{"id":327,"date":"2011-12-20T22:00:42","date_gmt":"2011-12-20T22:00:42","guid":{"rendered":"https:\/\/www.lab.eus\/aurrekontu-hauekin-jai-daukagu-aberastasunaren-banaketa-orain\/"},"modified":"2011-12-20T22:00:42","modified_gmt":"2011-12-20T22:00:42","slug":"aurrekontu-hauekin-jai-daukagu-aberastasunaren-banaketa-orain","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/aurrekontu-hauekin-jai-daukagu-aberastasunaren-banaketa-orain\/","title":{"rendered":"Aurrekontu hauekin jai daukagu. Aberastasunaren banaketa ORAIN!"},"content":{"rendered":"<p>Murrizketak murrizketen gainetik. Hori da datorren urterako prestatu diren aurrekontuen ezaugarri nagusia eta bakarra. Aurrekontuetan finkatzen dira zeintzuk izango diren gobernuek garatuko dituzten politikak, aurrekontu hauekin argitzen digute ze politikak garatuko diren gasteizeko gobernutik datorren urtean. <\/p>\n<p> Egoerak okerrera egingo duela dakigunean, politika publikoek berebiziko garrantzia dute, hor dagoelako, zalantzarik gabe, egoerari buelta ematen hasteko aukera. Gobernuen eskuetan dago bitarteko publikoak baliatzea gure etorkizuna baldintzatuko duen krisi honi buelta emateko, hori izan behar du edozein aurrekonturen helburua. Eta aukera hori edukita, PSEek PPrekin batera osatzen duen gobernuak krisia luzatzea erabaki du. Ordezkatzen omen dituzten herritarrei bizkar ematea eta berriro ere murrizketak inposatzea erabaki dute, krisia luzatuko duen eta ekonomia indartzea eragotziko duten murrizketak inposatzea.<\/p>\n<p> <strong>HAUTU POLITIKO BAT<br \/> <\/strong>Aurrekontu hauek ez dira derrigorrezkoak. Ez da egia beste erremediorik ez dutela. Gobernuak ez daude berez behartuak herritarrak pobretzera. Banketxeen praktika txarrak, gehiegizko espekulazioa eta kontrolik gabeko sistema finantzieroa, horiek ziren krisi honen arrazoiak arduradun politiko nagusien hitzetan. Elementu nagusia falta zen azterketa horretan: aitortzea gobernuak izan direla hori guztia posible egin dutenak.<\/p>\n<p> Azken hamarkada luzeetan instituzio guztiak kontrolatu dituen klase politikoak botere politiko eta ekonomikoa sistema finantzieroaren esku utzi du. Politika publikoak erabili dituzte sortutako aberastasuna sistema finantzieroaren eskutara desbideratzeko.<\/p>\n<p> Orain, krisiaren bigarren bueltan gaudela iragartzen ari zaizkigu. Guk gauza bakarra ikusten dugu: hiru urte eta gero sistema finantzieroak bere boterea eta pisua handitu du. Sistema finantzieroa geroz eta potoloagoa da, gainontzeko guztia argaltzen eta txikitzen doan bitartean. Banketxeak kontrolatu behar zirela esaten zuten horiek ez dira ausartu erabaki bat bera ere hartzen banketxeetako jabeen kontra eta behar diren guztiak egin dituzte euren aginduak betetzeko. <\/p>\n<p> Orain, atzeraldi berri baten aurrean gaudela iragartzen digute: enplegua suntsituko da, langabeziak gora egingo du, inolako diru sarrerarik ez duten herritarren kopurua igoko da eta zerbitzu publikoak ziurtatzeko zailtasunak handituko dira. <\/p>\n<p> Aurrekontu guzti-guztiak hautu politikoak dira, gehiago, krisi baten erdian. Interes orokorraren eta interes pribatu jakinen artean hautatzen da. Eta Patxi Lopezek egin zezakeen hauturik txarrena egin du, krisiaren alde egitea erabaki du krisi honen atzean dauden interes pribatuekin lerrokatuta jarraituz. Irabaziak handitzen jarraituko dutenen zerbitzura jarri ditu Lopezek politika publikoak.<\/p>\n<p> Gertatzen ari den guztiaren aurrean horrelako aurrekontu batzuk onartzea da gobernu batek gaur herritarren kaltetan hartu dezakeen erabakirik txarrena. Herritarren bizi baldintzak nabarmen okertuko direla jakinda hartzen dute erabakia, hori da egin duten hautu politikoa. Gutxi batzuk egoera honetan aberasten jarraitzea dute helburu.<\/p>\n<p> <strong>LAKUA AL SERVICIO DE LA &Eacute;LITE ECON&Oacute;MICA<br \/> <\/strong>El Gobierno de Gasteiz ha tomado la peor de las decisiones: apuesta por unos presupuestos elaborados desde la renuncia a primar y defender los intereses de la gran mayor&iacute;a. Apuesta por seguir al servicio de una &eacute;lite econ&oacute;mica que no solo no ha asumido ninguna responsabilidad en esta crisis, sino que se est&aacute; beneficiando de la misma. Ha optado por la continuidad, por seguir recortando, sabiendo que es esa la principal causa de que la crisis se alargue y de que la econom&iacute;a empeore.<\/p>\n<p> Hoy recortar supone:<\/p>\n<p> &#8211; Alargar la crisis, impedir que se creen puestos de trabajo, asumir que va seguir destruy&eacute;ndose empleo y que, por lo tanto, el paro va a seguir aumentando. El Gobierno sabe que hoy no hay crecimiento sin impulso ni incentivaci&oacute;n del sector p&uacute;blico. Pero ha decidido no hacerlo. Los presupuestos se han elaborado con el objetivo de reducir el d&eacute;ficit, m&aacute;s all&aacute; de lo exigido y aunque sea la comunidad con menor deuda.<\/p>\n<p> &#8211; Recortar el gasto p&uacute;blico y los servicios p&uacute;blicos es dejar sin protecci&oacute;n a quien est&aacute; sufriendo las peores consecuencias de esta crisis, supone destruir empleo p&uacute;blico, deteriorar la calidad del servicio. Se renuncia a crear empleo mejorando las condiciones de vida de la ciudadan&iacute;a, porque ese es el valor de apostar por la mejora de los servicios p&uacute;blicos, generar empleo y bienestar social. <\/p>\n<p> &#8211; Y sobre todo, seguir aplicando la pol&iacute;tica de recortes es evitar avanzar de una vez hacia un reparte equitativo de la riqueza que nos permita generar recursos y sobre todo reinvertirlos para mejorar la situaci&oacute;n econ&oacute;mica y social. <\/p>\n<p> Con estos presupuestos lo que nos est&aacute;n diciendo es que como resultado de estas pol&iacute;ticas el paro aumenta: hay 19.000 parados y paradas m&aacute;s, se han destruido m&aacute;s de 21.000 puestos de trabajo, el 44% de las y los parados no tiene prestaci&oacute;n alguna, en la CAV hay 36.000 familias con todos sus miembros en el desempleo, se han destruido m&aacute;s de 21.000 puestos de trabajo el &uacute;ltimo a&ntilde;o, y el pr&oacute;ximo ser&aacute; peor. <br \/> Han ca&iacute;do las exportaciones, no hay demanda interna, no hay financiaci&oacute;n p&uacute;blica ni privada. Siendo esta la foto, no se van a revisar ni cambiar las pol&iacute;ticas p&uacute;blicas porque eso obligar&iacute;a a abordar de una vez el debate de la reforma fiscal.<\/p>\n<p> De esta crisis solo se sale distribuyendo la riqueza. La &uacute;nica pol&iacute;tica real y efectiva para empezar a dar la vuelta a esta situaci&oacute;n es el reparto de la riqueza. De lo contrario, seguiremos por la senda de la destrucci&oacute;n de empleo y el empobrecimiento de la sociedad. <\/p>\n<p> El esfuerzo se establece y se mide con la pol&iacute;tica fiscal, el esfuerzo se mide en impuestos. Y hoy los ricos siguen sin pagar impuestos. Esa es la apuesta que se sigue haciendo con estos presupuestos. Lo &uacute;nico que podemos decir es que esperamos sean los &uacute;ltimos que haga este Gobierno.<\/p>\n<p> Empleo y protecci&oacute;n social, impulso de la econom&iacute;a desde el liderazgo del sector p&uacute;blico, desarrollo de los servicios p&uacute;blicos&#8230; Hay margen econ&oacute;mico suficiente para hacer las cosas de otra manera. Incrementar el nivel de ingreso equiparando la presi&oacute;n fiscal a la media europea para incrementar el nivel de gasto. El criterio para fijar cu&aacute;nto y c&oacute;mo se va a gastar debe ser la garant&iacute;a de los derechos sociales de la ciudadan&iacute;a. Lo contrario es gobernar para los privilegiados mejorando sus privilegios.<\/p>\n<p> <strong>RAJOY Y LA PRECARIZACI&Oacute;N EXTREMA<br \/> <\/strong>Hoy no podemos dejar de hablar de lo que escuchamos ayer al nuevo presidente del Reino de Espa&ntilde;a. M&aacute;s de cinco millones de parados y paradas pueden confirmar hoy que no solo nadie va a hacer nada para garantizarles su derecho a acceder a un empleo digno, sino que van a ser la gran excusa para recortar derechos y destruir el actual modelo social que lejos de ser &oacute;ptimo, lo est&aacute;n recortando cuando no lo hab&iacute;an ni desarrollado.<br \/> Rajoy ha presentado toda una bater&iacute;a de medidas para seguir destruyendo empleo:<\/p>\n<p> -Simplificaci&oacute;n del sector publico. Lo que a nivel discursivo es presentado como &quot;reordenar con criterio de eficiencia&quot;, conllevar&aacute; en la practica la no sustituci&oacute;n de profesores y profesoras, ambulatorios que dejan de abrir los s&aacute;bados, listas de espera que se alargan por falta de facultativos&#8230; Y el pr&oacute;ximo paso ser&aacute; el copago en sanidad y en la prestaci&oacute;n de servicios sociales b&aacute;sicos. Se destruir&aacute; empleo p&uacute;blico, se dejar&aacute; de generar empleo.<\/p>\n<p> &#8211; Reforma del mercado de trabajo. Prohibir la prejubilaci&oacute;n, alargar la edad de jubilaci&oacute;n real. Cambiar el calendario laboral. Flexibilizar, recortar derechos laborales, alargar jornadas e impedir el relevo generacional. Es decir, paro hoy y precariedad ma&ntilde;ana. Utilizar&aacute; esta crisis para sustituir empleo de calidad por empleo sin derechos. Nos confirma que esta crisis no es m&aacute;s que la transici&oacute;n entre una fase de acumulaci&oacute;n de riqueza sin control ni reversi&oacute;n social, a una nueva fase donde la concentraci&oacute;n de la riqueza en cada vez menos manos se har&aacute; a costa de la precarizaci&oacute;n extrema de la sociedad.<\/p>\n<p> Recortes en los presupuestos de las instituciones vascas e imposiciones desde Madrid. Esa es la realidad a la que nos enfrentamos el a&ntilde;o que viene. Y respondemos y responderemos como no puede ser de otra forma: a m&aacute;s crisis m&aacute;s compromiso y capacidad de iniciativa en la defensa de los derechos de los y las trabajadoras. <\/p>\n<p> 2012, ERABAKIGARRIA <br \/> Euskal langileok behar dugun alternatiban aurrera egiteko urte erabakigarria izan behar da 2012koa. Madrilera begira eta aurrekontu hauekin garatuko diren politiken menpe jai daukagu. <\/p>\n<p> Datorren urtean arrazoi asko izan ditugu mobilizatzeko, borroka asko egin beharko dugu lantokietan eta instituzioen arurean gure eskubideak defendatzeko. Baina hala beharrez, datorren urtea hainbeste borrokatu dugun alternatibaren alde urrats berriak ematea eta iniziatiba berriak hartzea izan behar da gure helburua.<br \/> Garapen eredu berria behar du Euskal Herriak:<\/p>\n<p> &#8211; Eredu ekonomiko eta sozial berri baterako bidea egiteko aukera emango diguna. Gure etorkizun ekonomikoa ziurtatuko duen eredu ekonomiko bat.<\/p>\n<p> &#8211; Aberastasunaren banaketaren alde egingo duen garapen eredua, ekonomia produktiboa eta kohesio soziala helburu izango dute politikak egin ahal izateko.<\/p>\n<p> &#8211; Sektore publikoaren papera aitortu eta indartuko duena.<\/p>\n<p> &#8211; Eredu sozial justu baten gainean eraiki behar den garapen eredua, oreka berri bat ziurtatuz interes ezberdinen artean.<\/p>\n<p> Eredu berri baten eraikuntzak zuzendu behar du aldaketa politiko eta sozialaren bidea. Orain da garaia eskura ditugun bitarteko guztiak horren mesedetan jartzeko. <\/p>\n<p> Aukera historikoa dugu aldaketak bultzatzeko, euskal eragileen ekimenez euskal herriak behar dituen aldaketak bultzatzeko eta lortzeko. Garaia da benetako aldaketa sozialaren bidean behar beharrezkoak diren erabakiak hartzen hasteko, agendetan lehentasun bihurtzeko.<\/p>\n<p> <strong>ALIANTZETARAKO KONPROMISOA ETA DEIA<br \/> <\/strong>Aliantzak behar dira, sendoak. Eremu guztietan eta baita eremuen artean ere. Bakoitzak bere eremutik eta bere ekimenez, bere erabakiak hartuz, aldaketaren bidea guztion artean jorratuko dugu edo ezinezkoa izango da.<\/p>\n<p> Gaur ez dago instituzioetatik bakarrik eredu berria eraikitzea. Gehiago esango dugu, benetako aldaketak bultzatu nahi baditugu, behar beharrezkoak diren indarrak eta aliantzak eremu sozial eta sindikalean daude.<\/p>\n<p> Instituzioak aldaketaren zerbitzura jartzea beharrezkoa da, eta horretarako prestutasuna adierazi duenik bada. Hasi gara urrats batzuk ikusten, baina mugak ere nabarmenak eta ezagunak dira oraindik. Aldaketaren bidearen klabea izango da muga horiek gainditzeko erabaki politikoak hartzea eta bitarteko berriak sortzea. Euskal Herriak bide berri bat egin behar du azken hamarkadetako eredu ekonomikoa gainditzeko, krisi hau sortu duen eredu ekonomikoa gainditzeko.<\/p>\n<p> Urratsak eman behar ditugu, erabaki berriak hartu, adostasun berriak eraiki eta behingoz gehiengo politiko, sozial eta sindikal sendo bat eraiki euskal herriak eta euskal langileriak behar duen alternatiban urrats erabakigarriak emateko. <\/p>\n<p> Hori da LABen konpromisoa. Egoera honetan bustitzea, urrats berriak emateko inplikatzea, aldaketa politiko eta sozialaren alde konpromiso berriak bereganatzea. Iniziatiba hartzea egoera berriak guztion ekimenez sortu ditzagun. Hori da egin behar duguna, gure erabakiak hartuz, gure indarra, autonomia eta erantzukizunak asumitzeko beti erakutsi dugun gaitasuna fase berri honetan garatuz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Murrizketak murrizketen gainetik. Hori da datorren urterako prestatu diren aurrekontuen ezaugarri nagusia eta bakarra. Aurrekontuetan finkatzen dira zeintzuk izango diren gobernuek garatuko dituzten politikak, aurrekontu hauekin argitzen digute ze politikak garatuko diren gasteizeko gobernutik datorren urtean. Egoerak okerrera egingo duela dakigunean, politika publikoek berebiziko garrantzia dute, hor dagoelako, zalantzarik gabe, egoerari buelta ematen hasteko aukera. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[174],"tags":[],"class_list":{"0":"post-327","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","6":"category-lab-sindikatua-oharrak"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/327","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=327"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/327\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=327"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=327"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=327"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}