{"id":80919,"date":"2025-05-22T13:24:18","date_gmt":"2025-05-22T13:24:18","guid":{"rendered":"https:\/\/www.lab.eus\/?p=80919"},"modified":"2025-05-22T14:35:34","modified_gmt":"2025-05-22T14:35:34","slug":"igor-arroyo-lan-harremanen-eredua-iraultzen-du-hezkuntza-publikoko-irakasleen-akordioak-2008tik-zerbitzu-publikoetako-lan-harremanak-estatalizatuta-izan-baititugu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/igor-arroyo-lan-harremanen-eredua-iraultzen-du-hezkuntza-publikoko-irakasleen-akordioak-2008tik-zerbitzu-publikoetako-lan-harremanak-estatalizatuta-izan-baititugu\/","title":{"rendered":"Igor Arroyo: \u201cLan harremanen eredua iraultzen du hezkuntza publikoko irakasleen akordioak, 2008tik zerbitzu publikoetako lan harremanak estatalizatuta izan baititugu\u201d"},"content":{"rendered":"\n<p>Elkarrizketa egin diote Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrari Euskadi Irratian, agenda soziolaboralean dauden hainbat gairi buruz; besteak beste, langile migratu eta arrazializatuen egoeraz, EAEko hezkuntza publikoko irakasleen lan hitzarmenaz, Osasun Mahaiaz eta Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioaz. <a href=\"https:\/\/guau.eus\/m\/faktoriako-gonbidatua-faktoriako-gonbidatua-7951583\">Hemen<\/a> entzun dezakezue.<\/p>\n\n\n\n<p>Egunotan atzerritik heldutako langileen inguruan iritzi publikoan esandakoetatik abiatuta, irmo mintzatu da aferaz Arroyo: \u201cEz da batere onargarria horrelako ikuspegi utilitarista batekin aritzea langile migratuez. Guretzat migranteak ez dira aparteko kolektibo bat. Lanera etortzen diren pertsona horiek gure klasearen parte dira eta beraiekiko harremana klase elkartasunean oinarritzen da. Gure asmoa da kolektibo horiek guztiak sindikalki antolatzea; azken batean, diskriminazio eta esplotazio egoera asko pairatzen dituztelako\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Migratzea eskubidea dela gogoratu du, eta, ez hori bakarrik, migratzen duen jende gehienak \u201cbeste erremediorik ez duelako egiten duela\u00bb. \u201cDaukagun nazioarteko ordena injustua da, eta oinarritzen da Ipar Globalaren dominazioan Hego Globalarekiko, eta natur baliabideen eta errekurtso ekonomikoen ustiapen basati batean. Hori da konpondu behar genukeen lehen gauza\u201d. Horrekin batera, baina, eskuinetik datozen mezuen atzean dagoen \u201chipokresia\u201d salatu du: \u201cBehar ditugu, baina ez ditugu maite. Nahi dugu erregularizatzea, baina, era berean, modu irregularrean dauden horietatik probetxua aterako dugu, eta ongi etorriko zaigu paperik ez izatea. Itxurakeria eta hipokresia horrekin amaitu beharra dago, eta gizatasunez eta klase elkartasunez heldu afera honi\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>LABek ekainaren 11rako pribatizatutako zaintzako langileak mobilizatzeko egindako deialdiaz ere mintzatu da Arroyo. Langile horiek \u201clangile publiko moduan\u201d kontsideratuak izan behar luketela defendatu du, eta, horregatik, azpikontratatuta egonagatik, lan baldintzetan langile publikoekiko ekiparaziorantz jo behar litzatekeela. ELA sindikatuak Gipuzkoako adinekoen egoitzetan grebak bakarrik deitu izanaren arrazoiez galdetuta, Arroyok argitu du sindikatu horrek erabaki zuela Greba Feminista Orokorraren ondotik eratu zen intersindikaletik atera eta bere ibilbidea \u201cbakarrik\u201d egitea. Beste sindikatuekin adostasunik bilatu ez, eta greba deialdia bakarrik egin izana \u201cez da abiapuntu ona\u201d koordinatzaile orokorrarentzat, halako deialdiek \u201cahalik eta adostasun zabalena\u201d bilatu behar bailukete, haren irudiko, \u201clangile ahalik eta gehien mobilizatzeko\u201d. Edozein kasutan, LABek deialdia eta edukiak aztertuko dituela azaldu du.<\/p>\n\n\n\n<p>Berriki, hainbat greba eta mobilizazioren ondoren erdietsitako EAEko hezkuntza publikoko irakasleen akordioaz ere aritu da Arroyo. \u201cOso pozik gaude lortutakoarekin; borroka eredugarria izan da, eta akordioa oso potentea da\u201d, nabarmendu du. Lan kargak aritzea, ratioak jaistea, euskalduntzerako, hezkideratzako eta hezkuntza prozesua garatzeko baliabide gehigarriak lortu direla aipatu du, batetik, eta, bestetik, azpimarra egin du lortu den soldata igoeran: \u201cLortu den soldata igoera harago doa estatu mailan ezartzen den KPIren arabera normalean azken urteetan ezarri denetik. Alegia, estatu mailan ezarriko den soldata igoeratik harago, %7ko igoera lortu da. Horrek, erosahalmena berreskuratzeko urratsa izateaz gain, lan harremanen eredua erabat iraultzen du, 2008tik zerbitzu publikoetako lan harremanak estatalizatuta izan baititugu. Lortu duguna da, 2008tik lehenengo aldiz, horrelako kolektibo zabal batentzat, apurtzea logika horrekin, eta hemen adostea lan baldintzak\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Marra gorriak, patronalarenak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bestelako hainbat gairen artean, Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioaren aldeko borrokaz ere aritu da Arroyo. Batetik, lehendakariari eta Eusko Jaurlaritzari patronala negoziatzera eramateko iniziatibak har ditzaten eskatuko die LABek, azaldu duenez, eta, bestetik, Herri Ekimen Legegilea martxan dela gogoratu du, Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gutxieneko soldata hemen ezarri dezaten eskumena izan dezaten: \u201cEspero dugu sinadura bilketa hau erraldoia izatea, pentsiodunen mugimenduak egin duen moduan\u201d. Guillermo Buces Cebekeko presidente berriak egindako adierazpenez ere galdetu diote Arroyori, sindikatuekin \u201cmarra gorririk gabeko\u201d elkarrizketa nahi duela esan baitzuen. Hitzoi sinesgarritasuna emateko aukera duela oroitarazi dio Arroyok Bucesi: \u201cBere hitzak sinesgarriak izateko, Cebekek apustu egin beharko luke gutxieneko soldata ezartzeko mahai horren alde. Ezin da esan marra gorririk gabe hitz egingo duzula, eta hitz egiteko sortzen den mahai horretan ez eseri. Benetan elkarrizketarako borondatea badauka, Cebekek badauka aukera Confebasken barruan bultzatzeko mahai horren sorrera, mahai horretan horixe egingo dugulako: eseri, marra gorririk gabe\u201d.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Elkarrizketa egin diote Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrari Euskadi Irratian, agenda soziolaboralean dauden hainbat gairi buruz; besteak beste, langile migratu eta arrazializatuen egoeraz, EAEko hezkuntza publikoko irakasleen lan hitzarmenaz, Osasun Mahaiaz eta Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioaz. Hemen entzun dezakezue.<\/p>\n","protected":false},"author":1191,"featured_media":80920,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[17],"tags":[1299,1431,2756,3029,3278],"class_list":{"0":"post-80919","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-ekintza-sindikala","8":"tag-ekintza-sindikala","9":"tag-federazioa","10":"tag-igor-arroyo-2","11":"tag-nabarmendua-1","12":"tag-portada"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/80919","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1191"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=80919"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/80919\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":80926,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/80919\/revisions\/80926"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/80920"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=80919"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=80919"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=80919"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}