{"id":29345,"date":"2020-12-01T10:51:48","date_gmt":"2020-12-01T10:51:48","guid":{"rendered":"https:\/\/www.lab.eus\/?p=29345"},"modified":"2020-12-01T11:00:18","modified_gmt":"2020-12-01T11:00:18","slug":"bilboko-udaleko-aurrekontuetan-zerbitzu-publikoak-garatu-eta-kontratetan-prekarizazioa-saihestea-eskatu-dugu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/bilboko-udaleko-aurrekontuetan-zerbitzu-publikoak-garatu-eta-kontratetan-prekarizazioa-saihestea-eskatu-dugu\/","title":{"rendered":"Bilboko Udaleko aurrekontuetan zerbitzu publikoak garatu eta kontratetan prekarizazioa saihestea eskatu dugu"},"content":{"rendered":"\n<p>Abenduak 1, Bilboko Udalaren 2021erako aurrekontua onartuko da. LABen iritziz, aurrekontuak herritarren beharrei erantzungo dieten kalitatezko zerbitzu publikoen garapena lehenetsi beharko luke, denon artean sortutako aberastasunaren banaketa zuzena ziurtatuz. Hala, aldarri hau jendarteratzeko, elkarretaratzea egin dugu udaletxe aurrean, aurrekontuen eztabaida egin bitartean.<\/p>\n\n\n\n<p> Aurten ere, onartuko duten aurrekontuak ez die honako gaiei erantzuten:<\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; \u00a0Udaleko langileekin hartutako konpromisoei.<\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; \u00a0Osoko Bilkuran onartutako Gizarte Politiken Itunari, ez duelako behar adina diru bideratzen itun hori garatzeko behar diren langileak kontratatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; \u00a0Herritarren eta udaleko langileen hizkuntza-eskubideak bermatzea helburu duen Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planari, ez baitu Plan hori garatzeko behar diren langileak kontratatzeko behar adinako aurrekontu-zuzkidura ematen.<\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; \u00a0Ez du emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egiten. Ez du ezertarako balio Berdintasun saila sortzeak, Berdintasun-planak eta ordenantzak onartzeak, gero horiek inplementatzeko berdintasun- teknikari 2 baino ez badaude.<\/p>\n\n\n\n<p>Udalak enpleguaren prekarizazioan duen erantzukizuna ez du bere gain hartu nahi.<\/p>\n\n\n\n<p>Egun, kontrata askotan lana prekarizatuta dago, are gehiago sektore feminizatuetan (lanaldi partzialak, behin- behinekotasuna&#8230;), kasu batzuetan ez baitira betetzen Langileen Estatutuaren oinarrizko alderdiak, hala nola atsedenerako eskubidea.<\/p>\n\n\n\n<p>Udalak adi egon behar du, eta espedientea egin behar die lan arloko araudia betetzen ez duten kontratei.<\/p>\n\n\n\n<p>Garaia heldu da. Kontratazioen baldintza-agirietan, bai udalarenetan bai udal enpresenetan, langileen lan- baldintzak prekarioak izan ez daitezen beharrezkoak diren klausulak sartu behar dira, honako edukiak jasoko dituztenak:<\/p>\n\n\n\n<p>\u27a2 \u00a0Gutxieneko soldata: 1.200 euro<\/p>\n\n\n\n<p>\u27a2 \u00a0Probintziako lan hitzarmena betetzea.<\/p>\n\n\n\n<p>\u27a2 \u00a0Subrogazioa.<\/p>\n\n\n\n<p>\u27a2 \u00a0Kontratu mugagabeen kopurua saritzea.<\/p>\n\n\n\n<p>\u27a2 \u00a0Lanaldi osoen kopurua saritzea<\/p>\n\n\n\n<p>\u27a2 \u00a0Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-irizpideak sartzea, soldata arrakala besteak beste.<\/p>\n\n\n\n<p>Beste urte batez, Udal Gobernuak ez du bere gain hartzen enpleguaren prekarizazioan duen erantzukizuna eta enpresen etekina lehenesten jarraitzen du, pertsonen bizi-kalitatearen gainetik. Horrela, gero eta langile pobre gehiago sortzen laguntzen ari da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilboko Udalaren 2021erako aurrekontua onartuko dute gaur. LABen iritziz, aurrekontuak herritarren beharrei erantzungo dieten kalitatezko zerbitzu publikoen garapena lehenetsi beharko luke, denon artean sortutako aberastasunaren banaketa zuzena ziurtatuz. Hala, aldarri hau jendarteratzeko, elkarretaratzea egin dugu udaletxe aurrean, aurrekontuen eztabaida egin bitartean.<\/p>\n","protected":false},"author":1189,"featured_media":29348,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[2909,84,5],"tags":[1119,3029,3139,2533],"class_list":{"0":"post-29345","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-politika-publikoak","8":"category-udal-eta-foru-administrazioa","9":"category-zerbitzu-publikoak","10":"tag-aurrekontuak","11":"tag-nabarmendua-1","12":"tag-politika-publikoak","13":"tag-udal-eta-foru-administrazioa-3"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29345","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1189"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29345"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29345\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29348"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29345"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29345"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29345"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}