{"id":4132,"date":"2015-01-30T12:55:06","date_gmt":"2015-01-30T12:55:06","guid":{"rendered":"https:\/\/www.lab.eus\/aldaketa-soziala-orain-tenemos-alternativas-manifestazioak-martxoaren-14ean-bilbo-eta-irunean\/"},"modified":"2020-10-20T10:07:22","modified_gmt":"2020-10-20T10:07:22","slug":"aldaketa-soziala-orain-tenemos-alternativas-manifestazioak-martxoaren-14ean-bilbo-eta-irunean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/aldaketa-soziala-orain-tenemos-alternativas-manifestazioak-martxoaren-14ean-bilbo-eta-irunean\/","title":{"rendered":"\u201cAldaketa soziala orain, \u00a1tenemos alternativas!\u201d manifestazioak martxoaren 14ean Bilbo eta Iru\u00f1ean"},"content":{"rendered":"<p> <em><span style=\"font-size: small; \">Euskal Herriko eskubide sozialen karta osatzen dugun eragileok mobilizazioak iragarri ditugu datorren martxoaren 14rako Bilbo eta Iru&ntilde;ean &quot;Aldaketa soziala orain! &iexcl;Tenemos alternativas!&quot; lelopean. Euskal Herriko instituzioei gure oihua, aldarrikapenak, aldaketa sozialaren eta gure herriaren eskubide sozialak bermatzeko botere demokratikoaren eskaera helarazi behar diegu. Bide horretan ere 16 aldarrikapen biltzen dituen programa soziala aurkeztu dugu gaur.<\/span><\/em><\/p>\n<p> <\/p>\n<div style=\"padding-right:15px;width:345px; float:left; border-right-style:solid; border-right-width:1px; border-right-color:#dddddd\"><span style=\"font-size: large; \"><strong>Prentsaurrekoaren edukiak<br \/> <\/strong><\/span>&laquo;Hemen gaudenok, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariak, zuekin partekatu nahi ditugu egungo egoera sozioekonomikoaren inguruko iritzia eta berau gainditzeko proposatzen ditugun ekimenak.<\/p>\n<p> Bere garaian pertsona ugari eta 100 erakundetik gora elkartu eta egoera sozial bidegabearen aurrean ekiteko izan genituen arrazoiek bere horretan jarraitzen dute. Gaur egun botere politiko eta ekonomikoek eskaintzen digutena ikusita oso argi dago egoera ez dela aldatu. Nahikoa da indarrean dauden botere politiko eta ekonomikoetatik eskaintzen digutena. Eskubide sozialak bertan behera, herritar gehienen pobretzea eta prekarizazioa, pribatizazio etengabeak, zerbitzu publiko eta ondasun komunen aurkako erasoak,  gure bizitza eta ingurumenarekiko multinazionalen diru-gosea, desberdintasuna handitzen, demokrazian bizitzeko eta gehiengo sozialaren alde erabakitzeko burujabetza izateko aukerarik gabe. Bai, arrazoiek bere horretan jarraitzen dute eta, horregatik, elkarrekin erantzuteko beharra eta premia. Elkartasunetik, errotik aldatu nahi dugu egoera. Ez dago bestelako alternatibarik, guztiok duintasunez bizitzeko moduko Euskal Herria nahi badugu.<\/p>\n<p> Horregatik, aliantza sozial eta sindikala saretzen hasi ginen bere egunean. Saretu, prozesu soziala jorratzeko, ahalik eta pertsona gehien elkartzeko amoz, eraso neoliberalari aurre egin eta alternatiba izateko ausardiaz. Hasiera baten, adostu genuen Euskal Herrian nahi dugun bermedun eskubide sozialen marko komuna. Aldaketa sakonak behar dituen markoa eta injustizia, zapaldutako eskubide sozial eta laboralak, diskriminazioak eta eguneroko zapalkuntzei erantzuteko benetako erabakitzeko-gaitasuna izan ahal duena. Hori guztia Madrildik, Bruselatik, eta orain TTIParekin, Wall Streetetik erabakitzeko eta alternatiba eraikitzeko aukera ukatzen digutenen aurka.<\/p>\n<p> Errealitate berria eraikitzeko ezinbestekoa deritzogu partekatu eta zabaltzeari, Euskal Herriko herri eta auzoetan herriak ukatzen dituzten ordena neoliberalaren mehatxu eta erasoen aurka borrokatzen ari diren pertsona, sektore eta proiektu guztiek parte har dezaten. Mobilizazioa behar-beharrezkoa baita.<\/p>\n<p> Horregatik dei egiten diogu herritar orori datorren martxoaren 14an Bilbon eta Iru&ntilde;ean &ldquo;Aldaketa soziala orain, tenemos alternativas&rdquo; lelopean izango diren manifestazioetan parte har dezan. Mobilizazio honekin hasiera ematen diogu dinamika publikoari, iraunkorrari, Euskal Herriko instituzioei gure oihua, aldarrikapenak, aldaketa sozialaren eta gure herriaren eskubide sozialak bermatzeko botere demokratikoaren  eskaera helarazteko. Horretarako programa soziala aurkezten dizuegu.<\/p>\n<p> Programa sozial hau Kartaren zoru sozial komunean oinarrituta dago eta politikaren lehentasunak aldatzeko bitartekoa da.<br \/> Esparru hauetan oinarritzen diren 16 aldarrikapen biltzen ditu:<br \/> \u25aa      Aberastasuna, enplegua eta lan guztien birbanaketa.<\/p>\n<p> \u25aa      Eskubide sozialak guztiontzat.<\/p>\n<p> \u25aa      Zerbitzu publikoen unibertsaltasuna.<\/p>\n<p> \u25aa      Alor publikoaren lidergoa.<\/p>\n<p> \u25aa       Politika ekonomikoaren eraginkortasun sozial eta ingurumenaren aldetikoa.<\/p>\n<p> \u25aa      Emakume eta gizonen arteko parekidetasuna.<\/p>\n<p> \u25aa      Bazterkeria guztien aurkako etengabeko borroka (jatorria, aukera sexuala, aniztasun funtzionala&hellip;)<\/p>\n<p> Programa sozial honekin Hego Euskal Herriko instituzioak interpelatuko ditugu honetan oinarritutako konpromisoak har ditzaten.<\/p>\n<p> Horregatik, deialdi berezia egiten dugu martxoaren 14an Bilbon eta Iru&ntilde;ean borroka oro egon dadin, justizia handiagoaren aldeko gure auzo eta herrietako bihotz-taupadak erakusteko, patriarkatuari aurre egiten diogunoi, osasuna, hezkuntza eta gizarte ongizatea negoziatzeari aurka egiten diogunoi, adineko eta pentsionista errebeldeei, etxebizitza eskubidea aldarrikatzen dugunoi, esplotazioa eta prekarietatea jasaten diogunoi, giza-laguntza duinak etengabe erreklamatzen ditugunoi, kalitateko enpleguaren banaketa exijitzen dugunoi, etorkizuna lapurtu nahi diguten gazteoi, jatorriarekiko bazterketaren aurka ari garenoi, euskara hizkuntza bizia izan dadin nahi dugunoi&hellip;<\/p>\n<p> Martxoaren 14an &ldquo;Aldaketa soziala orain, &iexcl;tenemos alternativas!&rdquo; lemapean egingo diren manifestazioak 17:00etan hasiko dira, Bilbon, Jesusen Bihotzetik eta 17:30ean Iru&ntilde;ean, Antoniutti Parketik.<\/p>\n<p> Martxoaren 14a izan dadila gure aldarrikapen, pankarta eta kartelen erakuslekua, mosaikoa. Erakus dezagun horien guztien alde elkarrekin  lan egiteko  ausardia.<\/p>\n<p> Euskal Herrian bizi garenok egitasmo ekonomiko eta sozial berria eraiki nahi dugu, eredu zuzen eta solidarioa, inolako ezarpen eta interferentziarik gabe. Mobilizazio, eraikuntza, aldarrikapen eta alternatiben garaia da. Aldaketa soziala nahi dugu eta berau lortzeko botere burujabea.&raquo;<br \/> &nbsp;<\/div>\n<div style=\"width:180px; float:left; padding-left:15px;\">\n<div style=\"text-align: center; \"><a href=\"\/rssak\"><input type=\"image\" src=\"\/materiala\/argazkiak\/feed.png\" alt=\"RSSak\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/www.facebook.com\/pages\/LAB-sindikatua\/292846207397345\" rel=\"noopener noreferrer\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/facebook.png\" alt=\"LAB Facebooken\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/issuu.com\/lab_argitalpenak\" rel=\"noopener noreferrer\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/issuu.png\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/es.scribd.com\/LABsindikatua\" rel=\"noopener noreferrer\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/scribd.png\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><br \/> <\/a><\/div>\n<div style=\"text-align: center; \"><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/twitter.com\/LABsindikatua\" rel=\"noopener noreferrer\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/twitter.png\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/www.youtube.com\/user\/labsindikatua\" rel=\"noopener noreferrer\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/youtube.png\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/lab-sindikatua\/\" rel=\"noopener noreferrer\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/flickr.png\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><a href=\"http:\/\/www.labsindikatua.org\/eu\/hasiera\/upload\"><input type=\"image\" src=\"\/modules\/mod_socialmediacloud\/icons\/igo.png\" width=\"30\" height=\"30\" longdesc=\"undefined\" \/><\/a><\/div>\n<p> <span style=\"color: rgb(128, 0, 0); \"><input type=\"image\" src=\"http:\/\/www.labsindikatua.org\/materiala\/argazkiak\/euskalHerria\/EuskalHerriakBereBidea\/ikonoak\/testua.png\" width=\"12\" height=\"12\" \/>&nbsp;<\/span><span style=\"font-family: Georgia; \"><a href=\"\/materiala\/argazkiak\/euskalHerria\/EskubideSozialenKarta\/15_01_30M14\/programaSoziala.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><span style=\"color: rgb(128, 0, 0); \">Programa soziala<\/span><\/a><\/span><span style=\"color: rgb(128, 0, 0); \"><br \/> <input type=\"image\" src=\"http:\/\/www.labsindikatua.org\/materiala\/argazkiak\/euskalHerria\/EuskalHerriakBereBidea\/ikonoak\/testua.png\" width=\"12\" height=\"12\" \/>&nbsp;<\/span><span style=\"font-family: Georgia; \"><a href=\"\/materiala\/argazkiak\/euskalHerria\/EskubideSozialenKarta\/15_01_30M14\/programaSocial.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><span style=\"color: rgb(128, 0, 0); \">Programa social<\/span><\/a><\/span><\/p>\n<p> &nbsp;<\/p><\/div>\n<div>&nbsp;<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal Herriko eskubide sozialen karta osatzen dugun eragileok mobilizazioak iragarri ditugu datorren martxoaren 14rako Bilbo eta Iru&ntilde;ean &quot;Aldaketa soziala orain! &iexcl;Tenemos alternativas!&quot; lelopean. Euskal Herriko instituzioei gure oihua, aldarrikapenak, aldaketa sozialaren eta gure herriaren eskubide sozialak bermatzeko botere demokratikoaren eskaera helarazi behar diegu. Bide horretan ere 16 aldarrikapen biltzen dituen programa soziala aurkeztu dugu gaur. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":12813,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[452],"tags":[963,1731,1677,1353],"class_list":{"0":"post-4132","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-eskubide-sozialen-karta","8":"tag-eskubide-sozialen-karta","9":"tag-eskubideak","10":"tag-eskubideen-karta","11":"tag-euskal-herria"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4132","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4132"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4132\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/12813"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4132"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4132"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4132"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}