2026-01-14
HomeEkintza SindikalaLAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan. 

LAB sindikatua sektoreko langileekin batera azken 6 urteetan kalean eta lan zentroetan borrokan egon da, borroka luze eta nekeza izan da, eta horregatik jaso berri dugun proposamen berri honen inguruan, gure oinarri militanteekin batzarra egingo dugu gaur. Izan ere, LABek aldarrikapen asko mahai negoziatzailean zein kaleetan defendatu ditu, eta ezin besteko agentea izan da borroka hau aurrera eramateko. Horregatik, borroka honek merezi duen itxiera bermatu behar dugu eta jasotako eskaintza hau nahikoa den baloratu behar dugu. 

LABek gogorarazi nahi du, jasotako proposamena sektoreko langileek egindako borroka eredugarriaren ondorioa dela, beraz garaipena beraiena da. Harritu gaitu sindikatu batek jada akordioa iragartzea, langileekin eta LABekin duen elkarlana errespetatu gabe.

Gure militantziarekin eta langileekin proposamena landu ostean, LABek goizean zehar iragarriko du bere posizioa. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako Foru Aldundiak haurtzaroko eta emakumeentzako baliabideak narriatu ditu

LAB sindikatuak Gizarte Ongizaterako Foru Institutuaren (GOFE) erabakiek eragindako ziurgabetasuna, prekarizazioa eta aurreikuspen falta salatu ditu. Erabaki horiek Hazten eta Sortuleku baliabideei eragiten diete,...

Korrikarekin bat egitera eta lantokietan berau sustatzera dei egiten die LABek langileei

Erabateko inplikazioa izango du LABek Korrikan; besteak beste, herriz herri martxan jarritako Korrika batzordeetan, sail sindikalen kilometroen bidez eta hiriburuetako kilometro sindikaletan parte hartuz. Ttipi-ttapa,...

LABek Venezuelako kontsulatuarekin bilera egin du Donostian

LAB sindikatuak Venezuelaren aurkako eraso militarra, AEBen esku hartze inperialista eta Nicolas Maduroren bahiketa salatu ditu, eta Venezuelako herriarekiko elkartasuna berretsi du. LAB sindikatuak bilera...