{"id":98869,"date":"2026-11-23T17:17:26","date_gmt":"2026-11-23T17:17:26","guid":{"rendered":"https:\/\/www.lab.eus\/?p=98869"},"modified":"2026-11-23T17:18:24","modified_gmt":"2026-11-23T17:18:24","slug":"osakidetzako-epean-6-150-akats-larri-atzeman-ditu-labek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/osakidetzako-epean-6-150-akats-larri-atzeman-ditu-labek\/","title":{"rendered":"Osakidetzako EPEan 6.150 akats larri atzeman ditu LABek"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>LABek Osakidetzako zuzendaritzari eman dio akatsen berri, eta galderak kentzeko eskatu zion, baina egoerak, konpontzetik urrun, okerrera egin du: EPEaren 3. fasean akats larriak dituzten galderen proportzioa ia zazpi ehuneko handitu da.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>LABek Osakidetzaren 2023-2024-2025eko EPEaren 2. faseko euskarazko galdera-sortak banan-banan aztertu ditu, eta milaka itzulpen akats atzeman ditu. LABen sail sindikalak <a href=\"https:\/\/akatsak.labosaki.app\/\" data-type=\"link\" data-id=\"https:\/\/akatsak.labosaki.app\/\">webgune bat<\/a> ireki du, egoeraren berri emateko.<\/p>\n\n\n\n<p>EPE horrek 41 lanbide kategoria hartzen ditu barnean, eta kategoria bakoitza lanpostu mota bati dagokio; hala nola, sukaldari, farmaziako laguntzaile edo lan-osasuneko erizain lanpostuei. Probak hilabete honetan ari dira egiten, azaroaren 6tik 27ra arteko tarteran. <\/p>\n\n\n\n<p>Ekainean argitaratu zituen Osakidetzak galdera-sortak, eta hautagaiei zein sindikatuei oharrak egiteko aukera eman zien. Urriaren 23an, LABek euskarazko galdera-sortetan atzemandako itzulpen-akats larrien txostena bidali zion Osakidetzari. Akatsak zituzten galderak kentzeko edo baliogabetzeko eskatu zion. Azaroaren 4an, LABek erantzuna eskatu zuen berriz. Osakidetzak azaroaren 5ean erantzun zuen, lehen azterketaren bezperan. Eskerrak eman zizkion LABi eta haren ekarpenak \u00aboso positiboki\u00bb baloratu zituen. Hala ere, galderak aldatzea edo kentzea baztertu zuen. Osakidetzaren esanetan, azterketak prest zeuden. Haren ustez, galderak aldatzeak prozesuaren martxari eta bermeei eragingo lieke.<\/p>\n\n\n\n<p>Osakidetzak esan du txostena epaimahai guztiei bidaliko diela eta LABen ekarpenak kontuan hartuko dituela hurrengo galdera-sortak hobetzeko. Bere erantzunean, ordea, ez ditu akatsak banan-banan aztertu. Ez du argitu zer neurri hartuko dituen orain azterketa egiten dutenak babesteko. Ez du esan noiz hartuko dituen neurriak, ezta hautagaiei nola jakinaraziko dizkien ere. Deialdi honetan dute jokoan nota eta lanpostu bat lortzeko aukera.<\/p>\n\n\n\n<p>LABek salatutako itzulpen-akatsak, azkenean, azterketetara iritsi dira. Azaroaren 6tik 8rako azterketak alderatuta, LABek egiaztatu du akats horiek 83 galderatan edo haien kasu partekatuetan ageri zirela, 19 kategorietatik 18tan.<\/p>\n\n\n\n<p>Azaroaren 21eko eta 22ko Gasteizko saioen ondoren, bost kategoriatako azterketak geratzen dira. Ostiralean egingo dira, azaroaren 27an, Barakaldoko BECen. Ordurako hilabete baino gehiago igarota egongo da LABek Osakidetzari akatsen berri eman eta galderak kentzeko eskatu zionetik.<\/p>\n\n\n\n<p>Azaroaren 2an, Osakidetzak fase honetako azterketetarako galdera-sorta berriak argitaratu zituen. Azaroaren 5eko erantzunean, Osakidetzak esan zuen LABen ekarpenak kontuan hartuko zituela hurrengo galdera-sortak hobetzeko. Alabaina, LABen ohartarazpenaren ondoren argitaratutako 3. faseko sortetan okerrera egin du egoerak. Akats larriak dituzten galderen proportzioa ia zazpi ehuneko puntu handiagoa da 2. fasean baino.<\/p>\n\n\n\n<p>Bi faseak batera hartuta, 37.200 galderatik 6.150k itzulpen-akats larriak dituzte euskarazko bertsioan (% 16,53). Akatsen proportzioa % 12,62koa da 2. fasean, eta % 19,49koa 3. fasean.<\/p>\n\n\n\n<p>Egoera honen aurrean, LABek salatu du akats horiek mantentzeak enplegu publikoa lortzeko aukera berdintasuna urratzen duela. Izan ere, azterketa euskaraz egiten duenak nota apalagoa atera dezake, itzulpen akats baten ondorioz. <\/p>\n\n\n\n<p>Horrenbestez, honako eskaerak egin dizkio LABek Osakidetzako zuzendaritzari: akatsak dituzten galderak zuzentzea edo baliogabetzea; hautagaiak babesteko neurri zehatzak hartzea eta azterketa bakoitzaren aurretik jakinaraztea; akats horietako bat azterketan agertzen bada eta galdera ondo ulertzea edo behar bezala erantzutea eragozten badu, epaimahaiak galdera bere kabuz baliogabetzea, hautagaiek banan-banan erreklamatu arte itxaron gabe.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Osakidetza euskalduna aldarri<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gaur eman da ezagutzera egoera larri hau. Agerraldia egin dute LAB, ELA, Aintzat eta Euskal Herrian Euskarazek Donostiako Ospitalean. Hemen irakurri daiteke bertan irakurri den manifestua:<\/p>\n\n\n\n<p>Osakidetzak aurtengorako zein datorren urterako zenbait Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE) egitea du aurreikusita. Gaurkoan, beste behin ere, bertako azterketetan herri honen hizkuntza nazionalari, eta EAEn legezko ofizialtasuna duen euskarari, eginiko erasoak salatzera gatoz: \u201cDisminuyendo\u201d, itxuraz, \u201chanditzen\u201d da euskaraz; \u201cmoderado\u201d aldiz, \u201carina\u201d; \u201cposteroinferior\u201d \u201catzealde-aurrealdeko\u201d; \u201ca\u00f1os\u201d \u201cuneak\u201d dira; \u201cadministrar\u201d \u201chartu\u201d; zenbait hitz \u201ck\u201drekin beharrean \u201cc\u201drekin; tildeak non-nahi; \u201cb y c okerrak dira\u201d bezalako esaldiak; eta espainierazko akronimoak gaizki itzulita edota zuzenean espainieraz jarrita. Hoietxek dira azterketa horietan topatu ditzakegun akats labur eta ulerkorrenak.<\/p>\n\n\n\n<p>Euskararen aurkako eraso horiek mahai gainean jarri eta Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdi politikoen, EAJren eta PSEren, jarrera salatu nahi dugu. Izan ere, onartezina deritzogu euskaldunon zapalkuntza sistematiko hori ezkutatzea, espainieraz onargarri ez liratekeen galdera, esaldi, espresio edota ortografia zein gramatika akatsak onartzea eta azterketak euskaraz egin nahi izatea zigortzea. Hori gutxi ez eta, azterketak euskaraz prestatzea ere oztopatzen digute; izan ere, ikasmateriala espainieraz bakarrik dago. Euskaldunak, beraz, bi aldiz baztertzen gaituzte: azterketak espainieraz prestatzera behartuz eta euskaraz egitera bideratuz, euskarazko azterketen maila eta edukiak tamalgarriak direlako.<\/p>\n\n\n\n<p>4 EPE azterketa behatuta, euskararekiko utzikeria eta gutxiespena agerikoak dira. Akats puntualez gain, akats larriak ere ohikoak dira. Hona hemen datuak: erizaintzako azterketan, 110 galderatik 52 akats arin eta 24 larri (guztira 76 akats); erizain laguntzaileenean, 110 galderatik 31 akats arin eta 13 larri (guztira 44 akats); zelarienean, 110 galderatik 33 akats arin eta 11 larri (guztira 44 akats); eta zerbitzuetako langileenean, 110 galderatik 25 akats arin eta 17 larri (guztira 42 akats). Akats larri horien artean hauek batzuk: \u201cPrefijo\u201d \u201caurrezki\u201d, \u201cno debe ser menor a 15 segundos\u201d \u201c15 segundotik beherakoa izatea\u201d edota \u201cafinidad\u201d \u201cezkontza-ahaidetasun\u201d. Larritasuna areagotzeko, Osakidetzak berak, bigarren fasean egondako akatsak azaldu zaizkion arren, datozen 3. faseko azterketetan ez ditu akatsak berrikusi edo zuzendu. Egoeraren jakitun eta arduradun izanik ere, ez zaie axola, ez diegu axola.<\/p>\n\n\n\n<p>Euskarazko azterketa ereduak espainierakoaren itzulpen txarrak dira, ondorioz, euskaraz azterketak egiteak zigortu egiten du euskalduna. Badirudi Osakidetzak ez dituela langile euskaldunak nahi, ez dituela kalitatezko arreta eskaini dezaketen langileak nahi.<\/p>\n\n\n\n<p>Euskaldunok sistematikoki baztertzen gaituzte eta ez digute euskaraz ikasten, formatzen, lan egiten, gaixotzen eta sendatzen utzi nahi. Gertatzen ari dena herritarron eskubideen kontra doa, baita kalitatezko osasun sistema publikoaren aurka ere. \u201cJauzia Gara\u201d aldarrikatza ez da aski, jauzia eman egin behar da. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari, berehalakoan eta gutxienez, euskarazko ikasmateriala sortzea eta hemendik aurrerako deialdien edota azterketen kalitate egokia bermatzea exijitzen diogu. EAErako eskatzen duguna, noski, Euskal Herri osorako eskatzen dugu.<\/p>\n\n\n\n<p>Era berean, argi adierazi nahi dugu osasun langileok, euskaltzaleok nahiz ikasleok, euskararen zein paziente euskaldunen biziraupenerako, kalitatezko osasungintzaren alde lanean jarraituko dugula; saretuz, antolatuz eta geure eskubideak zapaltzen dituzten neurri eta legediak desobedituz.<\/p>\n\n\n\n<p>Osasungintza euskalduna behingoz!<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"683\" src=\"https:\/\/www.lab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/IMG_1187-scaled1-1024x683.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-98870\" srcset=\"https:\/\/www.lab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/IMG_1187-scaled1-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/www.lab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/IMG_1187-scaled1-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.lab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/IMG_1187-scaled1-768x512.jpg 768w, https:\/\/www.lab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/IMG_1187-scaled1-1536x1024.jpg 1536w, https:\/\/www.lab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/IMG_1187-scaled1-2048x1366.jpg 2048w, https:\/\/www.lab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/IMG_1187-scaled1-630x420.jpg 630w, https:\/\/www.lab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/IMG_1187-scaled1-150x100.jpg 150w, https:\/\/www.lab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/IMG_1187-scaled1-696x464.jpg 696w, https:\/\/www.lab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/IMG_1187-scaled1-1068x712.jpg 1068w, https:\/\/www.lab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/IMG_1187-scaled1-1920x1280.jpg 1920w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>LABek Osakidetzako zuzendaritzari eman dio akatsen berri, eta galderak kentzeko eskatu zion, baina egoerak, konpontzetik urrun, okerrera egin du: EPEaren 3. fasean akats larriak dituzten galderen proportzioa ia zazpi ehuneko handitu da.<\/p>\n","protected":false},"author":1191,"featured_media":93476,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[17,139,5],"tags":[1299,3029,881],"class_list":{"0":"post-98869","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-ekintza-sindikala","8":"category-federazioak","9":"category-zerbitzu-publikoak","10":"tag-ekintza-sindikala","11":"tag-nabarmendua-1","12":"tag-zerbitzu-publikoak"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/98869","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1191"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=98869"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/98869\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":98875,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/98869\/revisions\/98875"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/93476"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=98869"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=98869"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=98869"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}