2026-02-17
HomeEkintza SindikalaGreba hasi dute Bilboko Argiterian: prekaritatearen aurkako borrokan, hitzarmen duin baten alde

Greba hasi dute Bilboko Argiterian: prekaritatearen aurkako borrokan, hitzarmen duin baten alde

Gaur, uztailaren 14an, abiatu da Bilboko argiteriaren mantentze lanetako langileen lehen greba eguna. Guztira, sei greba egun deitu dituzte LAB eta ELA sindikatuek, sektorean prekaritateari aurre egiteko eta aberastasuna banatuko duen hitzarmen baten alde.

Bilboko argiteria-zerbitzuan ari diren langileek greba abiatu dute gaur, uztailaren 14an. Emartin Facilities enpresaren azpikontrata bidez diharduten langile hauek guztira sei greba egun egingo dituzte uztailean eta abuztuan: uztailaren 14, 18, 21, 24, 28an eta abuztuaren 1ean.

Greba-deialdia LAB eta ELA sindikatuek egin dute, plantillako ordezkaritza osoa osatzen dutenek, eta helburu nagusitzat dute hitzarmen berri bat adostea, 2021eko 95 eguneko grebaren ondorioz lortutako akordioa berrituz. Gaur egun, ordea, negoziazioa guztiz blokeatuta dago, eta langileek ez dute enpresaren aldetik benetako borondaterik sumatu.

Azpimarratzekoa da Emartin Facilities enpresaren jarrera, baina LABek salatu nahi du Bilboko Udalaren erantzukizuna ere ezin dela ezkutatu. Azpikontrata bidezko zerbitzu baten arduraduna izanik, Udalak ez du inolako ardurarik hartzen langileen lan baldintza prekarioen aurrean.

Egoerak bere horretan jarraitzen badu eta akordiorik ez badago, gatazka areagotu egingo da eta zuzenean eragingo dio Bilboko Aste Nagusiko prestaketa lanen antolakuntzari.

Datozen egunotan mobilizazioak egingo dira, eta ostiralean, uztailaren 18an, elkarretaratzea egingo da Bilboko udaletxearen aurrean. 12:00etan, gainera, langileek eta sindikatuek prentsaurrekoa eskainiko dute hedabideen aurrean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

FVEMek lan eskubideetan murrizketak eta atzerapenak jarri ditu mahai gainean Bizkaiko metalaren negoziazioan

Gaur Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren hirugarren bilera egin da, eta FVEM patronalak aurrez ohartarazi duguna baieztatu du: ez du sektoreko langileen lan-baldintzetan hobekuntzak negoziatzeko...

Enpresek 461 milioi euroko mozkinak ateratzen dituzteĀ 1.500 euroz azpiko soldatekin

Bost langiletik batek 1.500 euroz azpiko soldata du Hego Euskal Herrian, eta azken 15 urteetan 3 puntu jaitsi da soldatek Barne Produktu Gordinean duten...

LABek Gipuzkoako helduen egoitzetako egoera salatzeaz gain, antolatzeko eta mobilizatzeko beharra azpimarratu, eta elkarlanean aritzeko deia luzatzen du

Gipuzkoako helduen egoitzetako langileon egoeraz eta oro har sektore osoaren errealitatearen inguruan, honakoa adierazi nahi du LAB sindikatuak: Herrialdeko hitzarmenaren negoziazio erreala aldarrikatzen dugu. Sektoreak...