{"id":80931,"date":"2025-05-23T11:40:45","date_gmt":"2025-05-23T11:40:45","guid":{"rendered":"https:\/\/www.lab.eus\/?p=80931"},"modified":"2025-05-23T11:40:49","modified_gmt":"2025-05-23T11:40:49","slug":"manifestaziora-deitu-dute-enviser-gasteizko-lorategietako-kontratako-langileek-greba-mugagabean-bi-hilabete-betetzen-dituztenean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/manifestaziora-deitu-dute-enviser-gasteizko-lorategietako-kontratako-langileek-greba-mugagabean-bi-hilabete-betetzen-dituztenean\/","title":{"rendered":"Manifestaziora deitu dute Enviser Gasteizko lorategietako kontratako langileek, greba mugagabean bi hilabete betetzen dituztenean"},"content":{"rendered":"\n<p>Hurrengo astelehenean, maiatzaren 26an, bi hilabeteko greba mugagabea beteko dute hiriko parkeak, lorategiak eta eraztun berdearen mantentze-lanak egiten dituzten eta Gasteizko Udalaren kontrata den Enviserreko langileek. Langileek eta euren borrokaren alde agertu diren dozenaka kolektiboek manifestazioa egingo dute 18:30ean, Plaza Berritik abiatuta.<\/p>\n\n\n\n<p>Gaur, Mendizorrotza eta Gamarrako instalazioen udako denboraldia hasiko da, eta, beraz, igerilekuen irekiera. Hala ere, instalazio hauen berdegune zabalak, oso egoera txarrean daude. Gasteizko herritarrek ez dute merezi beren parke eta lorategien egoera okertzen jarraitzea, azpikontrataren eta Udalaren gelditasuna dela eta.<\/p>\n\n\n\n<p>Horregatik, gaur elkarretaratzea egin dute Enviserreko langileek Mendizorrotzako igerilekuen sarreraren ondoan, eta herritarrak gonbidatu eta animatu dituzte astelehenean, maiatzaren 26an, Plaza Berritik 18:30ean deitu duten manifestazioarekin bat egitera. Egun horretan 2 hilabete beteko dituzte greban. Herritarren eta plantillaren mobilizazioek soilik lortuko dute egungo egoeraren arduradunei, Enviserri eta Udalari, presioa egitea gatazkari irtenbidea eman diezaioten; izan ere, gatazka konpontzeko, plantillari lan-baldintza duinak eta soldata nahikoak bermatuko dizkion hitzarmen kolektiboa behar da.<\/p>\n\n\n\n<p>Pasa den martxoaren 26an greba mugagabea abiatu zuten, urtebete baino lehenago enpresari hitzarmen kolektibo propio bat negoziatzen hastea eskatu ondoren. Enpresak ez du inoiz negoziatu nahi izan, eta langileek lan-baldintzak hobetzeko greba mugagabea egitea beste aukerarik ez dute izan.<\/p>\n\n\n\n<p>Grebarako deialdia egin aurretik, LAB, ELA, ESKk osatutako enpresa-batzordea udaleko talde politiko guztiekin bildu zen, eta egoeraren inguruan kezkatuta agertu zen. Egoerak, ezinbestean, langileen helburuak lortzeko grebara bultzatzen zituela adierazi zuten.<\/p>\n\n\n\n<p>58 greba-egun hauetan, enpresak 3 bilera baino ez ditu deitu plantillarekin. Akordioa lortzeko oztopo nagusia soldaten arloan dago, langile gehienen soldatek ia ez baitute LGS gainditzen. Lehenengo bileran, enpresak hilean 25 eurotako toxikotasun arrisku plusa eskaini zuen, plantillaren zati handi batek kontzeptu horrengatik gehiago kobratzen zuela kontuan hartu gabe. Bigarren bileran, enpresak akatsa aitortu eta 300 \u20ac gordin eskaini zituen urtero, eta azken bileran, joan den ostiralean, hilean 43 \u20ac gordineko igoera baten eskaintza barregarria egin zuen akordio batera iristeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Udal gobernuak 42 egun behar izan ditu greba batzordeari harrera egiteko, eta langileek udalbatzan eskatu ondoren baino ez zuen egin. Bi bilera egin dira 58 greba-egunetan, eta arduradun politikoen erantzuna izan da ezer gutxi egin dezaketela haiek sustatutako pribatizazio- eta azpikontratazio- politikek eragin duten arazoaren aurrean. \u201cEz al dira gai beren politikek sortzen dituzten arazoei irtenbideak bilatzeko? Enpresak udalak baino botere handiagoa al du gatazka honetan?\u201d, galdetzen dute langileek.<\/p>\n\n\n\n<p>Egia esan, Udalak orain arte egindako gestio guztiek ez dute inolako emaitzarik eman. Herritarrek greban dauden langileei ematen dieten babesa, berriz, gero eta handiagoa da; kezka handia eragiten die egoerak, joan den ostiralean sindikatuek deitutako txakurren protestari emandako babesak eta azken egunetan jasotako dozenaka atxikimenduek agerian uzten duten bezala.<\/p>\n\n\n\n<p>Gaur, Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuak irekitzeaz gain, loreen jaialdia hasiko da, 2012an \u00abGreen Capital\u00bb saria jaso zuen hirian, eta gaur egun gutxi harrotu daiteke horretaz. Gainera, EAEko hiriburutzaren 45 urteak ospatzen dira, hainbat ekitaldirekin, eta horien artean deigarria da herritarrei Ajuria Eneko lorategiak irekitzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Lehendakariaren lorategiak erakusten dituzte, hiriko parke eta lorategiek benetako lotsa ematen dutelako EAJren eta PSEren utzikeria eta gelditasunaren aurrean.<\/p>\n\n\n\n<p>Lorezainek elkartuta eta euren aldarrikapenen justiziaz konbentzituta jarraitzen dute, eta ez dira geldituko guztientzat bizi- eta lan-baldintza duinak bermatuko dituen hitzarmen kolektibo propio bat lortu arte.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Jasotako atxikimenduak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>STEILAS<\/p>\n\n\n\n<p>CGT<\/p>\n\n\n\n<p>CNT<\/p>\n\n\n\n<p>Aranako Auzo Elkartea<\/p>\n\n\n\n<p>Judimendikoak Auzo Elkartea<\/p>\n\n\n\n<p>Zaramaga Bizigarri Auzo Elkartea<\/p>\n\n\n\n<p>Sansomendi Kaleartean Auzo Elkartea<\/p>\n\n\n\n<p>Ariznabarra Berpiztu Auzo Elkartea<\/p>\n\n\n\n<p>Salburua Burdinbide Auzo Elkartea<\/p>\n\n\n\n<p>Errota Zaharra Auzo Elkartea<\/p>\n\n\n\n<p>Gasteiz Txiki Auzo Elkartea<\/p>\n\n\n\n<p>Hegoaldekoak San Cristobal Auzo elkartea<\/p>\n\n\n\n<p>SOS Margarita<\/p>\n\n\n\n<p>Txagoko Komunitate Sarea<\/p>\n\n\n\n<p>Eskalmendiko auzokideak<\/p>\n\n\n\n<p>Diario de Noticias de \u00c1lavako langileak<\/p>\n\n\n\n<p>Mediterraneo 2025 (Enviser + Serkom) Aldi Baterako Enpresa Elkarteko langileak<\/p>\n\n\n\n<p>MERCEDESeko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>PREZERO ONAINDIA Gasteizko kale garbiketako enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>TUVISAko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>Eusko Jaurlaritzako Garbialdiko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>SDA Factory-ko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>Arabako Larrialdietako Osasun Garraio Sareko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>Nuevo Futuro \u00c1lavako enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>BPXport-eko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>Cartonajes Igamo-ko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>EUREST-eko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>Sidenor Bright Steels-eko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>CELSA Atlantic \u2013 Laminaciones Arreguiko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>Gasteizko ALESTIS-eko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>Gasteizko SNA Europeko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>INDESAko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>FIBERTENIC-eko enpresa batzordea<\/p>\n\n\n\n<p>Asparrenako Udaleko ordezkaritza sindikala<\/p>\n\n\n\n<p>ELA eta ESKko delegatuak LA VITORIANA eta VITORIAPAN okindegietan<\/p>\n\n\n\n<p>Postako ESK eta LABeko atal sindikalak<\/p>\n\n\n\n<p>ELA, LAB, CCOO eta ESKren ordezkaritza Arabako esku hartze sozialean<\/p>\n\n\n\n<p>ELAko delegatuak ehun merkataritzan<\/p>\n\n\n\n<p>ELAko delegatuak garbiketa sektorean<\/p>\n\n\n\n<p>Ostalaritzako Langile Asanblada<\/p>\n\n\n\n<p>Laneko Autodefentsa Sarea<\/p>\n\n\n\n<p>Ram\u00f3n Bajo Eskola Publikoa<\/p>\n\n\n\n<p>Toki Eder Ikastolako irakasleak<\/p>\n\n\n\n<p>Aranbizkarra Ikastolako irakasleak<\/p>\n\n\n\n<p>Arabako Pentsionistak Lanean<\/p>\n\n\n\n<p>Gasteizko Mugimendu Feminista<\/p>\n\n\n\n<p>Itaia Gasteiz<\/p>\n\n\n\n<p>Inor ez kale gorrian<\/p>\n\n\n\n<p>Gasteizko Karta Soziala<\/p>\n\n\n\n<p>Argilan-ESK | bazterketa sozialaren kontrako plataforma<\/p>\n\n\n\n<p>Tinkuy migranteen kolektiboa<\/p>\n\n\n\n<p>HERRIZOMA Gasteizko Elikadura Sarea<\/p>\n\n\n\n<p>Auzoan Bizi<\/p>\n\n\n\n<p>GKS Gasteiz<\/p>\n\n\n\n<p>Ernai Gasteiz<\/p>\n\n\n\n<p>Gasteizko Ikasle Abertzaleak<\/p>\n\n\n\n<p>Sare Antifaxista<\/p>\n\n\n\n<p>Arkillos 10<\/p>\n\n\n\n<p>Siberia Gasteiz Asanblada<\/p>\n\n\n\n<p>Araba Bizirik<\/p>\n\n\n\n<p>Arabako Mendiak Aske<\/p>\n\n\n\n<p>AHTrik EZ Araba<\/p>\n\n\n\n<p>AHTrik EZ Arabako Haranak<\/p>\n\n\n\n<p>AHTrik EZ Lautada<\/p>\n\n\n\n<p>Iru\u00f1eko GORA LORAZAINAK Asanblada<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hurrengo astelehenean, maiatzaren 26an, bi hilabeteko greba mugagabea beteko dute hiriko parkeak, lorategiak eta eraztun berdearen mantentze-lanak egiten dituzten eta Gasteizko Udalaren kontrata den Enviserreko langileek. Langileek eta euren borrokaren alde agertu diren dozenaka kolektiboek manifestazioa egingo dute 18:30ean, Plaza Berritik abiatuta.<\/p>\n","protected":false},"author":1191,"featured_media":80932,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[17,139,7],"tags":[1299,3313,1431,3029,546],"class_list":{"0":"post-80931","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-ekintza-sindikala","8":"category-federazioak","9":"category-zerbitzu-pribatuak","10":"tag-ekintza-sindikala","11":"tag-enviser","12":"tag-federazioa","13":"tag-nabarmendua-1","14":"tag-zerbitzu-pribatuak"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/80931","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1191"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=80931"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/80931\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":80934,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/80931\/revisions\/80934"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/80932"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=80931"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=80931"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=80931"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}