{"id":165,"date":"2011-03-10T07:33:54","date_gmt":"2011-03-10T07:33:54","guid":{"rendered":"https:\/\/www.lab.eus\/haurreskoletan-murrizketarik-ez-2\/"},"modified":"2011-03-10T07:33:54","modified_gmt":"2011-03-10T07:33:54","slug":"haurreskoletan-murrizketarik-ez-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/haurreskoletan-murrizketarik-ez-2\/","title":{"rendered":"HAURRESKOLETAN MURRIZKETARIK EZ!"},"content":{"rendered":"<p>Haurreskolak Partzuergoa osatzen dugun langileok, bai kudeaketako langileak bai&nbsp;hezkuntza arlokoak, derrigortuta sentitzen gara gure egungo egoera publikoki azaltzera.&nbsp;Zerbitzu publiko hau pairatzen ari den etengabeko murrizteka sorta hau euskal jendarteari&nbsp;azaltzeko egoeran sentitzen gara. <!--more-->  <br \/> Eusko Jaurlaritzak eta herri zein hiri ezberdinetako Udaletxeetako ordezkariek 2003.&nbsp;urtean Haurreskolak Partzuergoaren sorrera sinatu zuten. 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten&nbsp;familientzat eskaini behar zuten zerbitzu publikoa, ezaugarri hauekin bakarra Araba, Bizkaia&nbsp;eta Gipuzkoan. Diru publikoarekin kudeatzen den enpresa honen helburua argia izan da&nbsp;hasieratik: familia, lana eta bizitza uztartu eta kalitateko hezkuntza sistema bat bermatu.&nbsp;Argitu bezala zerbitzu publikoa da, aldiz gurasoek kuota altuak ordaindu behar dituzte. 151&nbsp;euro haurra haur-eskolara 5 ordu edo gutxiago eramateagatik eta 198 euro 8 ordura arte&nbsp;haurra haur-eskolan egoteagatik. Honekin argitu nahi dugu, publikoa izan arren ez dela ez&nbsp;unibertsala ez doakoa.<\/p>\n<p> Erakunde hauek sinatutako hitzarmenean adosten da langileen kudeaketa Hezkuntza&nbsp;Sailaren menpe geratzen zela eta eraikinen mantenua, garbiketa eta zaintza Udal<br \/> ezberdinen ardurapean.<\/p>\n<p> Haurreskolak Partzuergoak 2003. urtea geroztik izan duen hazkundea aipagarria da:&nbsp;hasierako 30 haurreskoletatik gaur egungo 222etara, hala ere oraindik ez dago plaza&nbsp;nahikorik dagoen eskaerari erantzun ahal izateko.<\/p>\n<p> Egun 1.500 langile baino gehiago gara, kudeaketa zein hezkuntza arloan, hauetatik&nbsp;735ek behin betiko kontratua dute. Haur Hezkuntza bi ziklotan banatuta dago, 1. zikloa 0-3&nbsp;urte bitartekoa, Haurreskolak Partzuergotik kudeatzen dena eta 2. zikloa 2-6 urte bitartekoa,&nbsp;Hezkuntza Sailaren menpekoa. Bi zikloen artean alde nabarmenik ez dagoela uste dugu.&nbsp;Burutzen ditugun funtzio pedagogikoek bat egiten dutela uste dugu, gainera 0-2 zikloan&nbsp;ardura gehiago hartu behar dugu haurren elikaduraz, garbitasunaz eta atsedenaz, hain&nbsp;zuzen ere. Ordea, alde handia dago lan baldintzetan eta zer esanik ez soldatetan. Urtean&nbsp;1.570 lan ordu ditugu, egutegi askoz zabalagoak eta soldata baxuagoak.<\/p>\n<p> 2009. urtetik Haurreskolak Partzuergoa dirua aurrezten ari da langileon kontura. Urte&nbsp;honetan aurrekontuetan langileon soldatarako % 4 bideratu baldin bazen ere, langileok&nbsp;%3ko igoera izan genuen eta gure kontura %1 aurreztu zuten. Gaur egun, 2010 urteko &ldquo;Ley&nbsp;de Modificacion de Presupuestos&rdquo; delakoarekin gure soldaten jaitsiera are nabarmenagoa&nbsp;izan da. Sindikatuek aplikatutako langileon kontrako neurri hau epaitegian salatu genuen eta&nbsp;Epaileak arrazoia eman digu, beraz, ebazpen honek agerian utzi du Haurreskolak&nbsp;Partzuergoak eta Hezkuntza Sailak langileekiko izandako jarrera. Orain langileoi kendutako&nbsp;dirua noiz itzuliko diguten argitu beharko lukete, baina, oso posiblea da, epai honen aurrean,&nbsp;Haurreskolak Patzuergoak helegitea aurrera eramatea eta gainera, horrez gain, 2011.&nbsp;urterako soldata guztietan %1,4 jaitsiera aplikatuko digutela adierazi digute jada.<\/p>\n<p> Gastu publikoa murrizteko aitzakiarekin gure soldata zein lan baldintzen murrizketak&nbsp;irtenbide eraginkor bakarra direla argudiatzen digute. Gainera, lan legepeko langile guztiei&nbsp;(ikastolak, hezkuntza berezia, itunpeko ikastetxeak eta zerbitzuetako langileei) aplikatu zaien&nbsp;%0,8ko igoera guri ezeztatu digute.<\/p>\n<p> Langileon soldatan eragiteaz gain, neurri murriztaileak dagoeneko aplikatzen hasi dira&nbsp;eta langileen lan baldintzetan zein haurren ongizate eta heziketa eskubidean eragin itzela&nbsp;dute. Adibide gisa:<br \/> &bull; Ordezkapenak egun batzuk beranduago betetzen dira edo bete gabe geratzen dira.&nbsp;Betetzekotan ordu kopurua txikiagoa da (lanaldi erdiak osoen ordez).<br \/> &bull; Jardueren prestakuntzarako denbora gutxiago. Haurren segurtasuna arriskuan ez&nbsp;jartzeko.<br \/> &bull; Gelan haurrekin antolatutako jarduerak egitea ezinezkoa da hezitzaile bakar&nbsp;batekin.<br \/> &bull; Koordinazio lanak egiteko denbora gutxiago dugu eta askotan, lan orduz kanpo&nbsp;egin behar ditugu. Gero ordu horiek ezin ditugu berreskuratu, haurreskolaren&nbsp;funtzionamendua ez oztopatzeko.<br \/> &bull; Bazkalorduetan hezitzaile gutxiago dago haur kopuru berdinari jaten emateko eta&nbsp;jantokia eta umeen janaria prestatzeko. Egunero gurasoekiko hartu-emanak&nbsp;laburragoak izan behar dira nahita nahiez. Horregatik ere, jantokietarako erratioak&nbsp;ezartzea eskatzen dugu, jatorduetako baldintza egoki batzuk bermatzeko.<br \/> &bull; Kudeaketako langileei ez zaie ordezkorik ipintzen. Langile kopurua hasierako berdina&nbsp;da eta gero eta lan karga handiagoa dute, haurreskola gehiago irekitzen diren&nbsp;heinean bere funtzioak ere gehitzen doaz.<br \/> &bull; Hezitzaile bakar bateko haur-eskola txikietan kopurua asko handitu da eta herri&nbsp;txikietako hezkuntza zerbitzua zein bertan dagoen langileengan eragin zuzena<br \/> izanez.<\/p>\n<p> Laburbilduz, murrizketa hauek kaskartu egiten dute haurreskoletako antolaketa eta&nbsp;funtzionamendua eta gure jarduera pedagogikoa erreztu beharrean, zaildu egiten dute eta&nbsp;aurrera eramateko, giza baliabide gutxiagorekin aurrera atera behar ditugu, langileon lana&nbsp;oztopatuz.. Familiek kuota berdinak ordaintzen jarraitzen dute, baina ematen zaien zerbitzua&nbsp;ez da kalitatekoa ez arretaren aldetik ez hezkuntza aldetik, noski.<\/p>\n<p> Egoera larri honen aurrean LAB eta STEE-EILAS sindikatuok, Haurreskolak&nbsp;Partzuergoan % 85 baino gehiagoko ordezkaritza dugunok, zera adierazi nahi dugu: ez<br \/> dugula inolako murrizketarik onartuko ez langileen lan baldintzetan ez Haurreskolak&nbsp;eskaintzen duen zerbitzuetan. Kalitatezko zerbitzu baten aldekoak gara, etapa honek daukan&nbsp;berezitasunegatik hezigarria izateaz gain asistentziala ere bada eta gainontzeko etapetan&nbsp;bezala ume guztiek heziketa jasotzeko eskubidea berezkoa dutela uste dugu.<\/p>\n<p> Beraz Partzuergoko Haurreskoletako arduradunen eskaintza aldatzen ez duten&nbsp;bitartean ez dugu parte hartuko inolako bileretan eta mobilizazioekin jarraituko dugu.<br \/> Martxoaren 22rako, goizeko 11:00etatik 14:00etara lan uzte batera deitzen ditugu sektore&nbsp;honetako langile guztiak. Eibarren elkartuko gara eta denok batera gure haserrea eta&nbsp;desadostasuna erakutsiko diegu.<\/p>\n<p> <strong>Bilbon, 2011ko martxoaren 10ean<br \/> LAB eta STEE-EILAS&nbsp;<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Haurreskolak Partzuergoa osatzen dugun langileok, bai kudeaketako langileak bai&nbsp;hezkuntza arlokoak, derrigortuta sentitzen gara gure egungo egoera publikoki azaltzera.&nbsp;Zerbitzu publiko hau pairatzen ari den etengabeko murrizteka sorta hau euskal jendarteari&nbsp;azaltzeko egoeran sentitzen gara.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[157],"tags":[],"class_list":{"0":"post-165","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","6":"category-zerbitzu-publikoak-oharrak"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/165","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=165"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/165\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=165"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=165"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.lab.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=165"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}