2026-03-07
HomeEkintza SindikalaGardentasuna eta langileen parte hartzea eskatu ditu LABek Goieki bultzatzen ari den...

Gardentasuna eta langileen parte hartzea eskatu ditu LABek Goieki bultzatzen ari den biometano plantaren proiektuan

Azken hilabeteetan, LABek Goieki (Goierriko Garapen Agentzia) eskualdean bultzatzen ari den biometano plantari buruzko proiektua ezagutu du. Olaberriako Arcelor Mittal enpresak eta Beasaingo CAFek duten energia kontsumoarekin lotutako proiektua da. Horregatik, enpresa horietako bere ordezkari sindikalekin batera lan egin du LABek, eta proiektuari buruzko informazioa eskatu du, bai prozesu produktiboetan duen integrazio teknologikoari buruz, eta baita enpresetako lanaren antolaketaren inguruan izan ditzakeen ondorio posibleei buruz ere.

Proiektuaren deskribapenak gas fosilaren erabileraren zati bat biometanoagatik ordezkatzea aurreikusten du bi fabriketan. Horrek aurrerapena ekarriko luke industria horien deskarbonizazioan, nahiz eta oraindik partziala izan; bereziki, Olaberriako ArcelorMittal kasuan. Hala ere, kezka iturri diren elementuak daude. Plantak funtzionatzeko behar duen materia organikoaren bolumenak askogatik gainditzen ditu eskualdeko abeltzaintza eta hiri hondakinak. Beraz, kopuru horiek dozenaka kilometrora dauden beste leku batzuetatik ekarri beharko lirateke. Horrekin batera, prozesuaren amaieran sortuko diren hondakinen bolumena ezingo luke eskualdeko lurraldeak xurgatu. Horrek proiektu osoari buruzko eztabaida irekia eta gardena izatea eskatzen du. Prentsan edo bilera batzuetan jasotako zenbait informaziok ez dute elementu horietako bat bera ere jasotzen.

LABek uste du trantsizio ekosoziala planifikazioarekin eta langileen parte hartze demokratikoarekin egin behar dela. Industriak duen eraldaketa energetikoa gatazka sindikalaren espazio gisa ikusten du LABek. Dimentsio honetako proiektuak modu gardenean aurkeztu behar zaizkie eskualde osoari eta zuzenean horien eraginpean dauden langileei. Horregatik, hurrengo pausoak ezin dira informazio partzialekin eman. Maila instituzionalean zein lan zentroetan, proiektuari buruzko informazio eta eztabaida kolektiborako espazioak ireki behar dira. Bi kasuetan langileen parte hartze loteslea aitortu behar da. Horrela, eskualdearen etorkizuna, bere enplegu industriala eta trantsizio ekosoziala lehiatu ahal izango ditugu. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak enpresei soldata igoeren inguruan gezurretan aritzea leporatu die, eta martxoaren 10, 11 eta 12an jangelak hustera deitu du

LAB sindikatuak gezurtatu egin ditu enpresek jangeletako ustezko soldata igoeren inguruan zabaldutako azken informazioak. Igoera horiek ez dira egungo negoziazioaren parte, nahitaez bete beharreko soldata-igoerak...

Dulantziko RTA (Revestimientos de tuberia y accesorios, S.L) enpresako langileek planto egin dute azken lan istripuaren aurrean eta segurtasun neurri errealak exijitu dituzte

RTA enpresako langileek gaur planto egin dute azken asteetan eman diren istripuen harira. 2026An iada 3 istripu eman dira. Datu horrek agerian uzten du...

LABek salatu du ez dagoela arrazoirik altzairutegia ixteko, ezta Tubos Reunidosen enplegu-erregulazioko espedientea aplikatzeko ere, eta ohartarazi du gatazkak kontsultalditik harago jarraituko duela

Tubos Reunidosek planteatutako EEEaren kontsultaldiaren azken bileratik egun gutxira, LABek argi eta garbi berresten du ez dagoela altzairutegia ixtea edo 301 lanpostu suntsitzea justifikatzen...