{"id":5566,"date":"2016-10-17T08:10:02","date_gmt":"2016-10-17T08:10:02","guid":{"rendered":"https:\/\/www.lab.eus\/pobrezia-eta-prekarietatearen-aurrean-euskal-herriak-bere-bidea-egin-behar-du\/"},"modified":"2020-10-20T10:04:40","modified_gmt":"2020-10-20T10:04:40","slug":"pobrezia-eta-prekarietatearen-aurrean-euskal-herriak-bere-bidea-egin-behar-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/pobrezia-eta-prekarietatearen-aurrean-euskal-herriak-bere-bidea-egin-behar-du\/","title":{"rendered":"Pobrezia eta prekarietatearen aurrean Euskal Herriak bere bidea egin behar du"},"content":{"rendered":"<p> <em><br \/> <\/em> <\/p>\n<div style=\"padding-right:15px;width:345px; float:left; border-right-style:solid; border-right-width:1px; border-right-color:#dddddd\"><em><\/p>\n<p> Gaur, urriak 17, Pobrezia Erauzteko Nazioarteko egunean, hainbat eragile sozial eta sindikal bildu gara Bilboko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean ezartzen ari diren politika antisozialek jendartearen gehiengoaren pobretze orokortua sortaratzen dutela salatzeko. Egoera hau aldatzeko babes sozialeko sistema publiko, unibertsal eta duina aldarrikatzen dugu.<strong><\/p>\n<p> Kolektibo sozial eta sindikalen manifestua<\/strong><\/em><\/p>\n<p> Behean sinatzen dugun erakunde sindikal eta sozialak Pobrezia  eta  Prekarietatearen gorakadaren aurrean mobilizatzen ari gara. Horrela,  astelehen honetan, &ldquo;Pobrezia Erauzteko Nazioarteko Egunean&rdquo; (urriaren  17an) kontzentrazioa egingo dugu Bilboko Eusko Jaurlaritzaren  ordezkaritzaren aurrean.<\/p>\n<p> Ekimen honen bidez salatzen dugu  ezartzen ari diren politika antisozialek jendartearen gehiengoaren  pobretze orokortua sortaratzen dutela, beste alde batetik, gutxiengo bat  aberastea dakartelarik. Egoera hau larritu egingo litzateke  merkataritza askeko itunen ezarpenarekin, hala nola, Europar Batasuna  eta Estatu Batuak isilpean negoziatzen ari diren TTIP edo TISA; edo  Kanadarekin negoziatzen ari diren CETA. Hauekin, merkatuek are gehiago  txikituko dute pertsona eta herrien bizitza, aurrekaririk izango ez duen  zerbitzu publikoen pribatizazioa olatuari atea zabalduz.<\/p>\n<p> Prekarietatea,  pobrezia, zaurgarritasuna, ziurgabetasuna, eskubideen murrizketa, aldi  baterakotasuna, behartutako migrazioak&hellip; esplotazioan oinarritutako  sistema ekonomiko baten eta gero eta handiagoak diren ezberdintasun  sozialak dituen sistema sozialaren oinarrizko osagaiak dira. Esplotazioa  eta desberdintasunok emakumeengan dute eragina, bereziki.<\/p>\n<p> %14koa  da Hego Euskal Herriko langabezia tasa, Europa Batasuneko batazbestekoa  baino 5 puntu gehiagokoa. Langabezian daudenen ia %60ak ez du  langabeziagatiko inolako prestaziorik jasotzen. Gero eta gehiago dira  prestaziorik jasotzen ez duten langabetuak. Administrazioak prestazio  sozialak murriztuz joan dira, euren zenbatekoan edo prestazioaren  iraupenean, zenbait kolektibo inolako babesik gabe utziz. Pobrezia maila  azken 25 urteetako altuena da. Horren adibide dira egunero ematen diren  desjabetzeak, euren artean instituzioak eurek egiten dituztenak.  Emakumeek gogorrago jasaten dute pobretze dinamika hau. Ezin dugu ahaztu  krisiak Euskal Herriko pobrezia eta jendarte bazterkeria larritu  besterik ez duela egiten eta bere esistentzia bera, desberdintasuna,  esplotazioa eta aberastasun sozialen bereganatze pribatuaz elikatzen den  sistema sozial eta ekonomikoaren isla dela. <\/p>\n<p> Aurretik aipatutako  guztiarengatik, beharrezko ikusten dugu gure herri eta auzoetan dauden  Pobrezia eta Prekarietate errealitateen aurka kalera ateratzea. Babes  sozialeko sistema publiko, unibertsal eta duina eskatuz, errealitate  hauei aurre egingo diena. Horregatik honakoa eskatzen dugu: <\/p>\n<ul>\n<li>Gutxieneko soldataren igoera nabarmena, enplegua eta pobrezia gauza berdina izatea ekidingo duena.<\/li>\n<li>Zenbateko duina izango duen prestazioa enplegu faltak irauten duen bitartean.<\/li>\n<li>DSBE  eta Inklusio Sozialeko Errentaren (Oinarrizko Errenta) zenbatekoa  egungo Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren gainetik. Eta kide batetik  gorako unitate konbibentzialei ezarri beharreko eskalak handitzea. Diru  sarreren bermerako sistema ezarri, egungoa ordezkatuko duena eta  eskubide soziala izango dena. Bermatua egon behar da bizitza duinerako  eskubidea. DSBE eta Inklusio Sozialeko Errentak bermatzea baliabide  ekonomikoen falta dagoen artean. Larrialdi sozialerako errentak  jasotzeko eskubide subjektiboa ezartzea, benetan dauden beharrizanak  bete behar dituztenak.<\/li>\n<li>Murrizketen ondorioz kanpo gelditu diren  kolektibo guztiei prestazio sozialak aitortzea, eta DSBEren zenbatekoa  duela 5 urteko %7aren jaitsieran atzera egitea.<\/li>\n<li>Prestazio sozialak kudeatzerakoan ezartzen ari diren irizpide murriztaileak ezabatzea.<\/li>\n<li>Aurrekontua  handitzea zerbitzu publiko, unibertsal eta kalitatezkoak (osasungintza,  hezkuntza, enplegua, jendarte-arreta) edukitzea ahalbidetuko duten  bitarteko humano, material eta teknikoak izateko.<\/li>\n<li>Pertsona  guztien hezkuntza, osasuna eta osasun-arretarako eskubidea bermatzea.  Desjabetzeak gelditzea eta etxebizitza duin eta egokia bermatzea.  Baliabide ekonomikoen faltagatik, inor elektrizitatea, gasa, ura eta  elikadurarik gabe geldituko ez dela bermatzea.<\/li>\n<li>Euskal Herrian  pertsona guztiek bizitza duin, autonomo eta kalitatezkoaz gozatu ahal  izatek, baliabide eta bitarteko nahikoa izango dutela bermatzeko gai  izango den babes sozialeko sistema izatea ahalbidetuko duten tresna  propioak izateko konpromiso instituzionala.<\/li>\n<\/ul>\n<p> Helburuok, Hego  Euskal Herriko instituzioek ezartzen dituzten aurrekontu eta  fiskalitate politiketan emango den errotiko aldaketa baten parte izan  behar dira.<\/p>\n<p> Guzti horrengatik mobilizatuko gara Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan &ldquo;Pobrezia Erauzteko Nazioarteko Egunean&rdquo;. <\/p>\n<p> &nbsp;<\/p><\/div>\n<div style=\"width:180px; float:left; padding-left:15px;\">\n<div style=\"text-align: center; \"><a href=\"\/rssak\"><input width=\"30\" type=\"image\" height=\"30\" src=\"\/materiala\/argazkiak\/feed.png\" alt=\"RSSak\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/www.facebook.com\/pages\/LAB-sindikatua\/292846207397345\" rel=\"noopener noreferrer\"><input width=\"30\" type=\"image\" height=\"30\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/facebook.png\" alt=\"LAB Facebooken\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/issuu.com\/lab_argitalpenak\" rel=\"noopener noreferrer\"><input width=\"30\" type=\"image\" height=\"30\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/issuu.png\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/es.scribd.com\/LABsindikatua\" rel=\"noopener noreferrer\"><input width=\"30\" type=\"image\" height=\"30\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/scribd.png\" longdesc=\"undefined\" \/><br \/> <\/a><\/div>\n<div style=\"text-align: center; \"><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/twitter.com\/LABsindikatua\" rel=\"noopener noreferrer\"><input width=\"30\" type=\"image\" height=\"30\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/twitter.png\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/www.youtube.com\/user\/labsindikatua\" rel=\"noopener noreferrer\"><input width=\"30\" type=\"image\" height=\"30\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/youtube.png\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/lab-sindikatua\/\" rel=\"noopener noreferrer\"><input width=\"30\" type=\"image\" height=\"30\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/flickr.png\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a href=\"http:\/\/www.labsindikatua.org\/eu\/hasiera\/upload\"><input width=\"30\" type=\"image\" height=\"30\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/igo.png\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><\/div>\n<p> &nbsp;<\/p><\/div>\n<div>&nbsp;<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur, urriak 17, Pobrezia Erauzteko Nazioarteko egunean, hainbat eragile sozial eta sindikal bildu gara Bilboko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean ezartzen ari diren politika antisozialek jendartearen gehiengoaren pobretze orokortua sortaratzen dutela salatzeko. Egoera hau aldatzeko babes sozialeko sistema publiko, unibertsal eta duina aldarrikatzen dugu. Kolektibo sozial eta sindikalen manifestua Behean sinatzen dugun erakunde sindikal eta sozialak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":14528,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[452],"tags":[963],"class_list":{"0":"post-5566","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-eskubide-sozialen-karta","8":"tag-eskubide-sozialen-karta"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5566","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5566"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5566\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/14528"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5566"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5566"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5566"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}