2025-07-10
HomeEkintza SindikalaLanpostuak bermatu artean borrokan jarraituko dugu Cementos Rezolan

Lanpostuak bermatu artean borrokan jarraituko dugu Cementos Rezolan

Goizean manifestazioa egin dugu Donostian, Antiguoko tuneletatik udaletxeraino, eta beste behin ere Enplegu Erregulazio Espedientearen bitartez enpresak lanpostuak suntsitzeko duen asmoari aurre egin diogu. Bada, badirudi greba mugagabean dauden langileen presioa hasia dela fruituak ematen, azken bileran kaleratzerik gabeko proposamena aurkezteko konpromisoa hartu baitu enpresak.

Hala ere, negoziazioek benetan aurrera egiten dutela ikusi artean mobilizazioekin eta grebarekin jarraituko dugu. Bihar, asteazkena, lehenik eta behin Añorgan egingo dugu manifestazioa, eta jarraian Heidelberg Materials enpresaren Arrigorriagako lantegira hurbilduko gara, bertako kideekin batera mobilizatuko garelarik. Etzi, berriz, kotxe karabana edota elkarretaratzeak egingo ditugu, eta egun horretan izango dugu hurrengo bilera enpresarekin.

LABetik langileen determinazioa eta indarra azpimarratu nahi ditugu, grebaren bueltan eginiko ekimenetan parte-hartzea esanguratsua baita oso, eta plantilla argi uzten ari da ez dagoela inposizioen aurrean amore emateko prest.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Patronalak mahaia blokeatzen jarraitzen du eta hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteari uko egiten dio

AISA patronalak berriro erakutsi du mahai negoziatzailean ez duela lan-baldintzak hobetzeko borondaterik. Jarrera horren aurrean, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek datozen egunetan izango...

CAFeko hainbat enpresa batzordek Israelekin harreman komertzialak amaitzeko eskatu diote zuzendaritzari

CAF Beasain, CAF Irun, CAF Power & Automation, Trenasa, CAF signalling Amorebieta, CAF TE Tailerrak eta Rail Line y Geminys enpresetako batzordeekherri palestinarrarekiko elkartasuna berretsi dute, eta nazioarteko legeria errespetatzeko, giza eskubideak ez urratzeko eta Israelekin harreman komertzialak eteteko eskatu diote zuzendaritzari. LABek guztiz babesten du enpresa batzorde hauen iniziatiba.

Banketxeei eta eraikuntza enpresei diru publikoz laguntzea etxebizitza politika okerra dela salatu du LABek

Gaur, EAJren iniziatibaz, etxebizitzak erosteko abalen lerroa onartzekoa da Eusko Jaurlaritza. LABek dekretua bertan behera uzteko alegazioak egin dizkio, 2015eko Etxebizitza Legea urratzen duela...