2024-03-29
HomeEkintza PolitikoaIndarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa ari gara aurkezten

Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa ari gara aurkezten

Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa aurkezten ari gara herrialdez herrialde, militantziaren aurrean. Gasteizen eta Donostian egindako aurkezpenen ondoren, urtarrilaren 20an eta 21ean Gernikan eta Iruñean egingo ditugu saioak, Bizkaiko eta Nafarroako kideei zuzenduta, hurrenez hurren. Klabe eraldatzaile eta erreparatzaileetan oinarrituta dago osatutako protokoloa, sindikatuaren estrategia feminista eta berau garatzeko martxan dugun Plan Feministaren logikaren baitako bitarteko gisa.

Donostiako aurkezpena.

Hain zuzen ere, gaurko errealitatetik abiaturik lagunduko digun tresna da, baliagarria eta praktikoa izateko xedearekin. LABen komunitatearen baitan eman daitezkeen indarkeria matxista kasuen aurrean, kudeaketa koherente eta kolektiboa gauzatzen lagunduko digu, baita prebentzioa, trebakuntza eta gogoeta kolektiboari heltzeko aukera eskaini ere.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

0-3 urtekoen zikloko sindikatuak berriz mobilizatu dira, Hezkuntza Departamentuari eskatzeko behingoz har dezan alor honetako ardura

Nafarroako 0-3 hezkuntza zikloko sindikatu guztiek (LAB, ELA, STEILAS, AFAPNA, UGT eta CCOO) elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Hezkuntza Departamentuaren egoitza nagusiaren parean, Gobernuak ziklo honi dagokionez erakusten duen jarrera axolagabea salatzeko. Ildo berean, apirilaren 11n manifestazioa eginen dutela iragarri dute, Departamentuaren egoitzatik 17:30ean abiatuko dena.

Grebak Arabako aisialdi hezitzailea eta animazio soziokulturalean apirilaren 2a eta 4an, hitzarmenaren negoziazioan akordiorik ez dagoelako

Agerraldia egin dute gaur Gasteizen sektoreko langileek bi greba egunak iragartzeko. Hitzarmen duinik ez badago, zerbitzurik ez dela egongo adierazi dute.

Iruñeko eremu urdinean jarduera ia geldirik egon da grebaren hiru egunetan

Enpresa Batzordeak (LAB, ELA, UGT eta CCOO) astelehenetik egiten ari den grebaren balorazio positiboa egin du, eta ohartarazi du Dornierrek ez badu aurrerapausorik ematen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren negoziazioan, mobilizazioekin jarraituko dutela.