2026-04-16
HomeEkintza SindikalaLAB sindikatuak enpresei soldata igoeren inguruan gezurretan aritzea leporatu die, eta martxoaren...

LAB sindikatuak enpresei soldata igoeren inguruan gezurretan aritzea leporatu die, eta martxoaren 10, 11 eta 12an jangelak hustera deitu du

LAB sindikatuak gezurtatu egin ditu enpresek jangeletako ustezko soldata igoeren inguruan zabaldutako azken informazioak.

Igoera horiek ez dira egungo negoziazioaren parte, nahitaez bete beharreko soldata-igoerak baitira, lan-kontratudun langileentzat eta funtzionarioentzat dagoeneko hitzartuta daudenak. Negoziazioaren lorpen gisa aurkeztea iritzi publikoa eta langileak manipulatzeko modu bat da.

LABek salatu du enpresek langileen soldata parekatzetik aldentzen saiatzen ari direla, Hezkuntza Sailak horretarako bideratzen duen diru partidaz baliatzen diren bitartean. Diru publikoa langileen baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko balio beharko lukeena eta, hala ere, enpresak beren mesedetan erabiltzen ari direna.

Egoera horri gutxieneko zerbitzu batzuk gehitu behar zaizkio, LABek gehiegizkotzat jotzen dituenak, kontuan izanik jangela ez dela funtsezko zerbitzu bat. Gainera, familien eta ikastetxeen artean nahasmena sortzen ari dela salatu dute etxetik janaria eramateko aukeraren inguruan, araudiak berak debekatzen duenean.

Egoera honen aurrean, LABek mobilizaziorako dei argia egiten du: “Eskoletako jantokiak hustu eta kaleak betetzeko unea da” martxoaren 10, 11 eta 12an.

Datorren astelehenean negoziazio-mahai berri bat egongo da, baina enpresek ez dute baieztatu ere egin joango direnik, joan den martxoaren 4an negoziazioa utzi eta gero, joan den azaroan izan zuten jarrera errepikatuz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek CAFeko zuzendaritzari enpresa taldean abian dauden negoziaketa kolektiboak bideratzeko exijitu dio

CAFek 2025ean berriro irabazi milioidunak izan ditu, baina horrek ez du islarik izan langileen lan baldintzetan. Horregatik, lan baldintzak hobetu eta bateratzeko eskatu dio...

Arabako Foru Aldundiaren immobilismoak kalera irtetera behartu ditu langileak

Azken mobilizazioak eta gero, Lanuzte partzialak egiten ari dira Arabako Foru Aldundian, gehiengo sindikalak deituta (Ela, LAB, UGT). Apirilaren 15ean eta 22an eta maiatzaren...

Administrazioak aukerak ezarri behar ditu inork kalean lo egin beharrik izan ez dezan

Aranzadin baldintza penagarrietan bizi ziren dozenaka migratzaileren utzarazpena osatzeko, jarraipena eta laguntza egin behar da, inork kalean lo egin ez dezan bere borondatearen aurka....