{"id":5059,"date":"2016-03-15T08:08:58","date_gmt":"2016-03-15T08:08:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.lab.eus\/euskal-enplegu-publikoaren-legearen-proiektua-atzera-botatzea-eskatu-dugu-parlamentuan\/"},"modified":"2016-03-15T08:08:58","modified_gmt":"2016-03-15T08:08:58","slug":"euskal-enplegu-publikoaren-legearen-proiektua-atzera-botatzea-eskatu-dugu-parlamentuan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/euskal-enplegu-publikoaren-legearen-proiektua-atzera-botatzea-eskatu-dugu-parlamentuan\/","title":{"rendered":"Euskal Enplegu Publikoaren Legearen proiektua atzera botatzea eskatu dugu Parlamentuan"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<div style=\"padding-right:15px;width:345px; float:left; border-right-style:solid; border-right-width:1px; border-right-color:#dddddd\"><em><span style=\"font-size: small; \">Atzo LABeko Zerbitzu Publikoetako Federazioaren ordezkaritza bat Gasteizko Parlamentuan izan zen Jaurlaritzak prestatu duen Euskal Enplegu Publikoaren Legearen proiektuaren inguruan dituen iritziak eta proposamenak azaltzeko. Bertan, arrazoiak azaldu aurretik eta ondoren, proiektu hori bertan behera uzteko eta herritarrek eta langile publikook behar dugun Euskal Lege baten negoziazioa berriz hasteko eskatu genuen.<\/span><\/em><\/p>\n<p> Proiektuaren zioen azalpenean jasota dagoen bezala, Jaurlaritzaren proposamena orain arteko legeen, dekretuen eta jurisprudentzia berrien bilduma bat da, Estatuan diseinatutako EPOE-EBEP delakoaren ildo beretik doana. LABek adierazi duen bezala, nabarmena da Enplegu Publikoaren lege berri baten beharra, baina bestelako edukiez gain diseinua bera ere ezberdina behar du, kanpotik ezarritako muga eta inposiziorik gabekoa, eta benetan parte-hartzailea.<\/p>\n<p> Edukiaren inguruan, Jaurlaritzak &quot;modernitatez&quot; jantzi nahi duena kalitatezko sektore publikoa eraisteko neurri atzerakoienak dira. Horrela:<\/p>\n<div style=\"margin-left: 40px; \">&bull;\tZuzendaritza profesionala delakoak agintekeria eta kontrol ideologiko handiagoa ezarriko luke egituretan.<br \/> &bull;\tLanbide karrerarako eta ordainsari sistemarako proposamenek langileen indibidualismoa eta elkar-lehia ekarriko luke, non eta langileen arteko kolaborazioak egundoko garrantzia duen zerbitzu publikoetan.<br \/> &bull;\tAukera berdintasuna, are gehiago emakumeena promoziorako, urratuago geldituko litzateke.<br \/> &bull;\tLanpostuak hornitzeko garaian enpresa pribatuen malgutasun basatia zabaldu nahi du sektore publiko osora, bide batez pribatizazioari ateak are gehiago zabalduz.<br \/> &bull;\tUrte hauetako guztietako euskalduntze planek kale egin dutela garbi gelditu denean, akats berdinean sakontzen da, aurrera begirako bidea baino, atzera begirakoa hartu da.<br \/> &bull;\tNegoziazio Kolektiboaren eskubidea ukatuta jarraituko luke. Jaurlaritzak oso garbi utzi du proiektuaren lanketan zein Mahai Orokorrean zein begirune eskasa dion langileriaren parte&nbsp;hartzeari.<br \/> &nbsp;<\/div>\n<p> Gauzak horrela, LABek XXI. mendeko euskal jendartearen eta langile publikoen beharrak asetzeko Enplegu Publikoaren Euskal Lege berria planteatzen du:<\/p>\n<div style=\"margin-left: 40px; \">&bull;\tZerbitzu publikoak sendotzeko eta bermatzeko helburuarekiko koherentea.<br \/> &bull;\tNegoziazio kolektiborako eskubidea errespetatu eta garatuko duena.<br \/> &bull;\tLangileen parte hartzea, horizontaltasuna, demokratizazioa eta talde lana sustatuko duena.<br \/> &bull;\tBarne promoziorako eta motibaziorako aukerak sustatuko dituena.<br \/> &bull;\tZerbitzu publikoak euskaraz funtzionatzea bultzatuko duena.<br \/> &bull;\tAukera berdintasuna bermatuko duena.<br \/> &bull;\tKudeaketa merkantilista eta pribatizatzailearen ordez zerbitzu publikoen kudeaketa komunitarioa sustatuko duena, alegia, zerbitzu publikoen gaineko kudeaketa publikoa baina ez soilik Administrazioarena baizik eta langileon eta herritarren parte hartzea eta kontrolaren filosofia eta praktika sustatuko duena.<br \/> &nbsp;<\/div>\n<p> Laburbilduz, lege proiektu atzerakoi honi ez, baina bestelako lege propio aurrerakoi bat definitzeari bai. Jar gaitezen mahai baten bueltan, LABek badu bere eredua, beste batzuena entzun eta beste batzuekin adostasunetarako heltzeko prestutasuna ere badu, baina has gaitezen hasieratik; alde bakarreko inposizioaren bidea alde batera utzita, has gaitezen lege honen eraginaren pean gauden eragileok nork bere eredua azaltzetik eta hortik aurrera adostasunak eraiki ditzagun.&nbsp;<br \/> &nbsp;<\/div>\n<div style=\"width:180px; float:left; padding-left:15px;\">\n<div style=\"text-align: center; \"><a href=\"\/rssak\"><input type=\"image\" src=\"\/materiala\/argazkiak\/feed.png\" alt=\"RSSak\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/www.facebook.com\/pages\/LAB-sindikatua\/292846207397345\" rel=\"noopener noreferrer\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/facebook.png\" alt=\"LAB Facebooken\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/issuu.com\/lab_argitalpenak\" rel=\"noopener noreferrer\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/issuu.png\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/es.scribd.com\/LABsindikatua\" rel=\"noopener noreferrer\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/scribd.png\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><br \/> <\/a><\/div>\n<div style=\"text-align: center; \"><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/twitter.com\/LABsindikatua\" rel=\"noopener noreferrer\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/twitter.png\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/www.youtube.com\/user\/labsindikatua\" rel=\"noopener noreferrer\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/youtube.png\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/lab-sindikatua\/\" rel=\"noopener noreferrer\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/flickr.png\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a href=\"http:\/\/www.labsindikatua.org\/eu\/hasiera\/upload\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/igo.png\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><\/div>\n<p> &nbsp;<\/p><\/div>\n<div>&nbsp;<\/div>\n<p> <br type=\"_moz\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo LABeko Zerbitzu Publikoetako Federazioaren ordezkaritza bat Gasteizko Parlamentuan izan zen Jaurlaritzak prestatu duen Euskal Enplegu Publikoaren Legearen proiektuaren inguruan dituen iritziak eta proposamenak azaltzeko. Bertan, arrazoiak azaldu aurretik eta ondoren, proiektu hori bertan behera uzteko eta herritarrek eta langile publikook behar dugun Euskal Lege baten negoziazioa berriz hasteko eskatu genuen. Proiektuaren zioen azalpenean jasota [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[75],"tags":[1908,1032,709,881],"class_list":{"0":"post-5059","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","6":"category-eusko-jaurlaritza","7":"tag-enplegu-legea","8":"tag-eusko-jaurlaritza","9":"tag-jaurlaritza","10":"tag-zerbitzu-publikoak"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5059","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5059"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5059\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5059"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5059"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5059"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}