamenduari eusten diotenekiko.

Nominak ez kobratzeak ziurgabetasuna, ezegonkortasun ekonomikoa eta ondoeza pertsonala sortzen badizkie ere, Oiongo Ocio Sport-eko langileek beren dedikazioa eta sakrifizioa erakusten jarraitzen dute, eta funtsezko zerbitzua eskaintzen diete erabiltzaileei.

LABetik salatu nahi dugu egoera hau Ocio Sporteko zuzendaritzaren kudeaketa arduragabe eta opakoaren emaitza dela. Langileei zor zaizkien soldatak kitatzeko berehalako neurriak hartzea eskatzen dugu.

Oiongo kirol-instalazioetako erabiltzaile guztiei eta, oro har, gizarteari dei egiten diegu justiziaren aldeko borroka honetara batzeko eta deituko diren hurrengo mobilizazioetan langileei babesa erakusteko.

El sindicato LAB está comprometido a defender los derechos laborales y a luchar por un entorno laboral justo y digno para todos y todas. Seguiremos presionando hasta que se resuelva la situación de los trabajadores y trabajadoras de las instalaciones de Oion.

LAB sindikatuaren konpromisoa da lan-eskubideak defendatzea eta lan-ingurune justu eta duin baten alde borrokatzea Presioa egiten jarraituko Oiongo instalazioetako langileen egoera konpondu arte.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Administrazioak aukerak ezarri behar ditu inork kalean lo egin beharrik izan ez dezan

Aranzadin baldintza penagarrietan bizi ziren dozenaka migratzaileren utzarazpena osatzeko, jarraipena eta laguntza egin behar da, inork kalean lo egin ez dezan bere borondatearen aurka....

Eredu baten porrota erakusten du elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko Eusko Jaurlaritzaren asmoak

LGS propioaren aldeko greba orokor arrakastatsutik hilabete eskasera eta Confebaskek negoziazioari atea itxi ondoren, gehiengo sindikala alboratuko duen eredu baztertzaile bat instituzionalizateko asmoa dago...

Hezkuntza publikoa euskalduntzeko baliabide gehigarriak LABek erakutsitako jarrera irmoarengatik adostu eta aplikatu ditu Hezkuntza Sailak, ez bere borondatez

Azken asteetan komunikabide desberdinen bidez Hezkuntza Sailak bere egin ditu hezkuntza publikoan euskara eta euskalduntzea indartzeko hainbat neurri, hala nola, EUSLE, HIPI edo Hizkuntza...