{"id":22606,"date":"2020-07-24T12:50:51","date_gmt":"2020-07-24T12:50:51","guid":{"rendered":"https:\/\/www.lab.eus\/?p=22606"},"modified":"2020-07-24T12:50:52","modified_gmt":"2020-07-24T12:50:52","slug":"eredu-polizial-demokratikoa-eta-komunitarioa-aldarrikatzen-dugu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/eredu-polizial-demokratikoa-eta-komunitarioa-aldarrikatzen-dugu\/","title":{"rendered":"Eredu polizial demokratikoa eta komunitarioa aldarrikatzen dugu"},"content":{"rendered":"\n<p><em>Gasteizko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrak Polizia Legearen testu bategina onartu berri du. Urkulluren gobernuak PPren babesa jaso du Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk errefusatutako testu baten aurrean. LABen ustez, EAEko polizia eredua birpentsatzeko galdutako beste aukera bat da. Urkulluren gobernuak udaltzaingoak indartzeko eta polizia-eredu komunitarioaren bidean aurrera egiteko aukera galdu du.<br><br><\/em>Agortutako polizia-eredu baten gabeziak konpontzen saiatu beharrean, testu bateginak eredu zaharkitu hori bera blindatu nahi du, 4 urtean 22 milioi euroko ordainsari-igoeretan oinarrituta.<\/p>\n\n\n\n<p>Sektore publikoko murrizketez hitz egiten digun gobernu berak ez du zalantzarik Diputazio Iraunkorrean azeleragailua zapaldu eta sakonera horretako soldata-igoera bat onartzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Gaur egungo krisi-testuinguruan, inoiz baino beharrezkoagoa da zerbitzu publikoak indartzea, enplegu egonkorra sortzea eta gizartea kohesionatzea, EAJk, PSEk eta PPk ez dituzte beren lehentasunak disimulatzen, Urkulluren gobernuarentzat funtsezko zerbitzu bat dena berretsiz: polizia-eredu komunitario bati bizkarra ematen jarraitzen duen eta udaltzaingoen autonomia gutxiesten duen Ertzaintza.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta, hain zuzen ere, udaltzaingoen autonomia aldarrikatu nahi dugu:<\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; Udalerriz udalerri zein eskualdeka udaltzain lan eskaintza publikoak ezinbestekoak dira.<\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; Herrizaingo Sailak sustatzen dituen deialdi bateratuek herritarrekiko hurbiltasunean oinarritzen den udaltzaingo-eredutik urruntzen gaituzte.<\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; Udaltzain lanpostuak egonkortzeko prozesuak adostu behar dira langileon ordezkaritzarekin.<\/p>\n\n\n\n<p>LAB sindikatuak herritarrekiko hurbiltasunean eta integrazioan oinarritutako tokiko polizia-eredu bat defendatuko du, komunitatea eraikitzen laguntzeko aktiboa; herritar guztien ongizatea bermatuko duen antolaketa sozial, ekonomiko eta politiko berri baten barruan kokatzen den komunitate bat.<\/p>\n\n\n\n<p>Betiko errezeta zaharrek ez dute balio. Are gutxiago lehentasunezko gizarte zerbitzuetan murrizketak egiten dituztenek sustatzen duten polizia eredua.<\/p>\n\n\n\n<p>Bada garaia pertsonak babestuko dituen eta bizitza duina bermatuko duen esparru publikoa eraikitzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Eredu polizial demokratikoa eta komunitarioa behar dugu.Euskal Herrian. &nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gasteizko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrak Polizia Legearen testu bategina onartu berri du. Urkulluren gobernuak PPren babesa jaso du Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk errefusatutako testu baten aurrean. <\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":22607,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[84],"tags":[3030,3073,3072,1662,881],"class_list":{"0":"post-22606","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-udal-eta-foru-administrazioa","8":"tag-nabarmendua-2","9":"tag-polizi-lege-honi-ez","10":"tag-segurtasuna","11":"tag-udal-eta-foru-administrazioa","12":"tag-zerbitzu-publikoak"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22606","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22606"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22606\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22607"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22606"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22606"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22606"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}