2026-03-07
HomeEkintza SindikalaEstatalizazioa lan baldintzak prekarizatzeko tresna dela salatu, eta greba orokorrerako deia berretsi...

Estatalizazioa lan baldintzak prekarizatzeko tresna dela salatu, eta greba orokorrerako deia berretsi du LABek

Gaur, hitzarmen estatalak aplikatzen dizkieten langileek kaleak hartu dituzte. Hego Euskal Herriko hiriburuetan ekintza bana egin dute, euren lan baldintzak hemen erabaki nahi dituztela aldarrikatzeko eta martxoaren 17ko greba orokorrera dei egiteko.

Telemarketineko langileak, biltegi handietakoak, Mercadonakoak, Díakoak, McDonaldsekoak, KFCkoak… Guztiek dute komunean gauza bat: euren lan baldintzak Espainiako Estatuan arautzen dituztela, eta hori baliatzen dutela euren lan baldintzak prekarizatzeko. Izan ere, Euskal Herrian dagoen indar korrelazioa indargabetu, eta Espainiako markoan arautzen dituzte langile horien lan baldintzak, hemengo errealitatetik oso urrun. EAEn, esaterako, hitzarmena indarrean duten langileen %30ek lan harremanak estatalizatuta dituzte, eta hitzarmen estatatalen soldatak bertako hitzarmenenak baino apalagoak dira. 

Gainera, ez da kasualitatea sektore eta enpresa horietan lan egiten dutenen gehiengoa emakumeak, arrazializatuak edo migratuak izatea. Gutxiago merezi balute bezala da, gutxiagorekin bizi ahalko balute bezala.

Azkenaldian, gainera, patronal estatalak sektore berriak asmatzen dihardu, estatalizazioa gauzatzeko beste modu bat mahaigaineratuz. Restauracion Moderna eta Arte sektoreak dira horren adibide, enpresa konkretu batzuentzat ad hoc sorturiko hitzarmenak. Horrela, McDonalds, KFC eta Goiko bezalako enpresek ez dute ostalaritzako herrialdeko hitzarmena aplikatzeko beharrik, eta, hala, langileek baldintza askoz okerragoak izango dituzte Euskal Herrian ostalaritzan jarduten duten gainerako langileekin alderatuta. 

Espainiako Estatuko hitzarmen gehienen soldatak 1.500 euroko LGSren oso azpitik daude: saltoki handien hitzarmenean %18 beherago; telemarketinean, %26; ileapaindegietan, %13; gimnasioetan, %23; birziklapenean, %21; errestaurazio modernoan, %31; uren zikloan, %10… Enpresa hitzarmenek funtzio berbera betetzen dute: Mercadonan %10 txikiagoa da soldata; Lidlen, %5 txikiagoa; Carrefourren, %26 txikiagoa…

Horregatik, langile horiek kalera atera dira LAB sindikatuarekin batera, egoera hori iraultzera doazela ozen esatera. Beraiek arautu nahi dituzte euren lan baldintzak, soldatak hemen erabaki nahi dituzte eta, gutxienez, 1500 euroko soldata nahi dute.

Lau ekintza egin ditu LABek, hori aldarrikatzeko. Hernaniko Mercadonan salatu du langileek ezin dietela oinarrizko gastuei aurre egin haien miseriazko soldatekin. Bilbon, sindikatuak hainbat enpresa seinalatu ditu Santa Ageda eguneko koplak moldatuta. Gasteizen Restauracion Modernako enpresak seinalatu ditu. Eta Iruñean hainbat enpresa interpelatu ditu. Hala, estatu mailan hemengo ordezkaritzarik gabe negoziatu duen orori abixua eman nahi dio LABek:

  • Ez dugu onartzen beste inork gure lan eta bizi baldintzak arautzea.
  • Hemen erabaki nahi dugu. 
  • 1.500 euroko soldata nahi dugu, gutxienez.

Horregatik, martxoaren 17ko greba orokorra aipatutako langile horiek lan eta bizi baldintza duinak iateko duten eskubidea aldarrikatzeko eguna ere izango da, eta baita estatalizazioaren kontrako eta lan baldintzak hemen, Euskal Herrian, arautzearen alde mobilizatzekoa ere. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak enpresei soldata igoeren inguruan gezurretan aritzea leporatu die, eta martxoaren 10, 11 eta 12an jangelak hustera deitu du

LAB sindikatuak gezurtatu egin ditu enpresek jangeletako ustezko soldata igoeren inguruan zabaldutako azken informazioak. Igoera horiek ez dira egungo negoziazioaren parte, nahitaez bete beharreko soldata-igoerak...

Dulantziko RTA (Revestimientos de tuberia y accesorios, S.L) enpresako langileek planto egin dute azken lan istripuaren aurrean eta segurtasun neurri errealak exijitu dituzte

RTA enpresako langileek gaur planto egin dute azken asteetan eman diren istripuen harira. 2026An iada 3 istripu eman dira. Datu horrek agerian uzten du...

LABek salatu du ez dagoela arrazoirik altzairutegia ixteko, ezta Tubos Reunidosen enplegu-erregulazioko espedientea aplikatzeko ere, eta ohartarazi du gatazkak kontsultalditik harago jarraituko duela

Tubos Reunidosek planteatutako EEEaren kontsultaldiaren azken bileratik egun gutxira, LABek argi eta garbi berresten du ez dagoela altzairutegia ixtea edo 301 lanpostu suntsitzea justifikatzen...