2024-04-19
HomeEkintza SindikalaLau greba egun egingo ditugu Nafarroako garbiketa sektorean

Lau greba egun egingo ditugu Nafarroako garbiketa sektorean

Nafarroako garbiketa sektoreko sindikatuok grebara deitu dugu apirilaren 13, 14, 15 eta 16rako, hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. Hainbat mobilizazio egin ditugu azken asteetan, eta orain borroka indartzea erabaki dugu LAB, ELA, CCOO, UGT eta Solidari sindikatuok.

Agerraldia egin dugu grebaren berri emateko, eta garbitzaileak funtsezkoak direla nabarmendu dugu, patronalak langile hauen lana aitortzen ez duen arren. Hitzarmen duin bat nahi dute, soldata igoko diena eta lanaldi partzialekin eta soldata-arrakalarekin amaituko duena. Aldarrikapen hauek aintzat hartzen ez badituzte, greba mugagabera jotzeko prest daudelña ohartarazi dute. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek ez du sinatu EAEko anbulantzietako aurreakordioa, hilabete luzetako borrokan planteatutako gutxieneko hobekuntzak ez baititu jasotzen

Anbulantzietako langileentzat Osakidetzako lankideekiko homologazioa eta soldataz haragoko bestelako hobekuntzak alde batera utzi dituzte azken asteetan LABi bizkar emanda aritu diren ELA, CCOO eta UGTk. LABek ez du sinatu aurreakordioa.

Patronalaren eta instituzioen utzikeriak dirauen bitartean prekaritateak hiltzen jarraitzen duela salatu dugu Gasteizen

Iragan asteburuan bi Euskal langileren heriotzen berri izan dugu, garraiolari bat Lleidan eta langile autonomo batena, Gasteizen. Gure elkartasuna eta besarkada beroena hurbilekoei.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak iragarritako Herri Ekimen Legegileari babesa adierazi dio LABek, gutxieneko pentsioak 1080 eurotara premiaz osagarritu daitezen

Atzo, apirilak 19, milaka euskal pentsiodun atera ziren kalera. Gasteizen egindako mobilizazioan, 1080 eurotako gutxieneko pentsioa behingoz berma dadin 170 udaletan baino gehiagotan aurkeztutako mozioak izan zituzten hizpide, baita horren segida izango den lantzen dabiltzan Legez besteko Proposamena ere. LABek mugimenduaren aldarriekin bat egiten du eta ekimen berri hau babesten duela adierazi du.