2026-07-21
HomeEkintza SindikalaGipuzkoako altzarigintzako hitzarmen berriak ez dio erantzuten sektorea egurgintzarekin parekatzeko eskariari

Gipuzkoako altzarigintzako hitzarmen berriak ez dio erantzuten sektorea egurgintzarekin parekatzeko eskariari

Gaur 2001 urtetik berritu gabe zegoen altzarigintzako hitzarmena adostu da, baina LABek ez du sinatu, funtsezkotzat dugun eskakizuna kanpo geratu delako.

Honako hauek dira hitzarmen berriak jasotzen dituenak:

  • Indarraldia 2026-2028
  • Soldata igoerak: Taulen eguneraketa 2001-2025 eta indarraldiko urte bakoitzerako KPI.
  • Plusen eguneraketa soldaten igoera berdinarekin.
  • Lanaldi murrizketa (ordutan): 2026an 1761 (murrizketarik ez); 2027an 1743 (-18); 2028an 1725 (-18)
  • Distantzia plusa 10 km-ra igotzea.
  • 20 artikuluko orduen errekuperazioa hurrengo urteko maiatzera luzatzea.

LABen ustez hitzarmena berreskuratzea garrantzitsua den arren, sektore hau egurgintzako sektorearekin parekatzea, bi hitzarmenak batuz, ezinbestekoa da. Hain sektore txikiak izanik indar gehiago edukiko genuke errealitatean bereiztea oso zailak diren egurgintzako eta altzarigintzako hitzarmenak berritzeko garaian. Gainera, ez da onargarria lan berdina egiten duten langileek lan baldintza ezberdinak edukitzea bi hitzarmenak bereiztuta egotearen ondorioz.

Hitzarmenak batzea borondate kontua besterik ez da, bien iraunaldiak bateratu ezkero elkarrekin negoziatzeko proposamena izan da LABek uneoro mahai gainean jarri duena. Baina ez patronalak ezta sektorean gehiengo absolutua duen sindikatuak ere ez dute aintzat hartu eskaera. Eta nahiz eta eremua berreskuratzea garrantzitsua den praktikan langileentzat aurrera pauso oso mugatuak dituen hitzarmena sinatzea lehenetsi dute.

LABen argi daukagu, bi sektoreetako langileen ondoan jarraituko dugu bi hitzarmenak bateratu eta lan baldintza duinak bermatu arte.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz negoziatu ahal izateko plana eskatu diogu Lan Harremanen Kontseiluari

LAB EAEko Lan Harremanen Kontseiluarekin (LHK) bildu da negoziazio kolektiboan euskarak izan behar duen presentziaz eta erabileraz aritzeko. Bileran, sindikatuak berretsi du euskarak lan harremanetan eta negoziazio kolektiboan urrats sendoak egin behar dituela, eta horretarako neurri zehatzak hartzea ezinbestekoa dela.

Osakidetzako mahai sektorialetik altxatu gara, Euskadiko Sendagileen Sindikatuarekin egindako isilpeko negoziazioaren aurrean

LABen uste dugu langile kolektibo guztien ahotsa entzun behar dela, eta negoziazio kolektiboa ezin dela sindikatu edo kolektibo bakar baten eta administrazioaren arteko aldebiko harremanera mugatu. Udazkenean, lan baldintzak hobetzeko eta osasun zerbitzua indartzeko mobilizazio dinamika bultzatuko dugu.

Primafriok greba eskubidea urratzen segitzen du

Atzo, Arabako PRIMAFRIO enpresan bigarren lanuzte deialdia gauzatu zen. Aurrekoan bezala, enpresak berriro ere greba batzordeari lan zentrora sartzea debekatu zion, greba eskubidea urratuz...