2025-01-25
HomeEkintza SindikalaIa 100 langile migratu eta arrazializaturi eman diegu prestakuntza lan-eskubideen eta antolaketa...

Ia 100 langile migratu eta arrazializaturi eman diegu prestakuntza lan-eskubideen eta antolaketa kolektiboaren inguruan

Urrian eta azaroan, ikastaroak egin ditu LABek Azkoien, Bilbo, Gasteiz eta Ondarroan.

LABen, langile migratu eta arrazializatuen ekarpenaren aitortzatik abiatzen gara, ez bakarrik Euskal Herriko ekonomian, baita sare sozial eta politikoan ere. Sindikatu gisa, lanean jarraitzen dugu langile horientzat ere tresna erabilgarria izateko.

Eta norabide horretan, urrats zehatzak ematen ari gara, praktikatik abiatuta arrazakeriaren aurkako gure sindikalismoa eraikiz.

2024 amaierara iritsi gara, eta modu positiboan itxi dugu Hego Euskal Herriko hiriburu eta herrietan garatu dugun prestakuntza-ziklo bat, 90 langile migratu eta arrazializaturen parte-hartzea izan duena.

Abya Yala, Afrika eta Ekialdeko Europako hainbat jatorri geografikotatik etorriak, eta hainbat lan-sektoretan ari dira, hala nola garbiketan, etxeko lanetan, ostalaritzan, merkataritzan, eraikuntzan, muntaketan, logistikan eta banaketan, nekazaritza eta abeltzaintzan, elikagaigintzan, arrantzan, garbitegietan edo top manta-n. Eta LABen eman ditugun ikastaroei esker, beren lan-eskubideak ezagutu eta kolektiboki antolatzen hasi ahal izan dira.

Arrazakeria laboralaren aurrean, arrazakeriaren aurkako ekintza sindikala. Arrazismoaren aurkako gure sindikalismoan eskaintzen diegu langileei faxismoaren aurreko antidoto gisa.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

50 eragile politiko, sozial eta sindikalek bat egin dugu “J’accuse” kanpainarekin eta igande honetan Irunen hasiko den mobilizaziorako deia luzatu dugu

Migrazio politika arrazista eta hiltzaileak salatu eta korrikaren egunean migrazio prozesuan ziren 36 lagunekin muga pasatzegatik epaituko dituzten ekintzaileen kargugabetzea aldarrikapena sostengatzen dugu eragileok. Kanpainaren finantziaziorako diru bilketa hasiko dugu, manifestazioan bertan eta baita crowfounding-aren bidez.

LABek erabakitzeko ahalmena eskatu du Madrilgo pentsioen errebalorizazioaren derogazioaren aurrean

Pentsioak eta soldatak bereizi ezin diren eskubideak dira. Beraz, funtsezkoa da pentsioek erreferentzia gisa izatea eta pertsonak bizi diren eta lan egiten duten lekuaren baldintzekin bat datorren LGS batekin parekatuta egotea. LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek LGS propioa lortzeko bide bat hasi dugu, eta LAB sindikatuak bat egiten du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bultzatutako Herri Ekimen Legegilearekin, pentsio duinak bermatuko dituen egiturazko osagarri bat lortzeko.

Ez dugu Arabako Kirol Jardueretako aurreakordioa sinatu, eros-ahalmena bermatzen ez duelako

Deitoratu dugu akordio hobea lortzeko ekintza sindikalaren ziklo bat egin ez izana.