{"id":759,"date":"2012-04-04T06:50:06","date_gmt":"2012-04-04T06:50:06","guid":{"rendered":"https:\/\/www.lab.eus\/greba-batzordeak-epaia-betetzera-premiatzen-du-zuzendaritza-eta-prego-eta-oleaga-ez-agertu-izana-salatzen-du\/"},"modified":"2012-04-04T06:50:06","modified_gmt":"2012-04-04T06:50:06","slug":"greba-batzordeak-epaia-betetzera-premiatzen-du-zuzendaritza-eta-prego-eta-oleaga-ez-agertu-izana-salatzen-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/greba-batzordeak-epaia-betetzera-premiatzen-du-zuzendaritza-eta-prego-eta-oleaga-ez-agertu-izana-salatzen-du\/","title":{"rendered":"GREBA-BATZORDEAK EPAIA BETETZERA PREMIATZEN DU ZUZENDARITZA, ETA PREGO ETA OLEAGA EZ AGERTU IZANA SALATZEN DU"},"content":{"rendered":"<p>Greba-batzordeak (ELA-CIM-UGT-LAB-ESK) Bizkaiko Batzar Nagusien aurrera deitu ditu langileak Metro  Bilbaoren lan-auziaren egungo egoera dela eta.&nbsp; <!--more-->  <br \/> <strong>Lehenengo eta behin, greba-batzordeak salatu nahi du gaur, asteartea, apirilak 3, I&ntilde;aki Prego eta  Txema Oleaga ez direla Batzar Nagusien aurrera azaldu.<\/strong>  Hara zer esan zuen Metro BIlbaoko  presidenteak martxoaren 21ean prentsan: &ldquo;Metroko bi arduradunok batzarkideek egin nahi dizkiguten  galdera guztiak erantzutera joango gara, ezkutatzeko ezer ez dugunez gero&quot;. Hamar egun edo igaro  direnean, harrigarria da zuzendaritzak agerraldia apirilaren 20ra arte atzeratzeko eskatu izana.   <\/p>\n<p> Zergatik atzeratu? &ldquo;I&ntilde;aki Pregoren agenda-arazoak&rdquo;, eta, egiaz, Greba-batzordeak jakin duenez, Prego  jaunak oporretan dago. Garbi dago, beraz, zer-nolako errespetua dien Metro Bilbaoko zuzendaritzak  bizkaitarrei, Batzar Nagusietako Garraio-batzordean agerraldia egin baino nahiago baitu Metro Bilbaotik  oporrak hartzea, edo bestelako eginbehar batzuetan aritzea. Antza, arratsaldez Bizkaiko Garraio  Partzuergoko batzorde batera joatekoa da.  <\/p>\n<p> <strong>Bigarren, greba-batzordeak zuzendaritzak, lan-arloko 5. auzitegiaren epaia jakin eta gero, izan duen  jokabidea ere salatzen du.<\/strong> Epaiaren berri izan genuen egun berean,  hau da asteazkenean, martxoak 28,  zuzendaritzak enpresa barruan oharra atera zuen epaia beteko zuela eta esanez. Egun berean, Greba-  batzordearekin lehenbailehen batzartzeko asmoa zuela ere plazaratu zuen, auzia behin betiko amaitzeko.  Hedabideen bitartez dena, jakina, oraindik, 5 egun geroago, ez baita gurekin harremanetan jarri, ez dugu  inongo bilera-deiren berri, ez eta beste 4 gidari kontratatzeko urratsik egin duenik jakin ere.   <\/p>\n<p> Horregatik, greba-batzordeak uste du zuzendaritza nahita eta inolako lotsarik gabe atzeratzen ari dela  konponbidea. Zuzendaritza jabetzen da epaiak ez duela bere tesirik babesten, eta kolpe latza jaso eta  gero, berriro ere geroratzen ari da greba-batzordearekin biltzea auziaren konponbidea bera ere  berandutzeko. Gainera, lanuzteak eta mobilizazioak bertan behera uzteko eskatzera ausartzen da, mahai  baten inguruan esertzeko benetako interesik erakutsi gabe eta akordioak eta epaiak betetzeko urratsak  egiteko inolako itxurarik gabe.  <\/p>\n<p> <strong>Hirugarren, greba-batzordeak oso ontzat jotzen du lan-arloko 5. auzitegiak emandako epaia, <\/strong>batzorde  honek defendatutako jarrerak berresten dituelako, alegia, errelebo-kontratuan erreleboa eman eta  hartzen dutenak egiturazko bi langiletzat hartzea baliogabetuz. Hartara, garbi zehaztu da Metro Bilbaoren  egiturazko lantaldean 166 gidari eta 179 gidari egon behar direla geltoki berririk irekitzen ez den  bitartean.   <\/p>\n<p> Epaiak auziaren puntu bat itxi du eta, gainera, gidari-txandak egiturazko 166 gidariekin berriro  negoziatzeko oinarriak jartzen ditu, oraingo 162en ordez. Horrela, oraindik argitu gabe dauden  puntuetako beste batean aurrera egingo genuke, epaiketa izan baino lehen aurreratu genuenez,  auzitegiratzeak ez baitu lan-auzia errotik ebatzi. Beraz, gainerako puntuak ere, besteak beste, mantentze-  arloaren berregituratzea, merezi duten arreta eta garrantziz jorratzea eskatzen dugu.  <\/p>\n<p> <strong>Horregatik guztiarengatik, greba-batzordeak berriro adierazi nahi du ezinbestekoa dela auziaren bost  puntuak mahai baten inguruan lantzea eta konpontzea, lehenbailehen. Ezin dugu segundo bakarra  alferrik galdu, argi eta garbi utzi nahi dugu.  <br \/> <\/strong> <br \/> Greba-batzordea prest dago Zuzendaritzarekin negoziatzeko, berehala. Beraz, bilera egin bako egun  bakarrak, hemendik aurrera egin behar dugun lanuzte edo mobilizazio bakoitzak agerian utziko du  zuzendaritza ez dagoela langileak bezain prest. Zuzendaritzarekin aurrez aurre zein Lan Harremanen  Kontseiluaren kontziliazioaren bidez, behin baino sarriago proposatu dugunez, baita Batzar Nagusi  hauetan ere, uste dugu denon ardura dela, hain oihartzun handia sortu duten desadostasun hauek  lehenbailehen eta behin betiko amaitzea.  <\/p>\n<p> Greba-batzordea, ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuok, eta langileen batzarrak, prest gaude Metro  Bilbaon lan-harremanak normaltzea ekarriko digun bidetik joateko. Prego eta Oleaga jaunak onartu  beharko lukete gonbita, berandu baino lehen. Ezin diegu gestore batzuei beren interesak lehenesten utzi,  bizkaitar guztienen gainetik. Beraz, apirilaren 16a baino lehen deitzen ez badigute, berriro eskatuko dugu  Pregoren dimisioa, Metro Bilbaoren langileen ordezkarienganako errespetu falta etengabearengatik. <\/p>\n<div style=\"text-align: right; \"><strong>Metro Bilbaoko Greba-Batzordea (ELA-CIM-UGT-LAB-ESK)<br type=\"_moz\" \/> <\/strong><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Greba-batzordeak (ELA-CIM-UGT-LAB-ESK) Bizkaiko Batzar Nagusien aurrera deitu ditu langileak Metro Bilbaoren lan-auziaren egungo egoera dela eta.&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[152],"tags":[],"class_list":{"0":"post-759","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","6":"category-zerbitzu-pribatuak-oharrak"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/759","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=759"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/759\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=759"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=759"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=759"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}