{"id":39247,"date":"2021-10-26T13:16:04","date_gmt":"2021-10-26T13:16:04","guid":{"rendered":"https:\/\/www.lab.eus\/?p=39247"},"modified":"2021-10-26T13:16:06","modified_gmt":"2021-10-26T13:16:06","slug":"azpikontratazioan-oinarritutako-gipuzkoa-klasista-eraikitzen-ari-da-aldundia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/azpikontratazioan-oinarritutako-gipuzkoa-klasista-eraikitzen-ari-da-aldundia\/","title":{"rendered":"Azpikontratazioan oinarritutako Gipuzkoa klasista eraikitzen ari da Aldundia"},"content":{"rendered":"\n<p>Duela hilabete gutxi,&nbsp;Gipuzkoa Europan desberdintasun maila txikiena duen lurraldea bihurtu nahi zuela&nbsp;adieraziz azaldu zen prentsaren aurrean&nbsp;EAJ-ko Markel Olano Ahaldun Nagusia, ohikoa den marketin &nbsp;kanpainari hasiera emanez. Gaur, ikusitakoak ikusita, Markel Olano&nbsp;Gipuzkoako lan esparruan eta langileen artean prekaritatea gehien &nbsp;bultzatzen duen arduradun politikoa bihurtu dela azpimarratu nahi &nbsp;dugu.<\/p>\n\n\n\n<p>Gipuzkoa desberdintasun txikiena duen lurraldea izan beharrean<strong>, <\/strong>kasta &nbsp;eta klase banaketa handiena duen lurraldea izatera pasako da Markel &nbsp;Olanoren&nbsp;eskutik. Legealdi hasieran egin zuen Aldundiko&nbsp;zerga &nbsp;politikaren aldaketa&nbsp;bide horren hasiera baino ez zen izan.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta ez da kasualitatea hori horrela izatea.&nbsp;Markel Olanok&nbsp;Aldundian &nbsp;azpikontratazio bultzatzen badu, bere politika&nbsp;interes ekonomiko pribatuen mesedetan&nbsp;jartzen duelako da. Horregatik&nbsp; bultzatzen du etengabe zerbitzuen pribatizazioa indartzen duen azpikontratazioa. Ez du hori egiten Aldundiaren pertsonal gastua murrizteko, baizik eta nagusiki sektore pribatuen interesak babesteko.&nbsp;Praktika honek negozio &nbsp;biribila &nbsp;suposatu du bere lagun diren enpresarientzat, modu horretan&nbsp;diru &nbsp;publikoa esku pribatuetara pasatzen baitu, nola ez, prekaritatearen &nbsp;kontura.<\/p>\n\n\n\n<p>Markel Olanok&nbsp;bide pribatizatzaile hori bi gezurretan oinarritzen du.&nbsp;Lehena, kudeaketa pribatua publikoa baino hobea dela esanez,&nbsp;errealitateak kontrakoa erakusten digun bitartean, azpikontratatutako &nbsp;zerbitzuen kalitatea okertzen baita ia beti. Eta, bigarrena,&nbsp;kosteak &nbsp;merketzen dituela esaten du. Argudio hau ere ez da benetakoa, enpresa &nbsp;azpikontratatzailearen irabazi-marjina bermatu behar delako.<\/p>\n\n\n\n<p>Enpresarien kaltetan balitz, EAJ-k ez luke honelako politikarik &nbsp;bideratuko. Benetako kaltetuak&nbsp;langilea eta zerbitzua dira,&nbsp;eta &nbsp;ondorioz, herritarra. Lehenari soldata eta lan baldintzak okertzen &nbsp;zaizkio (orduko 5\u20ac baino gutxiago ordaintzen ari da Aldundia), ondorioz zerbitzuaren kalitatea okertzen da eta kaltetua herritarra &nbsp;da.<\/p>\n\n\n\n<p>Hori bai, Markel Olanok&nbsp;bultzatzen duen azpikontratazio politika &nbsp;honek, lehenik eta behin, enplegu publikoa suntsitzen du. Zerbitzu &nbsp;bera eskaintzen da, aurrekontu berdinarekin finantzatua, baina &nbsp;murriztutako plantilekin. Eta, bestetik, muturreko prekarizazioa bultzatzen du, errentagarritasuna bermatzea baita azken helburua.<\/p>\n\n\n\n<p>Egoera honen aurrean<strong>, <\/strong>LABek konpromiso argiak eskatzen dizkio Markel Olanori, berak zuzentzen duen Aldundiak enplegua bermatu eta lan-baldintzak hobe ditzan, azpikontratazioa bultzatu beharrean.<\/p>\n\n\n\n<p>Ezin dugu ahaztu, azpikontratazioa pribatizaziorako bidea dela gehienetan.&nbsp;LABen ustez, kalitateko zerbitzu publikoen aldeko apustu &nbsp;argia egin behar da. Honek eskatzen duena da zerbitzuen merkantilizazioarekin amaitzea. Gure ustetan, beharrezkoa da, langileen eskubideak errespetatu eta kalitatezko zerbitzua emango duen sektore publikoaren aldeko apostua egitea, honek pribatizatua&nbsp;dagoena publifikatzea eskatzen duelarik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>LABek konpromiso argiak eskatzen dizkio Markel Olano ahaldun nagusiari, berak zuzentzen duen Aldundiak enplegua bermatu eta lan-baldintzak hobe ditzan, azpikontratazioa bultzatu beharrean.<\/p>\n","protected":false},"author":1189,"featured_media":39249,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[315,3283,84,5],"tags":[3431,3029,2533,881],"class_list":{"0":"post-39247","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-enplegu-publikoa","8":"category-sin-categorizar","9":"category-udal-eta-foru-administrazioa","10":"category-zerbitzu-publikoak","11":"tag-enplegu-publikoa-2","12":"tag-nabarmendua-1","13":"tag-udal-eta-foru-administrazioa-3","14":"tag-zerbitzu-publikoak"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39247","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1189"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=39247"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39247\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/39249"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=39247"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=39247"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=39247"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}