2024-07-25
HomeEkintza SindikalaHezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko...

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

Bada, hezkuntza publikoko kolektibo prekarizatu eta feminizatuetan, Sukalde eta Garbiketan, Haurreskolak Partzuergoan eta Heziketa Berezian, Hezkuntza Saila luzamenduetan ibili zen eta legegintzaldia bere konpromisoak bete gabe amaitu zituen. Hori dela eta, ekainaren 17an mobilizazioa egin genuen eta sortuko zen Jaurlaritzako gobernu berriari zein Hezkuntza Sailari eskatu genien akordio laboralean jasotako eta negoziazio mahaietan landu eta aurreratu ziren edukietan sakontzen jarraitzeko eta eremu bakoitzeko hitzarmenen negoziazioaren alde egiteko.

Ekainaren 25ean Hezkuntza Sailburu berriak bere kargua hartu zuen eta saila martxan da. Beraz, gaur Donostian eginiko mobilizazioaren bitartez, eskatu diogu lehenbailehen eta ikasturtea bukatu aurretik deitu ditzala ahaztuenak diren Sukalde eta Garbiketako lan-hitzarmen mahaia eta Haurreskolak Partzuergokoa. Heziketa Berezian, azkenik, atzo bidali ziguten sindikatuei lan-hitzarmenaren azken proposamena, eta datozen egunetan lan-hitzarmena ixteko mahaia deituko da.

Haurreskolak Partzuergoaren kasuan, urtarriletik maiatza bitarte negoziatzen ibili ondoren, maiatzaren 8an burutu zen azken negoziazio mahaia. Bertan aurkeztu zen azken zirriborro proposamenari sindikatuok gure iritzia helarazi eta azken ekarpenak egiteko data finkatu zen. Maiatzaren 22an bidali genizkion erantzunak gerenteari, eta geroztik ez dugu erantzunik jaso. Orduz geroztik hilabete eta aste bat daramaguHezkuntza Sailaren erantzunaren zain eta prozesua bukatzeko mahai-negoziatzailea deitzea eta sindikatuekin azken ekarpenak adostea besterik ez da falta.

Sukalde eta Garbiketako negoziazioak, berriz, irailean hasi ziren, eta hainbat geldialdi izan dituzte; besteak beste, estabilizazio prozesuak tarteko. Oraindik orain, mahai-negoziatzaile honetan lan-hitzarmen berriaren proposamen integrala aurkeztu gabe dauka administrazioak. LABetik askotan adierazi diogu sailari langile kolektibo ezberdinetan batera egin beharreko negoziazioak zirela akordio laboralean adostutakoak, edo, bestela, kolektibo honen proposamenak lehenago izan behar genituela. Izan ere, lan-baldintza prekarioagoak dituzten langileak dira eta, gainera, ikusezin bihurtuak.

Hortaz, askotariko mobilizazio eta ekimenen bidez esan izan dugun bezala, osatu berri den Hezkuntza Sail berriari eta bertako sailburu den BegoƱa Pedrosari zera eskatzen diogu LABetik: ikasturtea bukatu aurretik, akordio laboralean jaso zuten eta orain arte mahai negoziatzaileetan aurreratu diren edukietan sakontzen jarraitu eta eremu bakoitzeko hitzarmenen negoziazioaren alde egin dezala.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere

LABek Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak langile publikoentzat (*) onartu berri duen %2ko soldata igoera salatzen du. Ikasturte honetan hiru greba eta hainbat mobilizazio egin ditugu soldata eta enplegua hemen erabakitzeko, bertan negoziatu eta adosteko. Hauek dira Jaurlaritzak agindutako azken neurriaren aurka azaltzen ditugun argudioak:

Prekaritateak dakarren lan segurtasun ezak hil egiten du

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko alderdi sindikal guztiak, ELA sindikatua izan ezik, pasa den uztailarean 10ean, IruƱean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (IruƱerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa helarazteko, gaur uztailak 24, elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan.
00:20:31

Osasun sistema publikoa indartzeko neurriak aurkeztu ditugu

Langileen gehiengorik gabe Osasun Itunik ez dago.