2025-07-15
HomeEkintza SindikalaHedatzen patronalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenean jasotakoa betetzeko...

Hedatzen patronalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenean jasotakoa betetzeko exijitzen diegu

Gaurko egunerako ordainduta beharko lukete soldata igoerak eta atzerapenak, baina ez da hala gertatu.

2024ko apirilaren 15ean argitaratu zen Gipuzkoako Boletin Ofizialean Eskuhartze sozialeko IV. Gipuzkoako hitzarmena. Oraindik eta atzerago begiratuz, hainbat hilabetetako negoziaketek, buruhausteek, tentsioek, haserreek, mobilizazioek eta langile nahiz sindikatuen elkarlanaren ondorioz patronalarekin akordioa erdietsi zen aurtengo udaberrian.

Gaur betetzen dira hiru hilabete ordutik. Gaurko egunerako, esku-hartze sozialeko IV. hitzarmenean aurreikusten diren soldata igoerek eta atzerapenen ordainketek eguneraturik beharko lukete entitate guztietan eta langile guztientzat. Eta hau ez da horrela.

Hala, LABek salatu du ez patronalak eta ez Gipuzkoako Foru Aldundiak ez dutela adosturikoa bete. Biak ala biak dira, hein berean, egoera honen errudun. Batzuk hitzarmenaren sinatzaile bezala eta besteak zerbitzuaren arduradun gisa. Eta, nola ez, kaltetuak langileak eta erabiltzaileak dira, beti bezala.

LAB sindikatuak gogorarazi du akordioak betetzeko daudela eta patronalari zein Gipuzkoako Foru Aldundiari exijitu die lehenbailehen bete dezatela hitzartutakoa. Hala izan ezean bestelako neurriak hartuko dituztela jakinarazi du sindikatuak.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eusko Jaurlaritzak proposatutako gutxieneko soldata ez da nahikoa; Euskal Herriak bere gutxieneko soldata propioa behar du, duina eta langile guztientzat izango dena

Gaur jakin dugunez, Eusko Jaurlaritzak gutxieneko soldata propioaren inguruko azterketa bat aurkeztu du elkarrizketa sozialeko mahaian. ELA eta LAB sindikatuok ez dugu marko horretan...

Pasaiako etxez etxeko langileek elkarretaratzea egin dute enpresaren jarrera salatzeko

Pasaiako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute enpresaren jarrera salatzeko. Hilebeteetako negoziazioen ondoren, Pasaiako Udalak langileen lan baldintzak hobetzeko asmoa azaldu du,...

LABek Hezkuntza publikoan Jaurlaritzaren bete gabekoak salatu ditu

Hurrengo ikasturtea baliabide nahikorik gabe hasiko da hezkuntza publikoan.