{"id":2941,"date":"2013-12-26T14:00:10","date_gmt":"2013-12-26T14:00:10","guid":{"rendered":"https:\/\/www.lab.eus\/labek-eremu-politikotik-euskal-lan-kode-bat-osatzeko-eztabaida-abian-jarri-dadila-eskatuko-die-instituzioei\/"},"modified":"2020-09-02T07:03:42","modified_gmt":"2020-09-02T07:03:42","slug":"labek-eremu-politikotik-euskal-lan-kode-bat-osatzeko-eztabaida-abian-jarri-dadila-eskatuko-die-instituzioei","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/labek-eremu-politikotik-euskal-lan-kode-bat-osatzeko-eztabaida-abian-jarri-dadila-eskatuko-die-instituzioei\/","title":{"rendered":"LABek eremu politikotik euskal lan kode bat osatzeko eztabaida abian jarri dadila eskatuko die instituzioei"},"content":{"rendered":"\n<div> <em><span style=\"font-size: small; \">Urtea amaizen ari den honetan LABek Negoziazio kolektiboaren egoera gainean egiten duen irakurketa eta aurrera begirako lan eta erronkak aurkeztu ditu prentsaurrean. Sindikatuarentzat&nbsp;Euskal Herriko ekonomia babestu eta enplegua bermatuko duen eredua zein izango den eztabaidatzeko unea da.<\/span><\/em><\/p>\n<p> <\/p>\n<div style=\"padding-right:15px;width:345px; float:left; border-right-style:solid; border-right-width:1px; border-right-color:#dddddd\">Egungo egoeraren azterketa Garbi&ntilde;e Aranburu, Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkariak, egin du. Uztailaren 7a eta gero lan harremanetan ziurgabetasun egoera bat eman dela adierazi du Aranburuk. Adegik esan bezala ez da amildegirik egon oraindik, baina LABen ustez hori eman ez bada ere, neurri handi batean langileen borrokari esker izan da eta ez patronalaren jarrerari esker, legedia besterik ez baitu begiratzen lan kostuak nola merketuko dituen determinazio argiarekin.<\/p>\n<p> Patronalak politikarien aldetik babes falta ez dutela sumatzen ere salatu du Garbi&ntilde;ek, jokaera honek ekarri duen langabezia eta ziurgabetasuna &quot;egoera ederra&quot; dira haientzat heuren asmoetan aurrera egiteko gaineratu duelarik.<\/p>\n<p> LABen ustez herri hau bidegurutze batera iristen ari da. Eredu ekonomiko honekin, non politika murriztaileak aplikatzen diren eta lan kostuak murriztu eta babes soziala suntsitzen duen negoziazio kolektiborik gabeko egoera batetan, herri hau pobretzen ari da. Patronalak sinistarazi hala sinistarazi nahi badigu ere, lan eredu prekario baten amaiera ezin da balio erantsia duten produktuen ekoizpenetik etorri eta horregatik, LABek Euskal Herriko ekonomia babestu eta enplegua bermatuko duen eredua zein izango den eztabaidatzeko momentua dela uste du, &quot;patronalak hartu nahi ez duen eztabaida ikuspegi motzarekin jokatzen baitu&quot; Garbi&ntilde;eren hitzetan.<\/p>\n<p> Momentuak erabaki politikoak eskatzen ditu LABentzat eta horregatik berriz ere instituzioetara joko duela iragarri du. Oraingo honetan transizio fase bat irekitzeko lan eredu berri bat eraikizeko proposamen zehatz batekin.<\/p>\n<p> Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak lan eredu berri horren eraketarako sindikatuak urrian aurkezturiko <a target=\"_blank\" href=\"\/materiala\/argazkiak\/ekintzaSindikala\/NegoziazioKolektiboa\/13_10_11Adierazpena\/adierazpena.pdf\" rel=\"noopener noreferrer\"><span style=\"color: rgb(128, 0, 0); \">adierazpena<\/span><\/a> hartu du ardatz; non lantokietako borroka, akordio sindikalak eta instituzioen partehartzea ezinbesteko jotzen diren Euskal Herriaren ekonomiaren alde eta langabeziaren eta pobreziaren kontra egiteko.<\/p>\n<p> Lan eredu berri baten eraikitzearen alde LABek instituzioei interpelazio zuzena egingo diela adierazi du. Urtarrilean bi parlamentuetan izango dira hiru eskakizun aurkezteko eta haien gainean adostasunak lortzeko bitartekoak jar ditzatela eskatzeko.<\/p>\n<p> LABen lehen eskakizuna negoziazio eskubidea ziurtatu dezatela izango da, horretarako alderdi politko guztiei eremu politikotik euskal lan kode bat osatzeko eztabaida osatzea eta antolatzea eskatuko die.<\/p>\n<p> Bigarrenik Negoziazio Kolektiboaren defentsa egin dezatela, modu honetan indar korrelazioak aldatu ahal izango dira patronalaren aurrean langileen eskubideak lehen mailan kokatuz.<\/p>\n<p> Hirugarren eskakizuna iruzur fiskalarekin amaitzeko hartu behar diren neurriak martxan jartzea izango litzateke.<br \/> <br type=\"_moz\" \/> &nbsp;<\/div>\n<div style=\"width:180px; float:left; padding-left:15px;\"><span style=\"font-family: Swift; \"><span style=\"color: rgb(0, 51, 0); \"><span style=\"font-size: medium; \">LAB sarean<br \/> <\/span><\/span><\/span>{module[111]} <\/p>\n<p> <span style=\"color: rgb(51, 51, 51); \"><span style=\"font-family: Cambria; \"><i><input type=\"image\" src=\"\/materiala\/ikonoak\/albisteak\/001_loturak\/pdf.gif\" width=\"12\" height=\"14\" longdesc=\"undefined\" \/>&nbsp;<a target=\"_blank\" href=\"\/materiala\/argazkiak\/ekintzaSindikala\/NegoziazioKolektiboa\/13_10_11Adierazpena\/adierazpena.pdf\" rel=\"noopener noreferrer\"><span style=\"color: rgb(51, 51, 51); \">Langabezia eta pobreziaren aurka, gure Negoziazio Kolektiboaren defentsa denon erantzukizuna<br \/> <\/span><\/a><span style=\"color: rgb(51, 51, 51); \"><br \/> <input type=\"image\" src=\"\/materiala\/ikonoak\/albisteak\/001_loturak\/pdf.gif\" width=\"12\" height=\"14\" \/><\/span><\/i><\/span><\/span><span style=\"font-family: Cambria; \"><i><span style=\"color: rgb(51, 51, 51); \"><a target=\"_blank\" href=\"\/materiala\/argazkiak\/ekintzaSindikala\/NegoziazioKolektiboa\/13_10_11Adierazpena\/declaracion.pdf\" rel=\"noopener noreferrer\"><span style=\"color: rgb(51, 51, 51); \">Contra el paro y la pobreza, la defensa de nuestra Negociaci&oacute;n Colectiva es responsabilidad de todos y todas<\/span><\/a><\/span><\/i><\/span> <\/div>\n<\/p><\/div>\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtea amaizen ari den honetan LABek Negoziazio kolektiboaren egoera gainean egiten duen irakurketa eta aurrera begirako lan eta erronkak aurkeztu ditu prentsaurrean. Sindikatuarentzat&nbsp;Euskal Herriko ekonomia babestu eta enplegua bermatuko duen eredua zein izango den eztabaidatzeko unea da. Egungo egoeraren azterketa Garbi&ntilde;e Aranburu, Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkariak, egin du. Uztailaren 7a eta gero lan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":11730,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[17],"tags":[1299,549],"class_list":{"0":"post-2941","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-ekintza-sindikala","8":"tag-ekintza-sindikala","9":"tag-negoziazio-kolektiboa"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2941","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2941"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2941\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/11730"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2941"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2941"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2941"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}